127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (483 KB - 50 orri.)
- EPUB (530 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3122
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, lanean dabiltzanei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da, 2024-2025 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
2024ko ekainaren 18ko bileran hartutako erabaki baten bidez, lanean dabiltzanentzako lehentasunez 2024-2025 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko n) atalean xedatutakoaren arabera (abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazkeran), organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Horrela, bada, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea lanean dabiltzanentzako lehentasunezko 2024-2025 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2024ko ekainaren 18an hartutako erabaki baten bidez, eta ebazpen honi erantsita dator.
Bigarrena.– Jakitera ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartu duen erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.
Hirugarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak deialdia onesteko hartutako erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakiokela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daitekela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 19a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
ERANSKINA
2024-2025 ALDIKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, LEHENTASUNEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN LANEAN DABILTZANEI ZUZENDUTAKOA
Maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide-heziketa arautzen da. Dekretu horretan, helburu hauek ezartzen dira, besteak beste: langabezian dauden langileen eta lanean dabiltzan langileen bizialdi osoko prestakuntzari bide ematea eta lan-merkatuarekin bat datozen beharrizanetara egokitutako kualifikazioa ematea, aldi berean erantzuna emanda bai enpresen produktibitate- eta lehiakortasun-eskakizunei, bai lanbide-sustapenerako eta garapen pertsonalerako helburuei. Prestakuntza horrek Euskal Autonomia Erkidegoko langileak trebatu behar ditu hainbat lanbide modu kualifikatuan gauzatzeko eta enplegurako sarbidea izateko, inolako bazterkeriarik gabe.
Laneratzea da langabetuentzako prestakuntza-eskaintzaren helburu nagusia. Horretarako, prestakuntza-eskaintzak bete beharko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore ekonomikoen banakako beharrizanak: lan egiteko moduan dauden pertsonei konpetentziak eman behar dizkie, lan-proiektua gauzatzeko behar baitituzte, eta, halaber, haien enplegagarritasuna hobetu behar du.
82/2016 Dekretua, hain zuzen ere, Lan-arloko Enplegurako Lanbide-heziketaren Sistema arautzen duen Irailaren 9ko 30/2015 Legean xedatutakoaren arabera taxutu zen. Eta lege horretan dator jasota, langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren artean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aipatzen den eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza egiaztagarria ere.
Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa eta hura garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua indarrean jarri ondoren, profesionaltasun-ziurtagiriak Lanbide Heziketako Sisteman sartuta geratu dira, «lanbide-ziurtagiriak» izena hartuta. Lanbide-heziketako sistema berria, ordea, ez da berehala ezarriko. 4 urteko epea izango da horretarako (hala ezarri du 3/2022 Lege Organikoak, amaierako bosgarren xedapenean). Berritasunak ezartzeko egutegia apirilaren 11ko 278/2023 Errege Dekretuaren bidez onartu zen. Gaur egun, alabaina, egutegia bete ezinda geratu dira sistemako elementuak erregulatu, antolatu eta garatzeko-lanak, bai eta 3/2022 Lege Organikoan aurreikusitako kudeaketa-tresnak ere. Beraz, 3/2022 Lege Organikoan, 278/2023 Errege Dekretuan eta 659/2023 Errege Dekretuan aurreikusitako xedapen iragankorren indarrez, horiek erregelamendu bidez aldatzen ez diren bitartean, indarrean jarraituko du horiek ezartzen dituzten errege dekretu bakoitzean jasotako profesionaltasun-ziurtagirien antolamenduak. Era berean, 1128/2003 Errege Dekretuan jasotako Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren antolamenduak indarrean jarraituko du, harik eta Lanbide Gaitasunen Estandarren Katalogo Nazionala eta enplegurako lanbide-heziketako ekintzak emateko gaur egun baimenduta eta akreditatuta dauden zentro eta erakundeak arautzen diren arte, Lanbide Heziketako Zentroen Erregistro Orokorrean izena emateko prozesua erregelamendu bidez arautu arte.
Lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizi osoko prestakuntza ziurtatzeko, langileak nahiz enpresak jakintzan oinarritutako gaur egungo gizartera egokitzeko eta langileen gaitasun profesionalari eusteko Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean.
Prestakuntza, langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, lehentasunezko balio estrategiko bat da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan, eta, hori dela-eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.
Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen), Lan eta Enplegu Sailari esleitzen dizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin, horrek dauzkan erantzukizunei dagokienez, eta Lanbide Heziketaren eremuan oro har zuzendaritza, antolamendu eta plangintzan Hezkuntza Sailak dituen eginkizunak ezertan eragotzi gabe.
Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, beste zenbait funtzioren artean, enplegu-programen, enplegurako prestakuntza-programen eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programen kudeaketa. Egiteko horiek barne hartzen dute dagozkion dirulaguntza-deialdiak onartu eta izapidetzea, hala ezarrita baitago maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onarturiko erakunde autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan.
Halaber, Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak organismo autonomo horri esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide-heziketa programatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena (9. artikulua).
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbidek kudeatzen duen prestakuntzaren barruan sartzen da Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza, bai eta Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan sartutako gainerako prestakuntza ez-egiaztagarriak kudeatzea ere.
Bestalde, erabaki honetan aipatzen den prestakuntza-eskaintza kudeatzean, aintzat hartu beharko da urtarrilaren 25eko 62/2022 Errege Dekretuan xedatutakoa. Errege-dekretu horrek profesionaltasun-ziurtagiriak (ziurtagiri profesionalak) eskuratzera bideratutako lanbide-heziketako eskaintzak emateko eskatzen diren eskakizunak malgutzen ditu, bai eta enplegurako lanbide-heziketako eta hezkuntza-sistemako zentroetako lanbide-heziketako eskaintza malgutzen ere.
Horrela, hezkuntza-administrazioak lanbide-heziketako tituluak edo espezializazio-ikastaroak emateko zentro, espazio eta ekipamenduei ezartzen dizkien eskakizunak egokitzat eta nahikotzat joko dira profesionaltasun-ziurtagiriak (ziurtagiri profesionalak) emateko, bai eta lanbide-kualifikazio berak osorik edo partez egiaztatzeko diren enplegurako lanbide-heziketako beste prestakuntza-ekintza batzuk emateko ere.
Helburu horretarako dira erabaki honen bidez onartzen den deialdiaren babespean finantzatuko diren prestakuntza-ekintzak, zeintzuek aukera ematen baitiete Euskal Autonomia Erkidegoko langileei prestakuntza-eskaintza zabala edukitzeko, enpresek sustatutako prestakuntza-planak osatuko dituena edo, horiek ezean, prestakuntza-premiei erantzungo diena.
Aurreko deialdiarekin lotuta, funtzionamendu oro har ber-bera izango da. Halaber, kostu erraztuen lehengo eskema bera izango du deialdi honek ere, modulu ekonomikoen zenbatekoak KPIaren 2022ko eta 2023ko igoeren arabera eguneratuta, hau da, % 8,8 igota (2022koa 5,7 eta 2023koa 3, 1).
Egoera hori aurreikusita dago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, 2. helburu estrategikoaren barruan («Produkzio-sistemara egokitzen den enplegu erresilientea») eta 2.3 gako estrategikoaren barruan («Etengabeko ikaskuntza oinarrizko erantzun estrategikoa, lanbide- eta bizi-mailara egokitzeko gaitasun handia eskatzen duen aldaketa azkarreko egoera honetarako»). Erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak onartu zuen aurreko hori, 2023ko abenduaren 14ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez. Plan hori Lanbideren webgunean argitaratu zen (www.lanbide.euskadi.eus), «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2024ko ekainaren 18ko bilkuran, onartu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoan lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako 2024-2024ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, honako baldintza hauekin:
1. artikulua.– Xedea eta baliabide ekonomikoak.
1.– Zenbait urtetarako deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza osatzen duten enplegurako prestakuntza-planak finantzatzeko 2024ko ekitaldiko laguntzak arautzea. 2024-2025 aldian bete beharreko prestakuntza-plan horietan, hainbat prestakuntza-ekintza gauzatuko dira, helburu dutenak langileen gaitasuna eta kualifikazioa hobetzea eta banan-banan berriro kualifikatzea.
2.– Deialdi hau finantzatzera bideratuko diren diru-baliabideak 14.898.510 euro dira guztira. Horietatik 7.449.255 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 7.449.255 euro 2025eko konpromiso-kredituari.
3.– Prestakuntza-planak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua I. eranskinean aurreikusitako moduan banatuko da, dirulaguntza-lerroen arabera. Guztira 49 lerro dira: 1 teleprestakuntzari buruzkoa eta 48 aurrez aurreko prestakuntzari buruzkoak, azken horiek lurralde historikoen arabera banatuta, 16 bakoitzean, horietatik 13 lerro dagozkiolarik sektore-eremuko prestakuntzako familia profesionalei edo familia profesionalen taldeei eta 3 zeharkako eskumenen gaineko prestakuntzari.
Banaketa hori aldatzerik izango da aurrekontu-kreditua agortzeko helburuarekin, 8. artikuluan dirulaguntzak esleitzeko aurreikusten diren baldintzen arabera.
4.– Ez dute finantzaketarik jasoko enpresa bakar bateko lanpostuetara aplika daitekeen irakaskuntza eskaintzen duten eta beste enpresa batzuetan erabili ezin diren kualifikazioak eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzek, ez eta nagusiki prestakuntza-prozesu baten garapena (irakaskuntza-ikaskuntza) bilatzen ez duten ekintzek ere.
5.– Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantza daitezke, osorik edo zatiren bat, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ 2021-2027 Programaren esparruan.
2. artikulua.– Entitate onuradunak.
1.– Deialdi honetako laguntzen onuradun izan daitezke prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren edo Hezkuntza Sailaren mendekoak edo atxiki gabekoak direnak, baldin eta dirulaguntza argitaratu baino lehen akreditatuta edo/eta inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan.
Deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenagokoa izan behar du dirulaguntza jasotzeko aurkeztu den prestakuntza-planeko profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzeko prestakuntza emateko akreditazioak. Gainerako prestakuntza-ekintzei dagokienez, erakundeak izena emanda egon beharko du eskabidea aurkezten denean.
2.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza eskuratzeko, prestakuntza-erakundeek ziurtatu beharko dute badutela nahiko jende nahiz bitarteko material, diruz laguntzea eskatu duten prestakuntza-plana aurrera eramateko; edo bestela dirulaguntza esleitu ondoren horiek edukitzeko konpromisoa hartu beharko dute. Ezin da azpikontrataziorik egin prestakuntza-jarduera emateko. Kasu honetan, ez da azpikontrataziotzat joko prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea.
Horretan aritzeko, nolanahi, honako hauek egiaztatu beharko dituzte:
Ekonomia- eta finantza-gaitasuna, hau da, eskatutako dirulaguntza baino negozio-bolumen handiagoa edukitzea enplegu-zerbitzu publikoekin edo administrazio publiko eskudunekin, langabeen eta/edo landunen eskaintzako enplegurako prestakuntzari lotuta, 2017, 2018-2020 eta 2020-2022 ekitaldietan (batez besteko haztatua).
Kontuan hartuko den negozio-bolumena landunen prestakuntzarekin lotutakoaren % 100 eta langabeen prestakuntzaren % 30 izango da.
Eskatzailea sozietate-talde batekoa bada, taldearen ahalmen ekonomiko eta finantzarioa hartuko da kontuan, eta halakotzat joko da 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan enpresa bakarraren definizioarekin bat datorrena edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan sozietate-taldearen definizioarekin bat datorrena.
Aurkeztutako prestakuntza-planerako eskatutako dirulaguntza 20.000 eurotik beherakoa bada, ez da beharrezkoa izango baldintza hori egiaztatzea.
Prestakuntza-plana burutzeko baliatuko diren erakundearen instalazioak eta giza baliabideak.
Instalazio eta baliabide horien titularrak enpresak eta erakundeak edo hirugarren erakunde pribatu edo publikoak izan daitezke. Nolanahi, instalazio eta baliabide horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon behar dute, aurrez aurreko modalitatean emandako prestakuntza-ekintzetarako, bai eta aurrez aurreko prestakuntzako saioak egiteko edo azken ebaluaziorako aurrez aurreko probak egiteko ere, teleprestakuntzaren modalitatean emandako prestakuntza-ekintzen kasuan.
Informazio hori egiaztatzeko, erakundearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (erantzukizunpeko adierazpena eskaera-orrian jasota dago). Edonola ere, erakunde eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak.
Gaitasun ekonomiko eta finantzarioari dagokionez, dena delako Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo Administrazio Publiko eskudunaren ziurtagiri bat erantsi beharko da, IV bis eranskinean aurreikusitako ereduaren arabera, honako hauek ziurtatzeko: lanean dabiltzanentzako edo langabeentzako eskaintzatik zer deialdi mota den, zein urtetan izan den laguntzen onuradun, eta urte bakoitzean azkenik likidatu diren zenbatekoak. Erakunde eskatzaileak ez badu adierazitako aldiren bateko daturik eman, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez ziurtatu beharko du (IV bis eranskina) aldi horretako urteetan ez duela inongo dirulaguntzarik jaso; bestela, 0 balioko dute urte horiek batez besteko haztatua kalkulatzeko garaian.
Lanbideren 2017ko, 2018-2020ko eta 2020-2022ko deialdien erakunde onuradunen kasuan, ez da beharrezkoa izango hiru deialdi horien ziurtagiria eranstea.
3.– Ezingo dira onuradun izan honako egoera hauetako batean diren erakundeak:
a) Kondenaturik egotea delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
b) Epai edo administrazio-ebazpen irmo batek kondenatu edo zehatu izana, eta, horren ondorioz, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izana, eta igarota ez edukitzea kondena- edo zehapen-epea.
c) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
d) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa eragitea.
e) Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Nolanahi ere, eskatzaileak espresuki aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
g) Paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea egoitza fiskala.
h) Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
i) Zehapen administratibo edo penalak izatea sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik –zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa–, eta zehapen-epea igaro ez izana.
j) Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausaren bat izatea, esate baterako, hauetakoren bat:
– Berdintasun-planik ez edukitzea indarrean, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
– Neurririk ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena edota indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarriak dituen legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresa izanik.
– LGTBIfobia eragitea, bultzatzea edo sustatzea, besteak beste, bihurketa-terapiak sustatzea edo burutzea.
k) Zehatuta egotea arau-hauste larria edo oso larria egiteagatik (bai Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean ezarritakoaren arabera bai Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera), eta administrazio-bideko ebazpen irmoa jasota, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
l) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, edo, bestela, hori betetzeko ordezko neurriak ez hartzea.
m) Elkarteen kasuan, elkartzeko eskubidea arautzen duen legeak aurreikusitako debeku-kausaren baten eraginpean egotea (martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuak).
n) Inskripzio-prozedura administratiboa legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu zaizkiolako eten zaion elkarte bat izatea, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, erregistroan inskribatzeko aukera ematen dion ebazpen judizial irmorik ez dagoen bitartean.
