Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3137

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide sareko Zarataren aurkako Ekintza Plana onartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak erkidegoaren eskumeneko trenbide-sareko zarata-mapa estrategikoak eta zarata-mapak onartu ondoren, zarataren aurkako ekintza-plana idatzi da.

2024ko apirilaren 12an argitaratu zen EHAAn Garraio Azpiegituren zuzendariaren Ebazpena, Zarataren aurkako Ekintza Plana hilabetez jendaurrean jartzen zuena.

Epe horretan ez da horri buruzko alegaziorik jaso eta, beraz, aurkeztutako dokumentuak berresten dira.

Orain, onartu egin behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluko 3. puntuaren ondorioetarako.

Horrenbestez, honako hau

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-sarearen zarataren aurkako Ekintza-plana onartzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 6a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala