127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3133
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 31koa, Hezkuntza sailburuarena, zeinaz Gipuzkoako Batzar Nagusiek hautatuta Aitor Uriondo Usandizaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen baita.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak arautzen du, V. tituluan, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan xedatzen duenarekin bat.
Arau horiek eta bereziki Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.b) artikuluak Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusten duten osaeraren arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako Batzordeak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari berri bat hautatu du 2024ko maiatzaren 15eko bilkuran.
Ordezkari horren agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango ditu. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldi baterako bakarrik aukeratu ahal izango dira.
Horrenbestez, eta otsaileko 25eko 3/2004 Legeak 73.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat, zeinak xedatzen baitu gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla,
HAU EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aitor Uriondo Usandizaga jauna izendatzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide, Gipuzkoako Batzar Nagusiek hura aukeratu baitute, interes sozialak ordezkatzeko.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hasita izango diru ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 31.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.