ñ) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, ez betetzea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan.
Eskakizun hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila Enpresak Sortu eta Handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren parekoa edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztietatik, ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epean).
4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu ez dituen 3. apartatuan xedatutako eskakizunak akreditatu egin beharko dira eskabide-orrian dagoen erantzukizuneko adierazpenaren bidez. Honako dokumentazio hau aurkeztuta akreditatuko da ñ) apartatuko betekizuna:
– Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak kontabilitate-araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan adierazitako ziurtagiriaren bidez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako ereduaren arabera.
Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
– Eskatzaile horrek ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburtua kontabilitate-araudiaren arabera, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko b) letran aipatzen diren dokumentuen bidez (hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, letra horren 1. zenbakian eskatutako edukiarekin); edo ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, aipatutako letraren 2. zenbakian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko Erregelamenduaren 22. bis artikuluan aurreikusitako eran (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.
3. artikulua.– Prestakuntza-planak eta diruz lagundu daitekeen jarduna.
1.– Prestakuntza-plana zera da: prestakuntza-behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa, haren bidez planaren onuradunen gaitasunak nabarmen hobetuko direlakoan, ekintzak zuzentzen diren taldearen tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik.
2.– Bete beharreko helburuen arabera, eta erakunde onuradunen prestakuntza-esparruaren edo -izaeraren arabera, aukera egongo da prestakuntza-planen baitan profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzea xede duten ekintzak lantzeko, edo sektore produktibo jakin bateko gaitasunen edo hainbat jarduera-sektoreren gaitasun horizontal eta zeharkakoen prestakuntzara bideratutako beste ekintza batzuk.
3.– Prestakuntza-ekintzak.
3.1.– Deialdi honen ondorioetarako, prestakuntza-ekintzatzat hartuko da helburu, eduki eta iraupen propioak dituen irakaste- eta ikaste-prozesua, langileen gaitasuna eta kualifikazioak hobetzera bideratuta dagoena, baita horien lanbide-eguneratzea eta -espezializazioa hobetzera ere.
Diruz laguntzeko modukoak izango dira prestakuntza-planetan jasota dauden prestakuntza-ekintzak, «espezialitate programagarriei» buruzkoak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian argitaratuko dira ekintza horiek (https://www.lanbide.euskadi.eus/subvenciones para-financiar-la-oferta formación/weblan00-content/es/), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko espezialitateekin eta enplegurako garrantzitsuak diren beste espezialitate batzuekin bat datoz.
3.2.– Halaber, bada aukerarik prestakuntza-planean sartzeko aurreko puntuan jaso ez diren prestakuntza-ekintzak ere, berritzaileak, garapen teknologikokoak edo apartak direlako, baina, gehienez ere planeko ekintza guztien % 25 izango dira.
Prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 orduko iraupena eta gehienez 270 ordukoa izango dute parte-hartzaile bakoitzeko. Nolanahi, luzeago edo laburragoak ere izan daitezke, eskarian behar bezala justifikatzen bada.
3.3.– Eskolak emateko modalitatea.
Prestakuntza-ekintza programagarriak honela sailkatzen dira:
Prestakuntza egiaztagarria: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako ekintzak, profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzera bideratuak. 1., 2. edo 3. kualifikazio-mailakoak izan daitezke. Aurrez aurre emandako prestakuntza izan behar du horrek, nolanahi.
Prestakuntza ez-egiaztagarria edo inskripziokoa: prestakuntza-espezialitateen katalogoko prestakuntza-ekintzak dira, eta ez dute aukerarik ematen eskuratutako konpetentziak egiaztatzeko.
Prestakuntza-ekintzak modalitate hauetakoren batean eman beharko dira: aurrez aurrekoa edota teleprestakuntza; nolanahi ere, prestakuntza-ekintzak egunero emateak ez du inola ere 8 orduko iraupena gaindituko:
Aurrez aurreko prestakuntzatzat jotzen da ikasgela batean irakasleek ikasle-talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzea, edozein motatako baliabide didaktikoak erabilita.
Teleprestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak ikaskuntzaren erritmoak bere denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, tutore/irakasleak izango ditu, zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.
Teleprestakuntza-modalitatean, hauek dira finantzaketa jasotzeko moduko prestakuntza-ekintzak: profesionaltasun-ziurtagiriekin (lanbide-ziurtagiriak) lotuta ez daudenak, bai Lanbideren web-orrian argitaratutako espezialitate programagarrien katalogoan sartuta daudenak, bai inskribatu berriak. Prestakuntza-ekintzak aurrez aurre errazago emateko, aukera egongo da «ikasgela birtualaren» bidez emateko, osorik edo zatiz. Nolanahi ere, aurrez aurreko prestakuntza izango da berdin-berdin.
Era berean, aurrez aurreko modalitatea egiterik izango da, sistema bimodala erabiliz, horrek irakasleari aukera emango baitio bertaratutako parte-hartzaile batzuei prestakuntza aurrez aurrekoa emateko eta beste batzuei, berriz, birtuala. Hartara, horietako batzuk gela batean egongo dira, eta, aldi berean, beste batzuk beste nonbaitetik sartuko dira prestakuntzan, denak batera, gela birtualaren bidez.
Horretarako, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduko 17.2 artikuluaren arabera, gela birtualtzat jotzen da ikasteko ingurua, hots, tutore-prestatzaileak eta ikasleak biltzeko eta denbora errealean elkarrekin aritzeko duten testuingurua, izaera sinkronoa duen komunikazio-sistema telematiko baten bidez, ezagutzak trukatzeko prozesua gauzatzeko moduan izateko, eta, hala, gelan parte hartzen duten pertsonen ikaskuntza bideratzeko.
Ikasgela birtualaren bidez ematen den prestakuntza egituratu eta antolatu egin behar da, une oro bermatzeko konektibitate sinkronizatua dagoela prestatzaileen eta parte hartzen duten ikasleen artean, bai eta komunikazioak noranzko bikoak direla ere.
Aurrez aurreko prestakuntza ikasgela birtualaren bidez ematekotan, aplikazioak berak sortutako konexio-erregistro bat izan beharko du ikasgela birtualak. Erregistro horrek ikasgelan parte hartu duten ikasleak identifikatuko ditu, zehaztuz noiz eta zenbat denboraz konektatu diren (prestakuntza-ekintza bakoitzean); halatsu, kontrol-organoek itxurazko mekanismo bat eduki beharko dute konexio fin ibiltzeko eskolak dirauen bitartean, 16. artikuluan jasotako kontrol- eta jarraipen-jardueren ondorioetarako. Hori ezinezkoa bada, parte-hartzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatzerik izango da parte-hartzea. Deklarazio hori behar bezala egiaztatutako arazo teknikoak dauden kasu jakinetan besterik ezingo da erabili, eta, nolanahi ere, arazoa tarte batekoa izatekotan.
Aurrez aurreko modalitatearen zatia ikasgela birtual bidez edo irakaskuntza bimodaleko sistema bidez egiten denean, ezagutzak transmititzen direla eta prestakuntza-ekintza edo -taldeetan aurreikusitako helburuak eta edukiak garatzen direla bermatu beharko da.
Prestakuntza-erakundeek prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazten dutenean eskatu beharko dute modalitate hori. Lanbideko teknikariak emango du «ikasgela birtuala» erabiltzeko baimena, irizpide pedagogikoei jarraikiz. Ezin da modalitate honen bidez eman eduki jakin batzuk, zehazki, trebetasun praktikoak eskuratzeko espazioak, instalazioak eta/edo ekipamendua erabiltzea behar duten edukiak, ezta parte-hartzaileen presentzia fisikoa behar dutenak ere.
Ezin izango da erabili profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) prestatzeko eskoletarako ere, eta, gehienez ere, finantzatutako prestakuntza-ekintza guztien % 10 emango da ikasgela birtualean edo sistema bimodalean.
3.4.– Teleprestakuntza-modalitatean irakasteko baldintzak:
3.4.1.– Edukiei dagokienez:
Teleprestakuntzako eta prestakuntza mistoko modalitatean prestakuntza-ekintza bat egiteak irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat dagoela bermatu behar du, aurrez aurreko modalitateko ekintzek bezala. Teleprestakuntzak parte-hartzaileen, tutore-prestatzaileen eta beste toki batean kokatutako baliabideen arteko elkarreragina eskatzen du.
Pdf formatuko edo beste formaturen bateko edukiak deskargatze hutsa ez da teleprestakuntza.
Parte-hartzailea edukietan/ikasgaietan jardun dela erregistratuta utzi behar da.
Parte-hartzaileek erakunde prestatzaileak adierazi beste denboraz jardun beharko dute prestakuntza-ekintza bakoitzean, helburua lortzeko aproposena izango delakoan.
3.4.2.– Tutoretza-jarduerei dagokienez:
Teleprestakuntza ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoekin eman beharko da, eta nahitaez laguntza tutorialarekin osatuko da.
Ezin ditu tutore berak egin espezialitate desberdinetako prestakuntza-ekintzen tutoretzak. Egitekotan, haren gaitasunak eta eskura duen laguntza teknikoa zehaztuko dira (adituak).
Tutore-prestatzaileak erregistroa eramango du, prestakuntza-prozesuan egindako jarduera guztien jakinen gainean egoteko, parte-hartzaileek egindako kontsulten eta zalantzen argitzea bere funtzioko jarduera espezifikoetatik bereiziz; haien gutxienekoak deialdiaren 4. eta 13. artikuluetan zehazten dira. Tutore-prestatzailearen esku-hartzeak bat etorri behar du tutoreen jardunaren plangintzarekin eta prestakuntza-ekintzaren programazioarekin.
3.4.3.– Jarraipen- eta ebaluazio-kontrolei dagokienez:
a) Ebaluazio-probak egiteko, parte-hartzaileak proba horiek sortzen dituzten edukietan sartu behar du aldez aurretik, jarraipenaren eta ebaluazioaren plangintzan ezarritakoa kontuan hartuta.
b) Tutore-prestatzaileak ziurtatu behar du proba horiek prestakuntza-prozesua garatzeko sekuentzia egokiaren arabera egiten direla.
c) Parte-hartzaileak lana bukatu duela irizteko, prestakuntza-ekintzarako ezarritako aldizkako jarraipen- eta ebaluazio-kontrolen % 75 ere egin behar izan ditu gutxienez.
3.4.4.– Plataformak sortutako erregistroei dagokienez:
a) Informazioa hobeto tratatzeko, Lanbidek eskatuko du plataformak sortutako eta erregistratutako datuak euskarri informatikoan eman diezazkioten (kalkulu-orria edo antzekoa): parte-hartzaileen jarduera-datuak (lehen eta azken sarbidearen datak, konexio-orduen kopurua, egun desberdinen kopurua), ebaluazio-proben datu osoak (burutze-data, erabilitako denbora...) eta egindako tutoretzei eta erantzundako kontsultei buruzko datu osoak, LAN-Fn erantsitako ereduaren arabera.
b) Plataformak partaide bakoitza erregistratu beahr du, eta hark egindako jarduera guztiak. Halaber, txostenak egitea erraztuko du, parte-hartzaileek ikastaro bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzetik egin duten pasaera eta plataforman egin dituzten kliken arteko denbora biltzeko.
3.4.5.– Deialdi honi begira, teleprestakuntza izango da Baliabide Zentroetan emandako prestakuntza. Baliabide Zentrotzat hartuko da banakako ekipamendu didaktikoa duen instalazioa; parte-hartzaileak hara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, han, beren zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko dute.
3.4.6.– Teleprestakuntza-plataformen gutxieneko ezaugarriak.
1) Onuradunek erabiliko duten teleprestakuntza-plataformak honako baldintza hauek bildu beharko ditu:
a) Prestakuntza-proiektu bat eduki behar du, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehaztuta.
b) Lineako eskuliburu bat eduki behar du ikaslearentzat, plataformaren eta ikaslearen beraren oinarrizko eragiketen funtzionamenduari buruzkoa, lineako prestakuntzaren egiteko moduan izan dadin. Eskuliburua deskargatu eta off-line kontsultatzeko moduan egongo da.
c) «Online» edo lineako ikaskuntza-programa bat eduki behar du, ikasleentzako prestakuntza kudeatzeko eta ziurtatzeko besteko ahalmena daukana; gainera, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
– Arau tekniko aplikagarrian adierazitako fidagarritasun-, segurtasun-, irisgarritasun- eta interaktibitate-maila eman behar du.
– Erabiltzaile posible guztiak batera sartzeko aukera eman behar du, eta ikastaldiaren etapa guztietan gorabeherarik gabe ibiliko den banda-zabalera egokia izan.
d) Plataforma erabiltzeko lizentzia egokiak eduki behar ditu.
e) Ez du inolako publizitaterik eduki behar. Logotipoa eta fabrikatzailearen copyrighta ez dira publizitatetzat hartuko.
f) Edukiak editatzeko aukera eman behar du.
g) bAstean 7 egunez eta 24 orduz lanerako prest egon behar du.
2) Honako komunikazio-tresna hauek ere eduki beharko ditu:
a) Foroak: foro anitzak eta aldiberekoak ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera, eta gutxienez 4 Mb-ko fitxategiak igotzekoa.
b) Txatak: prestakuntza-ekintza bakoitzeko gutxienez txat-kanal bat.
c) Mezu elektronikoak: tutoreak jasotako mezu guztiak antolatzeko eta etiketatzeko aukera, baita artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ere.
d) Ekitaldi-egutegia: ikastaldiko hilabeteak biltzen dituen egutegia, pertsonalizatua eta interaktiboa.
e) Informazio-gunea: tutore eta partaideen aukera editatzeko ikastaldiari buruzko informazioa, albisteekin eta webguneekin lotutakoa.
f) FAQak: gehien egiten diren galderei buruzko informazioa.
g) Lineako erabiltzaileak: konektatuta dauden partaideak etengabe bistan izatea.
h) Lantaldeak: nahi beste lantalde sortzeko aukera ematea.
i) Kalkulaturiko denborekin ebaluazio objektiboak sortzeko aukera ematea.
3) Plataforma administratzeko, honako hauek bete beharko dira:
a) Prestakuntza-ekintzaren interfazea edukitzea, hor adieraziko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak jardueraren finantzaketak izaera publikoa duela.
b) Babeskopiak behar beste aldiz funtzionatzea, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratuko direla ziurtatzeko.
c) Partaideen eta haiek egiten dituzten jarduera guztien erregistroa eramatea, eta txostenak prestatzea (jakiteko ikasleak nola ibili diren ikasturte bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzean, eta plataforman klik bat egin eta hurrengoa egin arte zenbat denbora pasa duen).
d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari baimena ematea, dagokion klabearen bidez, prestakuntza-jarduera guztien kontrola eta jarraipena burutu ditzan.
e) Plataforma kudeatzeko gida bat edukitzea.
f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa izatea, 24 orduan erantzuten duena.
g) Bideoko, audioko eta bit-mapen irudiko formatuei euskarria ematea, multimedia-formatuan edukiak eskaintzeko modua izateko, bai ikasteko bai ebaluazioa egiteko.
