127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3139
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 104/2024 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
104/2024 prozedura arrunta, Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko izangai batek hasitakoa 2019ko irailaren 3ko Ebazpena berrikusteko eskaera izapidetzea onartu ez zuen 2023ko azaroaren 22ko Ebazpenaren aurka. 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.) deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatu zituen ebazpenari lotuta aurkeztu zen berrikuspen-eskaera.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2024ko maiatzaren 29a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.