127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ULMA PACKAGING, S. COOP. ETA ULMA PACKAGING TECHNOLOGICAL CENTER, S. COOP.
3145
IRAGARKIA, «Ulma Packaging, S. Coop.» (kooperatiba xurgatzailea) eta «Ulma Packaging Technological Center, S. Coop.» (kooperatiba xurgatua) kooperatiben arteko bat-egiteari buruzkoa.
«Ulma Packaging, S. Coop.» kooperatibako Ohiko Batzar Nagusiak eta «Ulma Packaging Technological Center, S. Coop.» kooperatibako Bazkide Bakarrak, 2024ko ekainaren 7an, «Ulma Packaging, S. Coop.» (kooperatiba xurgatzailea) eta «Ulma Packaging Technological Center, S. Coop.» (kooperatiba xurgatua) kooperatiben arteko xurgatze bidezko bat-egitea onartu dute, eta horrekin batera, 2023ko abenduaren 31n itxitako bateratze balantzeak. Ondorioz, «Ulma Packaging Technological Center, S. Coop.» kooperatibaren likidaziorik gabeko desegiteari eta bere ondarea blokean eskualdatzeari ekingo zaio «Ulma Packaging, S. Coop.» kooperatibaren alde, ondorengotza unibertsal bitartez, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2024ko apirilaren 25ean gordailututako bateratze proiektuaren arabera.
Halaber, bateratzen diren kooperatibetako bazkideek eta hartzekodunek duten eskubidea jakinarazten da, lehenek kooperatibatik banatzekoa eta bigarrenek bateratzearen aurka egitekoa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legean ezarritakoaren arabera.
Oñatin, 2024ko ekainaren 12an.
«Ulma Packaging, S. Coop.» kooperatibako kontseilu errektorearen lehendakaria eta «Ulma Packaging Technological Center, S. Coop.» kooperatibako administratzaile bakarra,
UNAI MURGIONDO EZPELETA.