4) Prestakuntza-ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten prestatzaileen jardunaren plangintza eskura izan beharko du erakunde onuradunak.
3.4.7.– Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen betekizunak eta egitekoak:
Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia beharko dute izan modalitate horretan. Lanbidek baimendutakoak izango dira deialdi honetako diruz lagunduta dagoen prestakuntza emateko tutore-prestatzaileak, prestatzaileen fitxategietatik. Aurretik, tutoretzapeko ekintzaren lanbide-familian nahiz teleprestakuntza-modalitateak erabiltzen izandako prestakuntza edo esperientzia dutela egiaztatu beharko da.
Teleprestakuntzako modalitatearen jarraipena eta kalitatea ziurtatzeko, 10 ordutik gorako iraupena duten prestakuntza-ekintzen kasuan, astean 10 orduko gutxieneko dedikazioa ezarriko zaio tutore-prestatzaileari 30 ikasleko, prestakuntza-ekintzaren plangintzan.
Dena den, eta 10 ordutik beherako prestakuntza-ekintzei dagokienez, ziurtatuta egongo da tutore-prestatzailearen dedikazioa gutxienez 20 minutukoa izango dela.
Parte hartzen duten 80 ikasleko tutore bat jarri beharko da gutxienez. Tutore-prestatzailearen funtzioak honako hauek izango dira gutxienez:
a) Prestakuntza-taldeko partaideen harrera-plana garatzea, prestakuntza-ekintzaren ezaugarri espezifikoen arabera.
b) Ikasleak orientatzea eta gidatzea jarduerak egiten, materialak erabiltzen eta ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnak erabiltzen ikas dezaten, prestakuntza-ekintzetan aurreikusiriko gaitasunak eskuratze aldera.
c) Ikasleen partaidetza sustatzea gogoeta- eta debate-jarduerak proposatuz, banakako zereginak eta talde-lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.
d) Ikasleek landutako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argitu eta arazoak konpontzea, ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzari atxikita.
e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta dagozkion ebaluazio-proben antolamenduan eta garapenean parte hartzea.
f) Prestakuntza-ekintzak antolatzeko, kudeatzeko eta garatzeko ardura duten gainerako taldeekin jardutea, elkarrekiko koordinazioa behar duten ekintza guztietan.
3.5.– Aurrez aurreko prestakuntza-ekintzetarako, gehienez ere, 25 ikasle bildu daitezke, ekintza bakoitzerako zentroak inskribatu edo egiaztatu dituen parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta. Teleprestakuntzako ekintzak gehienez 80 ikaslerentzat izango dira, eta gutxienez tutore bat izango dute.
4.– Prestakuntza-planak betetzeko epea hauxe izango da: dirulaguntza emateko behin betiko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik, 2025eko urriaren 14ra bitartean.
Justifikazio-memoria 2025eko urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.
Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintzetako bat, gutxienez, 2024an hasiko da, eta gehienez ere bi hilabeteko epearen barruan, dirulaguntza emateko behin betiko ebazpena jakinarazi ondoren.
5.– Prestakuntza-planei dagozkien betekizunak. Prestakuntza-planek honako hauek bildu behar dituzte:
a) Lurralde Historiko bakoitzean eta/edo teleprestakuntzaren bidez garatu beharreko prestakuntza-ekintzak, horretarako prestatutako inprimaki eta aplikazioetan zehazten den banakapen eta guzti.
b) Prestakuntza-ekintzek bakoitzaren lehentasunaren arabera zenbakituta egon beharko dute, 1. zenbakitik hasi eta dagokion azken zenbakira arte.
c) Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia.
d) Prestakuntza-ekintzak ontzat emateko, gutxienez 8 parte-hartzailek egon beharko dute izena emanda. Hala ere, laguntza jasoko dutenez gain, prestakuntza-ekintzetan beste 4 ikasle ere onartzeko aukerarik izango da, prestakuntza-zentroak hainbesterentzako egiaztapen eta inskripzio baldin baditu. Gainerako parte-hartzaileei ez zaie dirulaguntzarik emango, baina kontuan hartuko dira 17. artikuluan deskribatutako adierazlea kalkulatzeko.
4. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.
EAEko langileetatik, lanean diharduten guztiek har dezakete parte diruz lagundutako ekintzetan. Beste inoren laguntzaren mende daudenen arretarekin lotutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko aukera dute mendetasuna duen norbaitekin dabiltzan zaintzaile ez-profesionalek, Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza eskaintzeko baimendu dituen erakundeetan.
Administrazio publikoetako langileek edozein modalitateko zeharkako ekintzetan besterik ezin dute hartu parte, baina planaren parte-hartzaile guztien % 10 ez gainditzekotan.
Langabezian dauden langileek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo beste Enplegu Zerbitzu Publiko batean enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta daudenek edo Gazte Bermearen Fitxategi Nazionalean inskribatuta daudenek, gehienez ere % 30eko parte-hartzea izan dezakete dena delako planarekiko, eta plan horren barruan prestakuntza hasten duten pertsona guztiekiko. Zentzu horretan, parte-hartzaileak langabetzat hartuko dira, baldin eta prestakuntza-ekintza hastean egoera horretan badaude. Halaber, komeni da Lanbidek preskribatuta egotea prestakuntza-jardueretan parte hartzeko moduan egoteko.
Prestakuntza-planen titularrak eta dirulaguntzen onuradunak diren erakunde titularretako langile-zerrendako langileek ere har dezakete parte eurek kudeatzen dituzten prestakuntza-ekintzetan, baina betetze-plan bakoitzeko parte-hartzaileen % 10 gainditu gabe, eta ezin izango dute inola ere gainditu langile-zerrendako langile guztien % 10.
5. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1.– Prestakuntza-planaren dirulaguntzaren zenbateko osoa plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen dirulaguntzen zenbatekoen batura izango da.
2.– Prestakuntza-ekintza bakoitza parte-hartzaileko eta prestakuntza-orduko kostuaren arabera finantzatuko da, deialdi honen II. eranskinean aurreikusitako modulu ekonomikoen arabera.
Modulu ekonomiko bakoitzak hiru kostu ditu: horietako bi zuzeneko kostuak dira –langileak (A) eta funtzionamendua (B)– eta bestea zeharkakoa (C), kostu zuzenei dagozkien moduluen baturari % 10eko ehunekoa aplikatuz kalkulatua.
A modulu ekonomikoa, langileen zuzeneko kostuei buruzkoa, 12 ikaslez biderkatuko da beti; funtzionamendu-kostuei buruzko B modulu ekonomikoak, berriz, eskatutako ikasleen kopurua hartuko du kontuan.
Aurrez aurreko irakaskuntzaren modalitatean, profesionaltasun-ziurtagiriak (ziurtagiri profesionalak) lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-espezialitateei dagokienez, B modulu bi bereizten dira: «oinarrizko mailako modulua», oinarrizko gaitasunak eta kualifikazioak garatzeko gaitasuna ematekoa prestakuntza, eta «goi-mailako modulua», prestakuntzan espezializazioa dakarten gaiak lantzen dituen prestakuntza.
Modulu ekonomikoak % 50era arte handitzerik izango du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza-erakundeak hala eskatzen badu, espezialitateagatik eta ezaugarri teknikoengatik finantzaketa handiagoa behar duten prestakuntza-ekintza jakin batzuen berezitasunaren arabera. Inguruabar horiek behar bezala egiaztatu beharko dira.
Teleprestakuntzaren kasuan, ez da aplikagarria arestian adierazitakoa; izan ere, parte-hartzaile bakoitzeko orduko 7,50 euroko modulu bakarra dago, zuzeneko eta zeharkako kostuak barne hartzen dituena.
Parte-hartzaile bakoitzeko ordu bakoitzeko aplikatu beharreko modulu ekonomikoek, eta, hala badagokio, horien igoerak, ezingo dute gainditu uztailaren 3ko 694/2017 Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduan aurreikusitakoa. Oinarrizko mailako prestakuntza egiaztaezinaren kasuan, ezin izango da 9 euroko modulua gainditu (orduko eta ikasleko). Profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzeko prestakuntza-ekintzei dagokienez, irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren I. eranskinean aurreikusitakoa hartuko da kontuan (agindu horren bidez, Lanbide Heziketako sistemaren prestakuntza-eskaintza arautzen da administrazio eskudunek egindako Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako lan-eremuan), eta horren araberako oinarri arautzaileak ezartzen dira, bai eta horiek finantzatzeko baldintzak ere. Ondorioz, aplikatu beharreko azken modulua osatzen duten hiru moduluen batura handiagoa balitz paragrafo honetan aurreikusitakoak baino –edo, hala badagokio, horien ordez ezartzen diren eta deialdi hau argitaratzen denean indarrean dauden araudietan aurreikusitakoak baino–, azken horiek aplikatuko dira.
3.– Prestakuntza-erakundeek prestakuntza-plan bat besterik ezingo dute eskatu, eta, gehienez ere, 1.050.000 eurokoa, ikasle eta ordu bakoitzeko ezarritako modulu ekonomikoak kontuan hartuta.
4.– Gainera, honako muga hauek ezartzen dira planaren aurkezpen ekonomikorako, parte hartzen duten dirulaguntza-lerroen kopuruaren arabera, dirulaguntza jaso dezaten lerrotzat hartuta aurrekontua osatzen duten 49 lerroak, 1.3 artikuluan eta I. eranskinean xedatutakoaren arabera:
– Lerro batera edo bira aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 60.
– 3-5 lerrotara aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 50.
– 6-9 lerrotara aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 40.
– 10 lerrotara edo gehiagora aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 30.
Muga horiek aplikatzeko, eskatzaileak prestakuntza-ekintza bakoitzean adierazitako lehentasuna hartuko da kontuan.
6. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.
1.– Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen eskabideak, Lanbideko zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkionak, elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren (LAN-F) prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez.
Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten entitateek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez eskatu dezakete: https://www.lanbide.euskadi.eus/prestakuntza/-/informazioa/erakundeen-erregistroa/
Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (izapidetze elektronikorako jarraibideak hortxe daude) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1073804 eta bertara sartzeko esteka bat izango da Lanbideren web-orrian: www.lanbide.euskadi.eus,
2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Dirulaguntzaren eskabidearekin batera, laguntzaren xede den prestakuntza-plana aurkeztuko da, 3. artikuluan adierazitako baldintzekin eta, hala badagokio, sozietate-talde bateko kide dela egiaztatzen duen dokumentazioarekin.
Eskabidea sozietate-talde gisan aurkezten duten sozietateek (9. artikuluan xedatutakoa) erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, taldea direla ziurtatzen duena, bai eta sozietate bakoitzeko idazkariaren edo administratzailearen ziurtagiria ere, sozietateen kapitalaren osaerari buruzkoa, partaidetzen erregistro-liburuaren bidez, kasuan kasuko partaidetzen titulartasuna egiaztatzeko. Sozietate-talde batekoa dela ulertuko da, 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikuluaren arabera enpresa bakar batean integratuta dagoela uste denean, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluko irizpideekin bat etorriz, sozietate-talde berekoa denean.
4.– Aipatutako 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko.
– Irizpidearen balorazioa beste administrazio publiko edo enplegu-zerbitzu publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: LANF aplikaziotik atera daitezkeen argitaratutako ereduen arabera dagokion irizpidea bete dela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiri hori esandako eranskin horien eredura egokitu daiteke, edo beste formatu batekoa izan daiteke; edonola ere, argitaratutako ereduan jasotako eduki guztiak jaso beharko ditu.
– Aitorpen edo egiaztapen ofizialak badira, horien kopia erantsi beharko da eskabidearekin batera.
– Balorazio-irizpide batzuetan, adierazlea batez besteko haztatua dutenetan, erakunde eskatzaileak ez badu adierazitako aldietako baterako daturik ematen, egiaztatu beharko du aldi horrek hartzen dituen urteetan ez duela dirulaguntzarik jaso; bestela, 0 balioa duen batez besteko haztatua kalkulatzeko sartuko dira.
5.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
7. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.
1.– Prozedura izapidetzeko organo eskuduna Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria izango da, eta ebazteko organo eskuduna, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
2.– Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.
Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua I. eranskinean jasotako dirulaguntzen lerro bakoitzeko garatuko da (49 lerro).
3.– Eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, batzorde tekniko bat osatuko da. Kide hauek osatuko dute batzorde hori: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak, eta zerbitzu horretako hiru teknikarik. Hauek dira balorazio-batzorde horretako kideen izenak:
Batzordeburua:
– Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.
Idazkaria:
– Arantza Berrueta Iturri, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Bokal titularrak:
– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko koordinatzailea.
– Mercedes Sánchez Martínez, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Ordezko bokalak:
– Amaia Alonso Bikuña, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
– Veneranda Andrés Andrés, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Ebaluazio-batzordea balio osoz eratutzat joko da batzordeburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta, gutxienez, kideen erdiak bertaratzen direnean.
Batzordeburua ez badago, bokaletako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeran.
Idazkaria ez badago, bokaletako batek beteko ditu haren eginkizunak, arestian aipatutako alderantzizko hurrenkeran.
Egitura bera izatekotan, aldatu daiteke ebaluazio-batzordeko kideen osaera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Lanbideren webgunean argitaratuko da: www.lanbide.euskadi.eus
4.– Egiaztatuta dagoenean eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak ondo betetzen dituztela, ebaluazio-batzordeak baloratuko ditu (9. artikuluan ezartzen diren irizpideen arabera) eta, txosten bat egingo du emaitza adierazteko (8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta). Espedientea eta ebaluazio-batzordearen txostena ikusi eta gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, eta bertan sartuko du zer ekintza onestea eta ezestea proposatzen den behin-behinean; ekintza horiek dirulaguntza-lerroka multzokatuko dira.
Behin-behineko ebazpen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuz jakinaraziko da (www.lanbide.euskadi.eus), eta 5 egun baliodun emango dira entitate interesdunek LanF aplikazio informatikoaren bitartez alegazioak egin ditzaten edo eskabidean atzera egin dezaten, prestakuntza-planean behin-behinean onetsitako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.
Behin-behineko ebazpen-proposamen horrek ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun gisa proposatutako entitateen alde.
5.– Ebaluazio-batzordeak alegazioak aztertu eta txostena egin ondoren, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena prestatuko du eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hori baita ebazpena egiteko organo eskuduna.
6.– Prozeduraren ebazpenean dirulaguntza emango zaien prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa zehaztuko dira, balorazioaren ondoriozko lehentasun-hurrenkeraren arabera, dirulaguntza-lerroka multzokatuta, bai eta ukatzen direnak eta ukatzeko arrazoiak ere. Hori guztia prestakuntza-entitate interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuta (www.lanbide.euskadi.eus).
