127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3138
73/2024 DEKRETUA, ekainaren 11koa, CD Gordexola kirol-kluba onura publikokoa dela aitortzen duena.
CD Gordexola kirol-klubak, bere jarduerak direla eta, eskabide bat aurkeztu du. Kluba CD0000479 zenbakiarekin inskribatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta egoitza soziala Gordexolan du (Ibarra bidea 21, 48192 PK).
Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legearen seigarren xedapen gehigarrian eta Kirol Klubei eta Kirol Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta hurrengoetan (dekretu hori indarrean dago Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legeari aurka egiten ez dion guztian), kirol-klubak onura publikokoak direla deklaratzeko betekizunak zehazten dira. Bada, horietan xedatutakoarekin bat datorrenez, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman dutenez, bidezkotzat jotzen da aipatutako entitatea onura publikokoa dela deklaratzea, kirolaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko ekainaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– CD Gordexola kirol-kluba, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan CD0000479 zenbakiarekin inskribatuta baitago, onura publikokoa dela deklaratzen da, bere lanaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorraren alde egiten duela uste baita, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.