127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3143
IRAGARKIA, 2024ko ekainaren 18koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ETS-k Zaldibarko udalerrian duen Bilbao-Donostia lineako 39/823 K.P.an dagoen Goitikua trenbide pasagunea kentzeari buruzko «IN-105/24 Zirkulazio Segurtasun» txostena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezin izan da egin, eta iragarki hau jakinarazten da, ohartaraziz, aipatutako jakinarazpena Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan lor daitekeela (Lakua I, 7. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 18a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.