7.– Prozedura ebaztean, aurrekontu-krediturik ez izateagatik ezetsi diren eskabideak dirulaguntzen lerroz ordenatuko dira, balorazio-irizpideak aplikatzearen ondoriozko lehentasun-ordenaren arabera. Horrela, prestakuntza-erakunde onuradunetakoren batek dirulaguntzari uko egingo balio, dirulaguntza emateko ezarritako irizpideen arabera dagokion hurrenari emango zaio dirulaguntza, betiere laguntza hori emateko behar besteko kreditua liberatu bada eta, gertatzen den unean, deialdiaren baldintzak eta aurrekontua betearazteko arauak kontuan hartuta gauzatu badaiteke. Prestakuntza-erakundeei jakinaraziko zaizkie uko egiteagatik liberatutako kredituaren kargura dirulaguntzak emateko proposamenak, eta 5 egun balioduneko epean onartu beharko dira; hala egin ezean, uko egiten diotela ulertuko da.
Inola ere ezingo da dirulaguntza eman kreditu erabilgarria nahikoa ez delako erantzun ezin den beste eskabide batekiko lehentasun-hurrenkeran geroago egindako eskabide batengatik.
8.– Prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta ebazpena beren-beregi jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da.
9.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
10.– Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean berariaz adieraziko da finantzabideen zati bat Europako Gizarte Funtsetik datorrela, 2021-2027 Euskal Autonomia Erkidegoko EGIF+ Programaren esparruan.
11.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zer entitatek jaso duten dirulaguntzaren bat deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten. Ebazpenean adieraziko da finantzabideen zati bat Europako Gizarte Funtsak ipini duela.
8. artikulua.– Laguntza zehaztea.
1.– Eskaerak aurkezteko eta akatsak 6. artikuluan ezarritako eran zuzentzeko epea amaitutakoan, prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa egingo da, 9. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera, horien arteko harremana ezartzeko, aurkeztutako ekintzen eskaerak puntuazio handiena izan dutenetik txikiena izan dutenera antolatuta.
2.– Prestakuntza-plan bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, honela jokatuko da: aurkeztutako prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen orduak biderkatuko dira parte-hartzaileen kopuruarekin eta 5. artikuluaren arabera dagokion modulu ekonomikoaren zenbatekoarekin.
3.– Dirulaguntzak 9. artikuluko balorazio-irizpideak aplikatzearen ondoriozko lehentasun-ordenari jarraituz emango dira, honako arau hauek aplikatuz:
3.1.– Balorazio teknikoan lortutako puntuazioan oinarrituta, prestakuntza-ekintza guztiak oro har eta bereziki Teleprestakuntzaren eta Lurralde Historikoaren arabera antolatuko dira, eta lurralde historiko bakoitzean sektoreka eta zeharka, eta sektoreka familia profesionalen arabera eta zeharkakoetan gaitasunen arabera.
3.2.– Lerro bakoitzerako aurrekontua banatuko da, balorazio teknikoan lortutako puntuazioaren arabera, aurrekontua agortu arte.
3.3.– Dirulaguntza-lerro bateko aurrekontua agortzen ez bada, soberakina honela banatuko da:
3.3.1.– Ekintza sektorialetan eta lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren eta puntuazio handiena duten ekintzei, zein familiatakoak diren kontuan hartu gabe.
3.3.2.– Zeharkako ekintzetan, lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren eta puntuazio handiena duten ekintzei, zein konpetentziatakoak diren kontuan hartu gabe.
3.3.3.– Teleprestakuntzan, sektoreko ekintzei, lurralde historiko bakoitzari dagokion ehunekoan.
3.4.– Prozedura aplikatu ondoren (1., 2. eta 3. puntuetan deskribatutakoa) soberan jarraitzen badu, lehentasun-ordenaren arabera, lurralde historikoa eta modalitatea edozein izanda ere.
4.– Aurreko arau horiek aplikatuta azkeneko dirulaguntza puntuazio berbera lortu duten prestakuntza-planetako ekintza biri edo gehiagori badagokie, 9. artikuluko a.2 atalean aurreikusitako irizpidean puntuaziorik handiena lortu duen ekintzari emango zaio dirulaguntza. Hala eta guztiz ere, berdinduta jarraitzen badute, 9 artikuluko a.1 atalean aurreikusitako irizpidean puntuazio handiena lortu duen ekintzari emango zaio dirulaguntza. Berdinketa hausteko hirugarren elementua zera izango da: b.2 irizpidearen araberako puntuaziorik altuena, eta gero hurrengoak, eta, hurrenkera horretan, puntuaziorik altuena b.1, b.3 eta b.4 irizpideetan.
5.– Ez da finantzatuko balorazio ekonomikotik ateratzen den zenbatekoa baino gutxiagoko prestakuntza-ekintzarik.
6.– Inongo prestakuntza-planek ezingo du inolaz ere eskuratu 840.000 eurotik gorako dirulaguntzarik.
7.– Prestakuntza-planek ezin izango dute teleprestakuntzako dirulaguntzen lerroan 630.000 eurotik gorako dirulaguntzarik jaso, ezta lerro horretako dirulaguntzak planari esleitutako dirulaguntza osoaren % 75 gainditu ere.
9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.
Prestakuntza-planen balorazio teknikoa egiteko, irizpide guztietan, onuraduntzat hartuko da haren titularra edo sozietate-taldea. Sozietate-talde batekoa dela ulertuko da, 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikuluaren arabera enpresa bakar batean integratuta dagoela uste denean, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluko irizpideekin bat etorriz, sozietate-talde berekoa denean.
Eskatutako prestakuntza-ekintzak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan.
Landunei eta/edo langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren deialdiei erreferentzia egiten zaienean, landunei eta/edo langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren deialdi orokorren berezko datuak hartzen dira kontuan, ez da beste deialdi espezifikoagorik aintzat hartuko, A.1 adierazlean mugatutakoak izan ezik.
Irizpide guztiak prestakuntza-entitatearen mailan hartzen dira aintzat, hau da, batera aztertzen dira IFK bereko prestakuntza-zentroen datuak. Eskatzailea sozietate-talde bateko kidea bada, taldeko erakundeen jarduna hartuko da kontuan, eta halakotzat joko da 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan enpresa bakarraren definizioarekin bat datorrena edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako sozietate-taldearen definizioarekin bat datorrena.
Lanbideren deialdietatik kanpoko prestakuntza-ekintzei erreferentzia egiten zaienean, eta balorazio-irizpidea batez besteko haztatu bati buruzkoa bada, prestakuntza-erakunde eskatzaileak emandako datuak Lanbideren 2017, 2018-2020 eta 2020-2022 deialdien egiturarekin parekatuko dira.
Horrela, Lanbiderekin zerikusirik ez duten deialdietako prestakuntza-ekintzei dagozkien 2018ko eta 2019ko datuak batu eta unitate bat osatuko dute, Lanbideren 2018-2020 deialdiko datuen tratamendu bera jasotzeko. Era berean, Lanbiderekin zerikusirik ez duten 2020ko, 2021eko eta 2022ko deialdietako prestakuntza-ekintzei dagozkien datuak ere halaxe batuko dira, Lanbideren 2020-2022ko deialdiko datuei dagokienez. 2017ko deialdiko datuak banaka tratatuko dira.
Kalkulu hori egiteko, okupatuei eta/edo langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren deialdietako parte-hartzaileen kopurua hartuko da kontuan. Deialdi horiek 2017tik 2022ra bitartean (biak barne) argitaratu eta onartu dituzte enplegu-zerbitzu publikoek edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duten administrazio publikoek, eta likidatuta daude.
Likidatutako deialdi eta ekintzetan parte hartu dutenen datuak soilik hartuko dira kontuan adierazle guztietan.
Horretarako, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Prestakuntza-planaren onuradunak aurkeztutako prestakuntza-ekintzen adierazleak. Atal honetan, eta gehienez ere 100etik 30 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:
a.1.– Onuradun gisa eta/edo irakasle gisa izandako esperientzia (2011., 2012., 2013., 2014., 2016., 2017., 2018. eta 2020. urteetako deialdietan lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako eskaintza-prestakuntzarako administrazio publikoen laguntzen deialdietan), familia profesionalaren eta/edo modalitatearen arabera. Gehienez 20 puntu.
Hau da, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018 eta 2020an lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako eskaintza-prestakuntzarako administrazio publikoen laguntza-deialdietan, zenbat urteko eskarmentua daukan onuradun edo/eta irakasle gisa, prestakuntza-planean aurkezteko diren prestakuntza-ekintzen modalitatean, edo/eta familia profesional desberdinetan edo/eta zeharkako gaitasunetan, «espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodeketaren arabera, zeina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko baita deialdiaren argitalpenaren egunean bertan, prestakuntza-espezialitateen katalogo nazionaleko espezialitateekin bat.
EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun eta/edo irakasle izan diren erakundeek dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan egiaztatu beharko dute zein urtetan izan diren lehentasunez lanean ari diren langileentzako prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzetan onuradun edo irakasle (2012., 2013., 2014., 2016., 2017., 2018., 2019., 2020. eta 2021. urteetan), «Espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera, eta, horietatik, zehazki zein familia profesionaletan, zeharkako gaitasunetan edo zer modalitatetan.
(Ikus .PDF)
a.2.– Ikasleak zenbateraino asebeteta geratu diren lanean dabiltzanei lehentasunez zuzendutako prestakuntzarako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022an deialdietan, batez beste haztatua, onuradun izan direnean, eta prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien familia profesionaletan edo/eta prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzen modalitatean edo/eta zeharkako gaitasunetan, «espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodeketaren arabera. Gehienez 10 puntu.
Hau da, lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020. eta 2020-2022. urteetako eskaintza-deialdietako parte-hartzaileekin egindako kanpoko kontrastearen adierazlea, onuradunak deialdi horietako ikastaro horietan gogobetetze orokorraren batez besteko gisa adierazitako puntuazioak kontuan hartuta:
Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino handiagoa bada, kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.
Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino gutxiago bada (aldea bi puntukoa izanik gutxienez), puntuazioa honako hau izango da: 0,75* kanpoko kontrastearen batezbestekoa + 0,25* onuradunak adierazitako batezbestekoa.
Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino txikiagoa bada (aldea 2,1 puntutik gorakoa izanik), kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.
(Ikus .PDF)
EAEren eremuan onartutako laguntza desberdinen deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren edo enplegurako lanbide heziketako arloan eskumena daukan administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, bertan adieraziz 2017, 2018-2020. eta 2020-2022an lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak, eta onuradunak deialdi horietako ikastaroetan asebetetze orokorraren batezbesteko gisa aipatutako puntuazioak, prestakuntza-planean aurkeztutako prestakuntza-ekintzei dagozkien familia profesional edo/eta zeharkako eskumen edo/eta modalitate desberdinetan, «Espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodeketaren arabera.
2017, 2018-2020. eta 2020-2022. urteetako hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, 4 puntu aplikatuko dira.
b) Onuradunarekin lotutako jarduera-adierazleak. Atal honetan, eta gehienez ere 100etik 70 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:
b.1.– Lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako eskaintza-prestakuntzaren 2017, 2018-2020. eta 2020-2022. urteetako deialdietan ikasleek onuradunarekin duten asebetetze-mailaren batezbesteko haztatua. Gehienez 10 puntu.
Hau da, 2017, 2018-2020. eta 2020-2022. urteetako eskaintza-deialdietako parte-hartzaileekin egindako kanpo-kontrastearen adierazletzat hartzen da, lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutakoetan, eta onuradunak deialdi horietako ikastaroetan adierazitako puntuazioetan lortutakoa, gogobetetze orokorraren batez besteko gisa:
Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino handiagoa bada, kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.
Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino gutxiago bada (aldea bi puntukoa izanik gutxienez), puntuazioa honako hau izango da: 0,75* kanpoko kontrastearen batezbestekoa + 0,25* onuradunak adierazitako batezbestekoa.
Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino txikiagoa bada (aldea 2,1 puntutik gorakoa izanik), kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.
(Ikus .PDF)
EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, 2017ko, 2018-2020ko eta 2020-2022ko eskaintza-deialdietan lortutako puntuazioak egiaztatuko dira, baldin eta lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzenduta badaude, eta deialdi horietako ikastaro horietan onuradunak adierazitako puntuazioetan, gogobetetze orokorraren batez besteko gisa.
2017, 2018-2020. eta 2020-2022. urteetako hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, 4 puntu aplikatuko dira.
b.2.– Onuradunaren dirulaguntzen betetze-mailaren batezbesteko haztatua, lehentasunez 2017, 2018-2020 eta 2020-2022an lanean zebiltzan langileei zuzendutako deialdietan. Gehienez 10 puntu.
Baldin eta emandako behin-behineko dirulaguntzaren eta azkenik likidatutakoaren arteko betetze-mailaren batezbesteko haztatua honako hau bada 2017ko, 2018-2020ko eta 2020-2022ko deialdietan:
(Ikus .PDF)
EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo dagokion Administrazio Publiko eskudunaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, emandako behin-behineko dirulaguntzak eta titularrak azkenean justifikatu eta likidatutakoak ziurtatuz (lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako deialdietarako, 2017, 2018-2020 eta 2020-2022 urteetan).
2017, 2018-2020 eta 2020-2022. urteetako laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, 2 puntu aplikatuko dira.
b.3.– Prestakuntza emateko gaitasun egiaztatua. Gehienez 40 puntu.
b.3.1.– 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako deialdietan prestakuntza jaso duten partaideen kopuruaren batezbesteko haztatua. Gehienez 25 puntu.
(Ikus .PDF)
Alegia, urteko prestakuntza jaso duten ikasleen batez besteko kopuru haztatua, baldin eta ikastaroak amaitu badituzte onuradunak titularizatutako planetan, 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko ekitaldietako lanean dabiltzan langileei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan.
EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek kasuan kasuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, urte bakoitzean prestaturiko bertaratuen kopurua ziurtatuz, baldin eta onuradunak lehentasunez 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko lanean dabiltzan langileei zuzendutako eskaintza-deialdietan titularizatutako planetako ikastaroak amaitu baditu.
b.3.2.– 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko langabeei lehentasunez zuzendutako deialdietan prestakuntza jaso duten partaideen kopuruaren batez besteko haztatua. Gehienez 5 puntu.
Alegia, urteko prestakuntza jaso duten ikasleen batez besteko kopuru haztatua, baldin eta onuradunak titularizatutako planetan ikastaroren bat dagoeneko amaituta badute, 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko ekitaldietako langabetuei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan.
Langabetuentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdiei erreferentzia egiten zaien guztietan, kontuan hartzen dira langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdi orokorrari dagozkion datuak, eta ez da kontuan hartzen beste deialdi zehatzik, hala nola kontratazio-konpromisoa duen prestakuntza, proiektu bereziak, kualifikazio baxuko gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza, etab.
