127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3134
AGINDUA, 2024ko ekainaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ELA sindikatuak hautatuta Gorka Orueta Estibariz jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen baita.
Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak arautzen du, bere V. Tituluan, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoak, abenduaren 21ekoak, 14. artikuluan xedatzen duenarekin bat.
Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusi duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.c) artikuluak ezarritakoaren arabera, ELA sindikatuak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari berri bat hautatu du 2024ko maiatzaren 21eko bilkuran.
Ordezkari horren agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango ditu. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldi baterako bakarrik aukeratu ahal izango dira.
Horrenbestez, eta otsaileko 25eko 3/2004 Legeak 73.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat, hau da, gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez izendatuko direla, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Gorka Orueta Estibariz jauna izendatzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide, ELA sindikatuak aukeratutakoa, interes sozialak ordezkatzeko.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hasita izango diru ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.