(Ikus .PDF)
EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek kasuan kasuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, urte bakoitzean prestaturiko bertaratuen kopurua ziurtatuz, baldin eta onuradunak lehentasunez langabetuei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko eskaintza-deialdietan titularizatutako planetako ikastaroak amaitu baditu.
b.3.3.– Lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdietan azkenean likidatu den dirulaguntzaren batezbesteko haztatua. Gehienez 20 puntu.
Alegia, onuradunari azkenean likidatu zaion dirulaguntzaren batezbesteko haztatua, 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko ekitaldietan lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan.
(Ikus .PDF)
EAEn onartutakoez bestelako laguntzen deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdien esparruan onuradunak azkenean likidatutako dirulaguntzak ziurtatu beharko dituzte.
b.3.4.– 2017, 2018-2020 eta 2020-2022an lehentasunez langabetuei langileei zuzendutako deialdietan azkenean likidatu den dirulaguntzaren batezbesteko haztatua. Gehienez 5 puntu.
Alegia, 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko ekitaldietan lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan onuradunari azkenean likidatutako dirulaguntzaren batezbesteko haztatua.
Langabetuei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren deialdiei erreferentzia egiten zaien guztietan, langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren deialdi orokorrari dagozkion datuak hartzen dira kontuan, eta ez da beste deialdi espezifikorik aintzat hartzen.
(Ikus .PDF)
EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, eta onuradunak lehentasunez langabetuei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdietan likidatutako dirulaguntzak ziurtatu beharko dituzte.
b.4– Lanean dabiltzan langileen parte-hartzea. Gehienez 10 puntu.
b.4.1.– Onuradunak titularizatutako planetan % 60tik gora amaituta dauden langile okupatuen parte-hartzearen batez besteko haztatua, lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdietan. Gehienez 5 puntu.
Baldin lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdietan onuradunak titularizatutako planetan amaituta dauden langile landunen partaidetzaren batezbesteko haztatua hau izan bada:
(Ikus .PDF)
EAEn onartutakoez besteko laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek ziurtagiria aurkeztu beharko dute, dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoak edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoak emana, eta egiaztatu beharko dute amaitutako langile landunen parte-hartzea % 60tik gorakoa dela onuradunak lehentasunez 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko langile landunei zuzendutako deialdietan titularizatutako planetan.
2017, 2018-2020 eta 2020-2022. urteetako laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, puntu 1 aplikatuko dira.
b.4.2 – Plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetako langileen artetik, lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdiko prestakuntza amaitu duten langileen parte-hartzearen bataz besteko haztatua. Gehienez 5 puntu.
Baldin eta plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetako langileen artetik, lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdiko prestakuntza amaitu duten langileen parte-hartzearen bataz besteko haztatua hau izan bada:
(Ikus .PDF)
EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen Administrazio Publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzeko plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetako langileen artetik, lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako 2017, 2018-2020 eta 2020-2022ko deialdiko prestakuntza amaitu duten langileek parte hartu dutela, eskatzaileak titularizatutako planetan.
Baldin prestakuntza-erakunderen batek ez badu parte hartu 2017, 2018-2020 eta 2020-2022. urteetako inongo laguntza-deialdietan edo ez baditu aurkeztu aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak, puntu 2 aplikatuko zaizkio.
10. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko dutenak hautatzea.
1.– Deialdi honetako laugarren artikuluan aipatzen direnek eska diezaiekete erakunde onuradunei prestakuntza-ekintzetan parte hartzea. Horretarako, deialdi honetarako diseinatutako dokumentu normalizatua erabili beharko dute, hori baita, batetik, eskabide-orria eta, bestetik, konpromiso-dokumentua (eskabidearen 2C eranskina). Profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzeko prestakuntzaren kasuan, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzeko urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusiriko sarbide-eskakizunak bete behar dituzte parte-hartzaileek.
Parte-hartzaileak eskaera-agiriaren eta parte hartzeko konpromiso-agiriaren kopia bat jasoko du.
2C eranskina, parte-hartzailearen jatorrizko sinadurarekin edo sinadura elektronikoarekin, erakunde onuradunaren esku egon beharko da prestakuntza-ekintza amaitzen den unean, eta erakunde onuradunak gorde beharko du Lanbidek edo beste kontrol-erakunde batzuek egiten dituzten egiaztapen-jardueren eskura.
Deialdi honen 11. artikuluan adierazitakoaren arabera, parte hartzeko eskaeretan/konpromisoetan adierazitako datuak Lanbideri jakinarazi behar zaizkio ezarritako epeen barruan eta LAN-Fren bidez.
Erakunde eskatzaileak edo prestakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duenak aukeratuko du zein langilek hartuko duten parte, betiere hautapen-mekanismoen gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatuz. Parte-hartzaileak aukeratzeko, hautaketa-proba bat egingo da hala eskatzen duten prestakuntza-ekintzetan, hain zuzen ere jarduera hori baliatuko dutela ziurtatzeko eta, egiazki, kualifikazioa emango duten ekintzen helburuak lortzeko beharrezko aurretiazko ezagueren zer maila duten jakiteko, eta, hala dagokionean, eskatu egingo dira lanbide-kualifikazioko 2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien (lanbide-ziurtagirien) prestakuntza-moduluetako prestakuntza jasotzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak.
Nahikoa emakume jarduten ez diren jarduera-arloei lotutako profesionaltasun-ziurtagiri edo lanbide-ziurtagirietan, emakumeek izango dute lehentasuna. Deialdi honen ondorioetarako, nahikoa emakume aritzen ez diren jarduera-arlotzat hartzen dira lanbide-arlo hauetako prestakuntza-ekintzak: GKJ, NEKA, ELE, ENU, EOZ, FME, ERI, IFK, IML, IRSO, EIN, ZAK, KIM, OSAS, SEGI, GIML
Prestakuntza-ekintzan parte hartzeko baldintzak bete eta dagokien hautaketa-prozesua gainditu duten langabeen artean, kolektiboen araberako lehentasuna ezarriko da, honako hurrenkera honi jarraituz:
Lehenik eta behin, eta lehentasun maila berean:
– Lan-merkatuan sartzeko zailtasun latzagoak dituztenak.
– Kualifikazio-maila apala dutenak.
– 30 urtera arteko gazteak, luzaroko langabeak, 45 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak.
– Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren (GEA) eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) onuradun diren langabetuak, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) jasotzen dutenak, eta Langabeziako Aparteko Subsidioa (LAS) jasotzen dutenak.
– Terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimak.
– Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteren batean (ERTE), daudenak, lan-kontratua etenda dutenak edo lanaldi-murrizketen eraginpean dauden langileak, arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak direla eta, edo ezinbesteko arrazoiak direla medio; horiek guztiak langabetutzat hartuko dira ondorio horietarako.
– Aukeraberri-n parte hartzen dutenak, hau da, krisian dauden sektoreetako langileak birkualifikatu eta birkokatzeko programan. Programa hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko uztailaren 13ko bilkuran.
Emakumeen ehunekoak langabetuen artean duten pisuaren araberakoa izan behar du. Beraz, emakumeak langabeen % 55 direnez gero, prestakuntza-taldean ere emakumeek gutxienez % 55 izan behar dute, ahal dela.
Bigarrenik, gainerako langabetuak.
11. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten ikasleen eskubideak eta betebeharrak.
1.– Prestakuntza-ekintzak doakoak dira ikasleentzat, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak lagunduko baitituzte diruz.
2.– Ikasleek aseguru-estaldura izango dute ikastaroetarako zein, enpresako prestakuntza praktikorako, behar izanez gero, bai eta batera edo bestera iristeko joan-etorrietarako ere: Eusko Jaurlaritzak poliza bat sinatuko du istripuak eta erantzukizun zibila estaltzeko. Lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) eskuratzeko zentroetan eginez gero, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa beteko da.
3.– Parte-hartzaileek ikastaroaren egutegia, prestakuntza-ekintzaren programa eta ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dokumentua jasoko dituzte, eskolako lehen egunean, eta jaso izanaren dokumentua sinatuko dute.
4.– Ikasleek prestakuntza-ekintzetara joan beharra dute, eta haiei probetxua atera. Horretarako, entitate onuradunak eguneroko bertaratze-partea egin beharko du, eta irakasleak eta ikasle guztiek sinatu beharko dute. Profesionaltasun-ziurtagiri edo lanbide-ziurtagirien kasuan, eguneroko parte hori bereiz egingo da prestakuntza-modulu / prestakuntza-unitate bakoitzeko.
5.– Ikasleek ezingo dute ikastaro batean baja eman beste prestakuntza-ekintza bat hasteko, non eta ez diren langabetuak eta ez duten lana lortzen (horrenbestez ezingo dutelako ikastarora joan eta ondo jardun). Era berean, eta oro har, ikastarora joatea eragozten dion egoera pertsonal edo familiar larri bat sortzen denean salbuespena egingo da, behar bezala justifikatuta.
12. artikulua.– Ikasleak baztertzeko arrazoiak eta prozedura.
1.– Honako hauek izango dira ikasleak baztertzeko arrazoiak:
Ekintzatik etekinik ez ateratzea, edo ekintza behar bezala burutzea eragozten duen jokabide desegokia izatea, osasun- eta higiene-kontuak ere barne.
Horrez gain, langabetuen kasuan:
Prestakuntza-ekintzaren iraupen osoan % 25etik gorako ez-bertaratzea pilatzea, dena delako arrazoiengatik, justifikatuta egon zein ez, ikasleak ez badu etsitzen eta eskolatara agertzen jarraitzen badu.
Hilabetean hiru aldiz baino gehiago justifikaziorik gabe ikastarora kale egitea.
2.– Hau izango da ikasleak baztertzeko prozedura:
Prestakuntza-zentroak Lanbideri jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu bada, horretarako ezarritako eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertuko du, eta, aintzat hartzen badu, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak baztertze-prozedura hasteko erabakia hartuko du. Erabaki horretan, ikaslea baztertzeko proposamenaren arrazoia azalduko du, eta ikasleak bost egun balioduneko epea izango du alegazioak aurkezteko. Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak gehienez hamabost egun balioduneko epean ebatziko du prozedura.
Egoerak dela-eta beharrezkoa bada, behin-behineko neurriak hartu daitezke baztertze-prozedura horretan, ziurtatuta egon dadin prestakuntza-jardueraren jarraipena. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea behin-behingoan baztertzea, erabakia jakinarazi eta prozedura ebatzi arteko egunetan. Ebazpenean adieraziko da zer errekurtso aurkeztu daitekeen.
Ikasle baten hutsegiteek prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 gainditzen duten astean, edo hilean justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egiten dituenean, nahiz eta ikasleak gainontzean ekintzara joaten jarraitu, prestakuntza-zentroak hutsegiteen berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzari, ikaslea baztertzeko prozedura has dezan. Modulu oso bat geratu bazaio egiteko, eta % 25etik goragotan huts egitea arrazoi justifikatu batengatik gertatu bada (adibidez, gaixotzea edo lanean hastea), erabakitzeko egongo da ikasle horri aukera ematea geratu zaion modulua egiteko.
Ikasleren batek prestakuntza-ekintzara joateari uzten badio eta ez joateak orduen % 25 gainditzen baldin badu, zentroak egoera horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta ofizioz emango zaio baja, baztertze-prozedura erabili beharrik gabe.
3.– Inork ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu prestakuntza-espezialitate berean.
13. artikulua.– Prestakuntza-plana taxutzea.
1.– Eskatu eta eman den xede jakinerako erabiliko da dirulaguntza, hots, prestakuntza-planak egikaritzeko.
2.– Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.
3.– Dirulaguntza jaso duen erakunde edo enpresak prestakuntza-ekintzak egin beharko ditu, deialdi honetan ezarritakoari jarraituz, eta egin ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen ereduen arabera egin beharko ditu, eskura jarrita duen prestakuntzarako aplikazio informatikoa (LAN-F) baliatuta. Prestakuntza-ekintza bakoitza noiz hasiko den jakinarazi beharko du (hasteko eguna baino 5 lehenago, gutxienez) eta noiz bukatuko den, baita edozein aldaketa ere, gerora zerbait gertatzen bada (gertatzen den une berean). Horrez gain, ikasleen bertaratzeak eta ebaluazio-aktak kontrolatuko ditu, prestakuntza egiaztagarria ikasten ari denean, gehienez ere hilabeteko epean ikastaroa amaitzen denetik.
4.– Aurrez aurreko modalitatean, prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi 8 ikasle baino gutxiago badaude izena emanda. Kasu horretan, prestakuntza-ekintzaren lehen egunean zenbatek parte hartu duten, kopuru hori hartuko da prestakuntza hasi duten parte-hartzaileen kopurutzat. Ez dira finantzatuko ikasle gutxiagorekin hasitako ekintzak.
5.– Laguntza jasoko dutenez gain, beste 4 parte-hartzaile ere onartzerik izango dira prestakuntza-ekintzetan, prestakuntza-zentroak kopuru hori hartzeko egiaztatuta edo inskribatuta badaude. Ikasle gehigarri horiengatik ez dute dirulaguntzarik jasoko.
Hala ere, parte-hartzaile horiek kontuan hartu daitezke 19.2 artikuluan jasotako adierazlea kalkulatzeko.
6.– Baita ere, beranduenez prestakuntzaren bigarren egunean, erakunde onuradunak berariaz jakinarazi beharko ditu prestakuntza-ekintzan parte hartzen dutenek betetako eskaera- eta konpromiso-agirien bidez bildutako datuak.
Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko ekintza amaitzen denetik hilabete igaro ondoren, eta horixe izango da haren justifikazio ekonomiko gisa kontuan hartuko den bakarra.
Jakinarazteko betebehar horiek ez badira betetzen, prestakuntza-ekintza egin gabetzat hartuko da, plana egikaritu izana justifikatzearen ondorioetarako.
7.– Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasotako espezialitateen deialdi honen babesean diruz lagundutako prestakuntza emango duten prestatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena emandakoak izan behar dute, eta prestatzaileen fitxategian sartutakoak LAN-F aplikazioan, indarreko araudian ezarritako baldintzen arabera.
8.– Erakunde onuradunek egunero kontrolatu beharko dute laguntza, Lanbidek eskura jartzen dituen euskarrietan. Euskarri horiek parte-hartzaileek eta prestatzaileak sinatu beharko dituzte.
Aurrez aurreko ekintzetan, erakunde onuradunek eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu egin beharko dute.
Teleprestakuntza-ekintzetan, berriz, titularrak prestatu beharko du parte-hartzaile bakoitzaren gainean egindako jarraipen-kontrolei buruzko dokumentazioa.
Prestakuntza ez denean profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) eskuratzeko, egiaztapen-diploma bat eman beharko zaio prestakuntza ebaluazio onarekin gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako ereduaren araberakoa, eta, hor, hauek agertuko dira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, prestakuntzaren edukiak, emateko modalitatea, iraupena eta emate-aldia. Halaber, prestakuntza aldeko ebaluaziorik gabe amaitu duen parte-hartzaileei, kurtsoan bertaratze-ziurtagiri bat emango zaie. Diploma eta bertaratze-ziurtagiria entregatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, amaitzen dutenetik zenbatzen hasita.
Diploma edo bertaratze-ziurtagiri horren kopia gordeko du erakunde onuradunak, ikaslearen hartu-agiriarekin batera, non eta ez diren Metapostaren edo antzeko beste erakunde baten bidez kudeatutako ziurtagiriak. Teleprestakuntzako modalitatean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena eman ondoren, diploma eta/edo ziurtagiria teleprestakuntzako plataformatik deskargatzeko moduan izango da.
9.– Erakunde onuradunek honako hauek emango dizkiete, gutxienez, parte-hartzaile guztiei aurrez aurreko prestakuntza-ekintzetan:
– Eskuliburu bat, editatua edo euskarri informatikoan datorrena, espezialitatearen eduki guztiak biltzen dituena.
– Ikastaroa ondo garatzeko beharko duten idazmahaiko materiala.
– Beharrezkoak diren babes-elementuak.
– Eskubide eta betebeharrei buruzko dokumentua, prestakuntza-ekintzaren hasieran Lan-F-era igotakoa.
10.– Prestakuntzaren xedea bada profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzea, ikasleak egiten duen modulu bakoitza ebaluatuko da, ikasketaren emaitzak eta, horrenbestez, konpetentzia profesionalak eskuratu direla egiaztatzeko. Eskolen % 25 edo gehiagotan bertaratu gabe geratu bada ikasleren bat, eskubidea galduko du bai ebaluazio-proba egiteko bai legokiokeen ziurtagiria lortzeko.
Baldin modulu bat osatzen ez duten prestakuntza-unitateen arabera programatzen bada profesionaltasun-ziurtagirien (lanbide-ziurtagiriaren) prestakuntza, moduluari dagokion unitatearen edo dagozkion unitateen gaitasun eta ebaluazio-irizpide guztiak hartuko ditu kontuan amaierako ebaluazio-probak, prestakuntza-unitate bakoitzean lortutako emaitzak hautemateko moduan.
Ebaluazioa sistematikoki egingo da, aldez aurreko plangintza baten arabera, honako hauek adierazita, gutxienez: modulu bakoitzerako (edo prestakuntza-unitate bakoitzerako): ebaluazioa zer egunetan egitea kalkulatu den, zer tokitan egingo den, zer ebaluazio-tresna erabiliko diren, eta zenbat denbora iraungo duen (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera).
Prestakuntza-moduluetan edo, hala badagokio, prestakuntza-unitatean edo -unitateetan egiaztatu beharreko ikaskuntzaren emaitzak haien eskumenetan eta ebaluazio-irizpideetan jasotako ezaguerei eta trebetasun praktikei buruzkoak dira; hartara, ikasleak gaitasun profesionalak erabat eskuratu dituela ziurtatzeko modua izango da.
Konpetentzia-unitateak akreditatuta izateko, ebaluazio onarekin gainditu beharko dituzte unitate bakoitzari lotutako prestakuntza-moduluak, «gai» badirela frogatuta.
Prestatzaileek txosten batean jasoko dituzte ikasleek prestakuntza-modulu bakoitzaren ebaluazioan lortutako emaitzak. Txosten horretan adieraziko da ikasle bakoitzaren jarduna, aplikatutako ebaluazio-tresnen arabera, eta zer zuzenketa egin zaizkion eta zer puntuazio lortu duen (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera).
Modulua burutu eta gero, ebaluazio-akta bete beharko da LAN-F informatika-aplikazioaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak lortutako emaitzarekin: «gai», edo «ez gai» edo «gai/akreditatu ezina».
Lantokiko prestakuntza praktikoko modulua egiten ari diren bitartean, jarraipena eta ebaluazioa egingo zaie ikasleei, hain zuzen, batera egingo dute ebaluazio hori prestakuntza-zentroak hautaturiko tutoreek eta enpresak berak.
Profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) eskuratzeko prestakuntza-ekintzak ematen dituen entitateak datu edo agiri hauek sartu beharko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren LanF aplikazioan:
Ikastaroa hasi aurreko 7 egun baliodunetan:
– Ebaluazioaren plangintza, Lanbidek ezarritako ereduaren arabera (eredu hori LanF informatika-aplikazioan dago eskura).
Erabiliko diren ebaluazio-tresnak, eta horiek zuzentzeko eta puntuatzeko euskarriak.
Ikastaroa bukatu ondoko 7 egun baliodunetan:
LanFko dokumentazioa: ikasleen emaitzak, Lanbidek ezarritako ereduaren arabera (eredu hori LanF informatika-aplikazioan dago eskura).
Ebaluazio-aktak.
11.– Dirulaguntzaren onuradunak bitarteko propioak erabili beharko ditu finantzatzen den prestakuntza-planaren programazioa eta koordinazioa egiteko, eta, edozein kasutan, bere gain hartuko du lan horren erantzukizun osoa, betiere eskumena duten erakundeek jarraipen- eta kontrol-funtzioak burutzeko moduan. Gainera, zuzenean gauzatuko ditu prestakuntza-ekintzak, eta ezingo du hirugarrenik azpikontratatu horretarako. Argitze aldera: ez da azpikontratazioa onuradunak irakasleak kontratatzea diruz lagundutako prestakuntza emateko. Irakasleak kontratatzeaz ari garenean, pertsona fisikoez ari gara, ez besterik.
12.– Langileek prestakuntza-ekintza uzten badute, izango da beste langile batzuk sartzerik, haien ordez. Nolanahi, prestakuntza-jardueraren iraupenaren % 25era bete baino lehen egin daiteke ordezpen hori, non eta ez diren profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) eskuratzeko prestakuntza-jarduerak. Halakoetan, ordezpena bideratuko da, baina ehuneko hori gainditu ez bada oraindik, eta prestakuntza-jarduera hasi eta lehenengo bost eskola-egunen barruan.
13.– Plana behar bezala gauzatzeko aldera, erakundeak aukeran izango du prestakuntza-ekintzaren bat alda dadila eskatzeko, betiere, dirulaguntza-lerro beraren barruan; sektoreko prestakuntza-ekintzen kasuan, familia profesional bereko espezialitate batekoa izan beharko du. Gainera, prestakuntza-ekintza berriak parte-hartzaileen kopuru berekoak izan beharko dute, ordu-kopuru berekoak, eta aurrenekoaren kostu berekoak edo txikiagokoak. Dena delako ekintza ordeztekotan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendu beharko du aldez aurretik.
Titular bakoitzeko, finantzatu zaizkion ekintzen % 30 alda daiteke gehienez.
14.– Lanbidek prestakuntza-ekintza bat kautelaz eteterik izango du, baldin eta prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten anomaliak hautematen baditu.
14. artikulua.– Lanekoak ez diren lanbide-praktikak.
1.– Lantokiko praktiketako modulua, profesionaltasun-ziurtagirietan (lanbide-ziurtagirietan).
– Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak bete beharko ditu (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritakoak). Gainera, lanekoak ez diren praktikak egiteko, akordio bat sinatu beharko da enpresaren eta prestakuntza-erakundearen artean, eta horren berri eman beharko zaio praktikak egingo dituenari. Akordio horretan, praktiken edukia, iraupena, egiteko lekua eta ordutegia deskribatuko dira, bai eta praktiken jarraipena eta ebaluazioa egiteko tutoretza-sistema ere.
Praktikak hasi baino lehen, akordio horren berri emango zaie enpresako langileen legezko ordezkariei. Baldintza hori bete dela egiaztatzeko, langileen legezko ordezkariek sinatu beharreko akordioari buruzko informazioa jaso dutela adierazten duen agiria erantsi beharko da (eredu ofiziala erabili beharko da horretarako, LanF aplikaziotik hartuta). Gainera, parte hartzen duten ikasleen zerrenda bat ere erantsi beharko da.
– Praktikak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egin beharko dira, non eta ez den behar bezala justifikatutako arrazoiren batengatik. Salbuespen hori Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak baimendu beharko du.
– Ikasleek ezin izango dute inolako kontratu-harremanik izan praktikak egingo dituzten enpresa, instituzio edo entitate publiko edo pribatuarekin, Lanbidek horretarako baimena eman ezean.
– Praktiken eguneko iraupenak ezingo du 7,5 ordutik gorakoa izan.
– Ezinbesteko baldintza da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak praktiken akordioa ontzat jotzea, eta lantokietako prestakuntza-modulua hasi aurretik. Gerta liteke ontzat eman ez direlako baimenik ez duten praktikak baliogabetzea, baimena ezinbestekoa baita.
– Praktikaren iraupenak eta edukiek bat etorri behar dute dagokion lanbide-ziurtagiria taxutzen duen araudian ezarritako lantokiko prestakuntza praktikoaren moduluarekin. Enpresak uste badu iraupena eta eduki horiek ez direla nahikoak, praktikaldia luzatzeko aukera izango du, lanez kanpoko praktikaren akordio osagarri baten bitartez. Nolanahi ere, bi praktikaldietako iraupena, batuta, ezingo da 200 ordutik gorakoa izan.
– Prestakuntza-erakundeek gogoan izan behar dutela laneko prestakuntza praktikoa egin behar dutela ikasle guzti-guztiek eta ikasitako espezialitatearekin lotutako lanbideetan, hori bada profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko azken ekintza, non eta ikasleak ez dauden araudi erregulatzailearen arabera profesionaltasun-ziurtagirien (lanbide-ziurtagirien) kasuan aurreikusitako salbuespen-kasuren batean.
– Lanbide-praktikak, ahal dela, azken prestakuntza-modulua egin ondoren egingo dira, betiere modulu hori ondo gainditu bada, parte-hartzailearen lan-egoera administratiboa edozein dela ere (lanean badabil edo langabetua den). Ikastaroa amaitu eta gehienez ere lau hilabeteko epean hasi beharko dute praktiketan. Epe hori, bestalde, 3.5 artikuluan ezarritakoaren pentzutan dago.
Salbuespenez eta justifikatuta baldin badago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena eman dezake lanbide-praktikak azkeneko prestakuntza-moduluekin batera egiteko.
– Baldin eta ikasleren batek prestakuntza-ekintza martxan dela hasi baditu praktikak, eta azken ebaluazio negatiboa badu, praktiketan jarraitzeko moduan izango da halere. Prestakuntza-ekintza uzteak, berriz, hari lotutako lantokiko prestakuntza praktikoko modulua amaitzea ekarriko du.
2.– Profesionaltasun-ziurtagirietan, alderdi teorikoaren ondoren lantokiko prestakuntza praktikoko modulua egiteari dagokionez, legez Espainian bizi ez diren ikasleek indarrean dagoen araudia bete behar dute. Araudi horrek ez badu baimentzen kolektibo horrek prestakuntza-praktika horiek enpresan egitea, ez duelako onartzen Gizarte Segurantzaren sisteman sartzea, halakoetan, Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bilkuran hartutako Erabakian xedatutakoa aplikatuko da. Erabaki horren bidez, Lanbidek finantzatutako prestakuntza-ekintzak gauzatzeari buruzko bigarren neurriak onartu ziren, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeari buruzkoak eta Gizarte Segurantzaren sisteman sartu eztakoen prestakuntza-praktikak egiten dituzten ikasleentzat, prestakuntza-praktikak indarrean dauden bitartean (Lanbideren web-orrian dago: www.lanbide.euskadi.eus). Horren arabera, honako neurri hauek aplikatuko dira:
a) Lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua egiteko aldia luzatzea.
a.1.– Espainian legez bizi ez diren ikasleen kasuan, prestakuntza-entitateek aukeran daukate Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariari eskatzea lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua hasteko ezarritako lau hilabeteko epea luzatzeko, baldintza hauen arabera:
– Eskabidea prestakuntza praktikoaren modulua hasteko aurreikusitako epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko da.
– Eskabidearekin batera, berariaz egiaztatu beharko da ikasleak bizileku-baimena edo horren luzapena eskatu duela, edo Espainian legez bizitzeko aukera ematen dion beste egoera edo inguruabarren bat aitor dakiola eskatu duela.
a.2.– Prestakuntza-ekintzak amaitzeko epea, lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua barne, deialdi honetan adierazitako datan amaituko da.
a.3.– Lehentasuna dauka 1. atal honetan araututa neurriak (hasierako epea luzatzea), hurrengo 2. eta 3. ataletan aurreikusitakoen aurretik.
b) Prestakuntza praktikoa prestakuntza-zentroan bertan egitea.
b.1.– Prestakuntza-entitateak Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariari baimena eska diezaioke lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua prestakuntza-zentroan bertan egiteko, dagokion profesionaltasun-ziurtagiria (lanbide-ziurtagiria) arautzen duen errege-dekretuan aurreikusitako orduen kopuru berdinez, baldin eta prestakuntza-entitateak inguruabar hauetakoren bat egiaztatzen badu:
Ezinezkoa dela 1. atalean aurreikusitako neurria aplikatzea (hasierako epea luzatzea), bizileku-baimena edo luzapena eskatu edo eskuratu ezin duelako, eta Espainian legez bizitzeko aukera ematen duen beste edozein egoera edo baldintza aitortzea ere ezinezkoa delako, ikasleak baldintzak betetzen ez dituelako.
Bizileku-baimena edo luzapena eskatu duen arren, edo Espainian legez bizitzeko aukera ematen duen beste edozein egoera edo baldintza eskatu duen arren, ukatu egin zaiola edo ezin izan duela garaiz eskuratu, praktikak 1.2 atalean aipatutako datetan hasi eta amaitzeko moduan.
b.2.– Neurri hori aplikatzeko baimena emateko, prestakuntza-zentroak praktiketako gela, tailer-gela edo espazio bat eduki edo prestatu beharko du, lantokiko ingurua simulatzeko moduan. Gela horrek ekipamendu egokia eduki beharko du kasuan kasuko profesionaltasun-ziurtagiriarekin lotutako lanpostuaren edo okupazioaren berezko eginkizun eta zereginak egiteko eta ziurtagiri hori onartzen duen errege-dekretuan jasota dauden konpetentziak lantzeko.
b.3.– Lanak profesional edo irakasle bat begira dutela egingo dituzte. Profesional hori enpresako tutorea izango da, aurreikusitako ikaskuntzaren emaitzen araberako profila eduki beharko du, eta ezingo du izan kasuan kasuko prestakuntza-eskaintzako gainerako prestakuntza-moduluak eman dituen irakasle-taldekoa.
b.4.– Horretarako, prestakuntza-entitateak hauek aurkeztu beharko ditu, prestakuntza kudeatzeko LanF aplikazioaren bidez:
a) Eskabidearekin batera, 2.1 atalean aurreikusitako inguruabarren bat betetzen dela egiaztatzen duen justifikazioaz gain, txosten bat, bertan adieraziz honako hauek guztiak: praktikak egiteko lekua, datak eta egunak, egun bakoitzeko ordu-kopuruaren zehaztasunak, haietan landuko diren prestakuntza-edukiak (eta benetako lan-inguru bati lotutako jardueren proposamen bat), jarduera horien jarraipena egiteko ikasleen eskura egongo den tutorearen datu pertsonalak, eta tutorearekin ariko diren ikasleek eskuratu beharreko ikaskuntza-lorpenen balorazioa.
b) Lantokiko prestakuntza-moduluaren amaieran, memoria bat, tutoreak sinatuta, parte-hartzaile bakoitzak lortu dituen emaitzak azalduz, gai edo ez-gai moldea erabiliz. 3. Prestakuntza-ekintzak amaitzea, lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua osatu gabe.
c) Prestakuntza-ekintzak lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua osatu gabe amaitzea:
c.1.– 3.2 atalean aurreikusitako ondoreetarako, ikasleak prestakuntza-ekintzak amaitu dituela joko da, nahiz lantokian prestakuntza praktikoaren modulua gauzatu ez, baldin eta prestakuntza-erakundeak berariaz egiaztatzen badu ezinezkoa dela 1. atalean (prestakuntza-praktiken hasiera luzatzea) eta 2. atalean (praktikak prestakuntza-zentroan bertan egitea) aurreikusitako neurriak aplikatzea.
c.2.– Prestakuntza-ekintza amaitu duen ikasletzat hartzeak ondorio hauek izango ditu:
Dirulaguntzaren likidazioan, ikasleak prestakuntza-ekintza osorik amaitu duela ulertuko da.
Lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua gauzatu ez delako dirua itzultzeko motiboak aplikatzeko, ikaslea ez da joko modulua hasi ez duen ikasletzat.
Helburuak betetzeagatik dirua itzultzeko ezartzen diren motiboan aplikatzeko, prestakuntza teorikoaren orduak kontuan hartuko dira.
Etorkizuneko deialdietan aplikatzekoak izan daitezkeen balorazio-irizpideei dagokienez, baldin eta praktiketako modulua lantokian egitea barne hartzen duen prestatutako ikasle-kopuruarekin edo modulu hau ez gauzatzearekin lotuta badaude, ikasleak prestakuntza-ekintza osorik amaitu duela ulertuko da, eta, hortaz, ikaslea ez da zenbatuko modulu hori hasi edo egin ez duen ikasletzat.
c.3.– Prestakuntza-ekintza amaitu duen ikasletzat hartzeak, aurreko 3.1 eta 3.2 ataletan aurreikusitakoaren arabera, ez du eraginik izango ikaslearen egoera akademikoan; hau da, lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua egin ez badu, ezingo da ulertu profesionaltasun-ziurtagiria (lanbide-ziurtagiria) eskuratzeko prestakuntza amaitu duenik.
15. artikulua.– Prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola.
1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza ematen duen zentroarekin elkar hartuta, prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola egingo ditu. Zeregin hori ez da izango eskakizunak eta alderdi formalak betetzen direla egiaztatze hutsa; aitzitik, prestakuntzaren emaitzen ebaluazioa ere izango du kontuan, eta, hartara, kalitatea bermatzen lagunduko du.
2.– Jarduera-plan bat ezarriko da egiaztatzeko ea arian-arian gauzatzen ote diren deialdian ezarritako baldintzak eta prestakuntza-planak, eta, beharrezkoa izanez gero, bidezko neurri zuzentzaileak ezartzeko. Horren barruan, ebidentzia dokumental eta fisikoen bidez egingo dira jarraipena eta kontrola, prestakuntza-jarduera hori gauzatzen den tokian bertan nahiz hortik kanpo, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak egiten diren bitartean edo/eta amaitu ondoren.
3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honen kalitatea ebaluatuko du, kontuan hartuta ikasleek berek betetako galdetegietatik lortutako batez besteko emaitzak, hala xedatzen baita Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenean (2009ko ekainaren 11ko BOE), enplegurako prestakuntza-ekintzen kalitatea ebaluatzeko galdetegiak argitaratzen dituen ebazpenean.
Horretarako, dirulaguntzen onuradunek ebaluatu eta kontrolatu egin beharko dute nolakoa den jasotzen duten prestakuntzaren kalitatea, prestakuntza-planean jasotako prestakuntza-ekintzak kudeatzeko jarduera guztietan.
Edonola ere, prestakuntza-ekintza bakoitza amaitu aurretik, parte-hartzaileek kalitateari buruzko galdetegia bete beharko dute; oro har, prestakuntza egiaztagarriko ekintzen amaierako azterketa egin ostean, baita egiaztagarria ez den baina amaierako azterketa egitea eskatzen duen prestakuntzaren kasuan ere. Gainerako prestakuntza-ekintzetan, ikastaroaren azken bi egunetan beteko da.
Galdetegi horiek telematikoki beteko dituzte ikasleek. Ikastaroa ematen duen entitatearen ardura da ziurtatzea ekintza amaitu duten ikasleek kalitateari buruzko galdetegia betetzen dutela; horretarako, behar diren baliabideak jarriko ditu parte-hartzaileen eskura, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleei galdetegi telematikoa betetzen laguntzeko. Parte-hartzaileen % 67k baino gutxiagok erantzuten badiote galdetegiari, dirulaguntzaren likidazioa 18.3 artikuluan adierazten den bezala egingo da.
4.– Laguntzen onuradunek ondoren aipatzen diren erakundeen egiaztatze- eta kontrol-jarduerak onartu beharko dituzte: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Enplegu eta Lan Saila eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Halaber, erakunde horiei aukera emango diete lokal eta instalazioetara sartzeko, eta prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileekin eta elkarrizketatu nahi dituzten beste pertsonekin harremana izateko.
Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokorra duenez, onuradunak honako hau bete beharko du:
Ekimen finantzatuak landu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa eman, eta jarraipena egiteko eskatzen zaizkion agiriak bete eta igorri. 10 egun balioduneko epea izango du egindako errekerimenduei erantzuteko.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinari beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak edo laguntzak eskatu edo lortu direla, deialdi honetan diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak.
Aurrez aurreko eskoletan, bertaratuen eguneroko parte bat egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku jarri.
Aurrez aurrekoak ez diren prestakuntza-ekintzen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei dagokien dokumentazioa gorde. Era berean, kontrola egiteko beharrezkoak diren informazioa eta bitartekoak eskainiko dira, eta diruz lagundutako prestakuntzari buruzko informaziorako sarbide telematikoa izateko beharrezkoa gakoak jakinaraziko zaizkio Lanbideri.
5.– Auditorien eta Ikuskaritzen Urteko Plan bat ezarriko da, deialdian ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zer baldintzatan egikaritu diren aztertzeko. Plan horretan sartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arriskuen analisiaren ondoriozko estatistika-irizpideen arabera hautatzen dituen espedienteak. Ikuskatze Planean bilduko dira, halaber, behar bezala identifikatutako pertsonek egindako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jarduketak.
16. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Emandako dirulaguntza bi partetan ordainduko da, ordaintzeko eskatu eta gero, honela:
Aurreneko partea, programatutako prestakuntza-ekintzen dirulaguntza guztiaren % 50, 2024ko ordainketa-kredituaren kargura, lehen prestakuntza-ekintzaren hasieraren jakinarazpena jaso ondoren.
Bigarrengo partea, 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planaren dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitutakoan –lanekoak ez diren praktikak barne–, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.
Baldin ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.000 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak, dagokion ordainketaren aurretik, Lanbiden aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko besteko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.
Bermeak ordainketa aurreratuaren nominala eta horren interesak estali beharko ditu, gehienez ere urtebeteko epean, eta nominalaren ehuneko hamabost, gehienez ere, balizko erreklamazio judizial edo estrajudizialaren kostu eta gastuetarako.
2.– Administrazioa laguntzak ordaintzeko modua izateko, entitate eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon behar du.
Entitatea ez badago Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta edo hango banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimaki bat bete beharko du, helbide honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/altaterceros
Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan ere egongo da eskuragarri.
17. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa.
1.– Laguntzak prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileen eta egindako eskola-ordu eraginkorren arabera likidatuko dira, deialdi honetan ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoak aintzat hartuta.
Likidazioa inola ere ez da handiagoa izango hasiera batean onartutako dirulaguntza baino.
Prestakuntza gauzatu ondoren, dirulaguntza zehazteko, aurrez aurreko ekintzetan, ikasle batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 75ean bertaratu bada. Halaber, teleprestakuntzako modalitatean emandako prestakuntza-ekintzetan, ikasleak prestakuntza amaitu duela ulertuko da baldin eta prestakuntza-proiektuan ezarritako ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldizkako kontrolen ehuneko 75 egin baditu, konexio-orduak gorabehera.
Langabetuen kasuan, prestakuntza-ekintza amaitu dutela joko da baldin lana aurkitu dutelako jarduera utzi behar izan badute, bai eta gaixotasun edo istripu egiaztatu bategatik ikastaroan baja hartu badute. Nolanahi, bi kasuetan ere, prestakuntza-jardueraren ehuneko 25 eginda izan beharko dute.
Aurrez aurreko modalitatean, hasitakotzat joko da lehen egunean edo hurrengoetan prestakuntza-ekintzan parte hartu duen ikasle oro, hasteko azken eguna arte. Teleprestakuntzaren modalitatean, ekintzaren programazioan aurreikusitako aldizkako kontroletako bat gutxienez egin duen ikasle oro.
2.– Likidatu beharreko dirulaguntza kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko dagokion lantokiko prestakuntza praktikoko modulua ezarritako epeen barruan amaitu ez duten ikasleek jasotako prestakuntza. Alabaina, horrek salbuespen bat izango du: 14.2 artikuluan deskribatutako administrazio-egoera irregularrean dauden eta prestakuntza-ekintza prestakuntza praktikoko modulua osatu gabe amaitu duten parte-hartzaileak (aipatutako 14.2 artikuluaren c) apartatua).
3.– Likidazioa honela kalkulatuko da:
3.1.– Aurrez aurreko prestakuntza.
A modulua 12 ikaslez biderkatuko da, baldin eta prestakuntza hasi zuten ikasleen kopurua deialdian aurreikusitako gutxieneko eta gehieneko mugen (8-25) eta emandako prestakuntza-orduen artean badago.
Aurrez aipatutako zenbateko horri zera erantsiko zaio: B moduluaren eta ekintzak dituen ordu-kopuruaren arteko biderketaren emaitza, ekintza amaitu duten ikasleen kasuan. Ekintza amaitu dutenak prestakuntza-ekintzaren % 75era joan diren ikasleak dira, baina, ondorio horietarako, ekintza amaitutakotzat joko dira beste hauek ere: enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi beharrean gertatu diren langabetuak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik utzi dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, gutxienez prestakuntza-jardueraren % 25 egin badute. Bestalde, prestakuntza amaitu ez duten ikasleen kasuan, zenbateko horri, beste kopuru hau erantsiko zaio: B moduluaren eta prestakuntza-ekintzan parte hartu duten ordu-kopuru errealaren arteko biderketaren emaitza. Ekintza bakoitza ikasle-kopuru jakin batentzat dago onartuta, eta kalkulua muga horiek errespetatuz egingo da.
Ekintza amaitzen duten parte-hartzaileen (gai eta ez-gai) % 67k baino gutxiagok erantzuten badiote galdetegiari, ez da gehituko B modulua amaitu duten parte-hartzaileen kopuruaren zenbateko osoa, hain zuzen ere ez zaio gehituko betetako inkesten ehunekoaren eta gutxieneko % 67 horren arteko aldeari dagokiona.
Aurreko bi eragiketak eginda ateratzen den azken balioari % 10 gehituko zaio, zeharkako gastuengatik.
Ekintzaren iraupenaren % 25 betetzean, hura hasi zuten parte-hartzaileen % 75ek jarraitzen ez badute, prestakuntza-ekintzak likidatzeko, oinarritzat hartuko da ekintzak amaitu dituzten ikasleen kopurutik abiatuta ateratako A + B + C moduluen zenbatekoa. Prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasletzat hartuko dira gutxienez ekintzaren % 75era joan direnak; ondorio horietarako, halakotzat joko dira enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi behar izan duten langabeak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik uzten dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, prestakuntza-jardueraren % 25 gutxienez egin badute.
Ekintza amaitzen duten parte-hartzaileen (gai eta ez-gai) % 67k baino gutxiagok erantzuten badiote galdetegiari, ez da gehituko B modulua amaitu duten parte-hartzaileen kopuruaren zenbateko osoa, hain zuzen ere ez zaio gehituko betetako inkesten ehunekoaren eta gutxieneko % 67 horren arteko aldeari dagokiona.
3.2.– Teleprestakuntza.
Kasu honetan, honela likidatuko da: prestakuntza-ekintza amaitu duten parte-hartzaileen kopurua gehi hasi zutenen gaineko % 15eko desbideratzea kontuan hartuta.
«7,50 euro x (jarduera amaituta duten parte-hartzaileen kopurua + jardueran hasi diren parte-hartzaileen % 15) x prestakuntza-ekintzaren ordu-kopurua».
3.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak prestakuntza-ekintzaren justifikazio ekonomikoa aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, LanF aplikazio telematikoaren bidez, Lanbidek prestakuntza-ekintza amaitzean ikasleen azken ebaluazioa baliozkotu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean.
4.– Planaren likidazio osoa egiteko, onuradunek LAN-F aplikazioaren bitartez bidali beharko dute 2025eko urriaren 31 baino lehen, eta digitalki sinatutako likidazio-eskabidean agertzen diren datuak egiaztatu eta onartu ondoren egingo da likidazioa.
Egindako prestakuntza-ekintza guztien amaierako ziurtagiria (betetze-ziurtagiria); aurretik horien justifikazio-memoria ekonomikoak aurkeztuta.
Planaren amaiera-ziurtagiria, egindako prestakuntza-ekintzak banakatuta dituela, eta deialdi honetan ezarritako mugetara egokitutako kolektiboen parte-hartzea adierazita.
Diruz lagundutako jarduera osorik edo zati batean finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena, zenbatekoa eta jatorria adierazita, edo halakorik ez dagoela adierazteko agiria, kontuan hartuta, 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honen babesean emandako dirulaguntza bateraezina dela beste edozein laguntza edo dirulaguntzarekin.
Ikasleei eta entitate onuradunaren titularrei eta plantillari buruzko informazioa, sexuaren arabera bereizita.
5.– Agiriok ez badira aurkezten horretarako ezarritako epeetan, eskumena duen organoak 15 egun balioduneko epe luzaezina emango dio onuradunari agiri horiek aurkez ditzan. Azken epe horretan justifikaziorik aurkeztu ezean, itzulketa-prozedura hasiko da.
6.– Aurkeztu dituen egikaritze-ziurtagirietan informazioa behar bezala beteta duten parte-hartzaileak besterik ez dira hartuko kontuan, baldin 11.3 artikuluan aipatzen den parte-hartzaileen zerrendan badaude.
7.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, azken likidazioaren ebazpena emango da, eta erakunde onuradunei jakinaraziko zaie ebazpen hori.
Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, horri dagokion itzulketa-espedientea izapidetuko da, deialdi honetako 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
18. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
1.– Onuradunaren betebeharrak dira, deialdi honetako artikuluetan aurreikusitakoez gain, oro har, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan eta Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen araudian ezarritakoak.
2.– Bereziki, laguntzen onuradunek honakoa bete beharko dute:
Ondoren aipatzen diren erakundeen egiaztatze- eta kontrol-jarduerak onartu: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Lan eta Enplegu Saila eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarenak. Halaber, erakunde horiei aukera eman lokal eta instalazioetara sartzeko, eta prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileekin eta elkarrizketatu nahi dituzten beste pertsonekin harremana izateko.
Laguntza emateko oinarri den prestakuntza-jarduera bete, deialdi honetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialekin bat etorriz. Kontzeptu horrengatik esleitutako funtsak ezin izango dira erabili dirulaguntza ematea eragin zuten helburuak ez diren beste batzuetarako.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean egiaztatu jarduera egin dela eta laguntza jasotzeko edo baliatzeko eskakizunak eta baldintzak bete direla. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak aurkeztu beharko dituzte, baita prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datu eta agiriak ere, prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrela behar bezala egiaztatuko da ekintza egin dela, emandako finantzaketa erabili dela eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela.
Parte-hartzaileen eskura jarri beharrezko izango dituzten baliabideak, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleek galdetegia bide telematikoz betetzea ahalbidetzeko.
15. artikuluan ezarritako kontrol- eta jarraipen-jardunak onartu.
Diruz lagundutako jardueraren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen gertaera oro jakinari, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabar aldatuko balitz ere.
3.– Era berean, diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako hautatuak izateko baldintzen araberakoak izan daitezen, funtsezko betebehar hauek bete beharko ditu erakunde onuradunak:
Bereizitako kontabilitate-sistema bat eduki laguntzaren xede diren jarduketekin lotutako transakzioetarako edo, gutxienez, kontabilitate-kodifikazio egoki bat eraman, transakzio horiek eta horien trazabilitatea modu argian identifikatzeko modua ematen duena.
Ziurtatu aitortutako gastuak estatuko laguntzei buruzko arau aplikagarrien araberakoak direla eta gastuaren finantzaketa bikoitzik ez dagoela (erkidegoko eta estatuko beste araubide batzuekin), ez eta Europako Gizarte Funtsaren programako beste aldi batzuekin ere.
Egiaztatu jarduera burutu dela, behar bezala burutu ere, kudeaketa-agintaritzan edo, hala badagokio, bitarteko erakundearen aurrean, eta laguntzaren xede den proiektua edo ekintza behar bezala taxutzen dela erakusteko egiaztapenak eman. Horretarako, egiaztapen administratiboa egiteko eskatzen zaien dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute, bai eta egiten ari diren jardueren eta eragiketen multzo adierazgarri bati buruzkoa ere.
EBko funtsekin batera finantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera, honako erakundeek ezarritako beste edozein egiaztapen edo kontrolen men jarri: Europako Gizarte Funtsaren Administrazio Unitateak, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Kontuen Auzitegiak, Europako Batzordeko kontrol-organoak edo Europako Kontuen Auzitegiak. Horretarako, eskatzen zaion informazio guztia eman beharko du.
EGF+ Euskadi 2021-2027 Programaren Komunikazio Estrategian ezarritako hedapen- eta publizitate-baldintzak bete.
2021/1060 (EB) Erregelamenduan, 2021/1057 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko edo estatuko beste edozein arautan aukera-berdintasunaren, ingurumenaren eta gizarte-berrikuntzaren arloan ezartzen diren baldintzak bete.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluan jasotako webgunean argitaratutako dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrendan sartzea onartu.
Jatorrizko dokumentuak edo behar bezala konpultsatutako kopiak gorde (baita, edo oro har onartutako datu-euskarrietan datozenak ere, bereziki jatorrizko dokumentuen bertsio elektronikoak edo bertsio elektronikoan bakarrik dauden dokumentuak); egindako jarduketa eta jasotako funtsen aplikazioa justifikatzeko, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan baitaitezke. Dokumentuen eskuragarritasuna 2021/1060 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 82. artikuluan xedatutakoaren araberakoa izango da.
Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak dirulaguntzak emateko ezartzen dituen arau nazionalak bete.
Kudeaketa-agintaritzarekin edo, hala badagokio, bitarteko erakundearekin lankidetzan aritu betearazpen- eta jarraipen-txostenak egiteko.
Ziurtatu jarduera jasoko dutenen datuak edukiko dituela, mikrodatu mailan, eta jarraipen egokia egiteko moduan izango direla, emaitzen adierazleak betetzen diren ikusteko moduan.
Behar bezala erregistratu kudeaketa-agintaritzak edo, hala badagokio, bitarteko erakundeak onuradunen eskura jarriko duen gordailu komunean jasotako jarduera eta pertsona guztiei buruzko informazioa, agintaritza horrek unean-unean adierazten duen moduan, jarduketen benetako emaitza eta eragina neurtzeko moduan. Betebehar hori bete beharrez, bada, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa errespetatu beharko da beti.
Operazio bakoitzerako tokatzen den erregistro sistema erabili, kudeaketa-agintaritzak edo, hala badagokio, bitarteko erakundeak proposatutakoa, eta zorrotz ziurtatu datu horiek sistema horretan jaso, erregistratu eta biltegiratzen direla eta adierazleei buruzko datuak EGF Erregelamenduaren I. eta II. eranskinetan ezarritakoaren arabera banakatu direla.
Gauzatutako eragiketaren arabera proposatu diren neurriak aplikatu, arriskua aztertzeko eta iruzurra prebenitzeko Kudeaketa Agintaritzak edo, hala badagokio, bitarteko organismoak proposatutakoak.
4.– Entitate onuradunaren ordezkariak edo ahaldunak sinatu beharko du, behin dirulaguntza emanda, izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoa, datu horien tratamenduaren arduradun diren aldetik. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren entitate onuradun guztiek, arlo hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.
5.– Laguntzak jaso dituzten entitate onuradunek kofinantzatutako gastuei buruzko egiaztagiri guztiak edo jatorrizko agirien kopia ziurtatuak gordeko, oro har onartutako datu-euskarrietan datoztenak, 2030eko abenduaren 31ra arte.
Agiri horiek jatorrizkoetan edo jatorrizkoen kopia konpultsatuetan gordeko dira, edo oro har onartutako datu-euskarrietan, bereziki jatorrizko dokumentuen bertsio elektronikoak edo bertsio elektronikoan soilik dauden agiriak.
19. artikulua.– Lanbideren finantzaketaren ondoriozko komunikazio-betebeharrak.
Diruz lagundutako jarduera guztietan, berariaz adierazi beharko dute erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik jasotzen dutela finantzaketa, bai eta haien ondoriozko ekintzetan ere; era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren komunikazio-eskuliburuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte (eskuliburua LanF prestakuntza-aplikazioaren bidez egongo da erakunde onuradunen eskura).
20. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketarik gertatuz gero, gerta liteke emandako dirulaguntza ere aldatzea; nolanahi, deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan jasotakoak bete beharko dira. Baldintzen aldaketa horren ondorioz bidegabe jasotako kopuruak itzuli behar badira, itzultzeko prozedura abiaraziko da.
21. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin bat egitea.
Deialdi honetan prestakuntza-ekintzak egiteko ematen diren dirulaguntzak bateraezinak dira administrazio honek edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta xede beragatik emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntza guztiekin.
22. artikulua.– Dirulaguntzak itzultzea.
1.– Dirulaguntza ordaintzerik ezingo da exijitu eta, hala badagokio, jasotako kopuruak osorik edo partzialki itzuliko dira eta dirulaguntzen arloan aplikatzen den atzerapen-interesa eskatuko da, dirulaguntza ordaintzen den unetik, baldin eta laguntzen erakunde onuradunek urratu egin badituzte honakoak: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan oro har aurreikusitako betebeharrak eta deialdi honetan espezifikoki aurreikusitako baldintzak, edo 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-arrazoiren bat eragiten badute. Bereziki, honako hauetakoren bat:
a) Ez justifikatzea jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana.
b) Ezinbestean bete beharreko baldintzak bete gabe jaso izana laguntza.
c) Jarraipen- eta kontrol-jarduerak ukatzea edo oztopatzea.
d) Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.
e) Deialdi honen 15. artikuluan jasotako komunikazio- eta hedapen-betebeharrak ez betetzea.
f) Deialdi honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo betekizun ez betetzea.
2.– Balizko ez-betetzeak irizpide hauen arabera mailakatuko dira:
Erabateko ez-betetzea: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra erabat ez betetzea emandako dirulaguntzaren % 100 itzultzeko arrazoia izango da.
Era berean, erabateko ez-betetzea da diruz lagundutako jarduera bere helburuen % 25era ez iristea. Helburuok neurtzeko, hauxe kalkulatuko da: Prestakuntza-orduen kopuruaren adierazlea bider amaitutako parte-hartzaileen kopurua gehi alde egin duten parte-hartzaileak eskolan egindako orduen kopurua. Ondorio horietarako, langabetuen kasuan, prestakuntza-ekintza amaitutzat joko zaie enplegua aurkitu dutelako prestakuntza bertan behera utzi behar izan duten ikasleei, bai eta egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik ikastaroan baja hartu dutenei ere, baldin eta prestakuntza-jardueraren % 25 egina badute. Eta 14.2 artikuluan deskribatutako administrazio-egoera irregularrean dauden ikasleei ere prestakuntza-ekintza amaitutzat joko zaie, nahiz prestakuntza praktikoaren modulua osatu gabe eduki (aipatutako 14.2 artikuluaren c) apartatua).
Hein bateko ez-betetzea: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra hein batean betetzen ez bada eta, halakoetan, emandako dirulaguntza aldatu edo hein batean itzuli beharko da.
Aurreko lerrokadan aipatutako adierazlea % 25 eta % 100 bitartekoa bada, emandako dirulaguntza murriztu egingo da, B moduluaren zenbatekoari bete gabe dagoen ehunekoa aplikatuz.
Dirulaguntza-lerroetakoren batean aipatutako adierazlea ez bada iritsi markatutako helburuaren % 25era, lerro horretan emandako dirulaguntza itzuli egin beharko da.
3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzulketa-prozedura, eta idazkia bidaliko dio enpresa edo entitate onuradunari, ez-betetzea eragin duen dena delako gertaera zein izan den jakinarazteko, eta adieraziko dio hamabost egun balioduneko epea duela egoki iritzitako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko.
4.– Gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak ebazpena emango du, Alegazioak aurkeztu ondoren edo alegazio horiek aurkezteko epea igaro ondoren.
Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.
5.– Ebazpenak adieraziko balu ez-betetzea gertatu dela, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, dagozkion diru kopuruak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, ebazpena jakinarazi eta bi hilabete igaro baino lehen. Epe hori borondatezko epea izango da.
Borondatezko epe horretan ez bada dirulaguntza itzultzen, dirulaguntza premiamendu-bidetik eskuratzeko izapideak hasiko dira, non eta ez den zorraren konpentsazioa aplikatu behar, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
23. artikulua.– Erreferentziako araudia profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzeko prestakuntza-ekintzak ematen direnerako.
Profesionaltasun-ziurtagiriak (lanbide-ziurtagiriak) lortzeko prestakuntza-ekintzak ematen direnean, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena; ESS 1897/2013 Agindua, urriaren 10ekoa, lehen garatzen zuena; 3/2022 Legea, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoa; eta 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, 3/2022 Legea garatzen duen Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua arautzen duena.
24. artikulua.– Datuak babesteari buruzko informazioa.
Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduera honako bi xedapen hauen mende dago Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Bildutako datu pertsonalak tratamendu-jardueraren parte izango dira.
«Enplegurako dirulaguntzak eta enplegurako prestakuntzarako dirulaguntzak». Lanbidek du horien ardura, eta honako helburu hauek ditu: Lanbideren eskumeneko enplegu-politika aktiboekin lotutako dirulaguntzak kudeatzea eta kontrolatzea, iruzurra jazartzea eta estatistikak eramatea. Jasotako datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta legezko betebeharrak betetzeko, eta litekeena da dagozkien enplegu-zerbitzu publikoei edo gai horretan eskumenak dituzten administrazio publikoei jakinaraztea.
Datuen titularrak beren eskubideez baliatuko dira datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eta informazioaren tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko tratamenduaren arduradunaren aurrean, datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. Prozedura hori www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/ helbidean argitaratu da.
Hemen daukazue datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-074300capa2-es.shtml
25. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko araudia.
1.– Laguntza-programa honi Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzen duen Erregelamenduan –uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua– bildutakoa aplikatu behar zaio.
Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 17. artikuluan aurreikusten den erregelamenduzko xedapena ematen ez den bitartean, dekretu hau aplikatuko zaio bermeen araubideari, legearen kontra ez doan guztian: 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko betekizunak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
2. –Laguntzok EGIF+ek kofinantzatzen dituenez, Europako Erkidegoko erregelamendu hauetan xedatutakoa aplikatu behar da:
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamendua. Hain zuzen ere, erregelamendu horren bitartez ezartzen dira Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak, bai eta funts horietarako finantza-arauak eta Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresnarako finantza-arauak ere.
– 2021/1057 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko ekainaren 24koa, Europako Plus Gizarte Funtsa (EGF+) ezartzen duena eta 1296/2013 Erregelamendua (EB) indargabetzen duena.
3.– Prestakuntzari dagokionez, deialdi honetan aurreikusten ez denerako, honako hauek aplikatuko dira: irailaren 9ko 30/2015 Legea, Lan-arloko Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duena; uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena; eta martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duena, baldin eta Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren aurkakoak ez badira.
Akreditatu ezin den prestakuntzari dagokionez:
– EFP/942/2022 Agindua, irailaren 23koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako lan-esparruko lanbide-heziketako sistemaren prestakuntza-eskaintza, administrazio eskudunek egindakoa, arautzen duena, eta haren oinarri arautzaileak eta finantzaketa-baldintzak ezartzen dituena.
– 3/2022 Legea, martxoaren 31ko, Lanbide Heziketaren Antolamenduari eta Integrazioari buruzkoa.
– 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, 3/2022 Legeak arautzen duen Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua arautzen duena.
26. artikulua.– Deialdi honetan jasotako ehunekoen kalkulua.
Deialdi honetako kalkuluen ondoriozko ehunekoren batean hamartarrik egonez gero, zati osoa besterik ez da hartuko kontuan, hamartarrak alde batera utzita.