Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3118

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 24koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori 2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta salbuespenezko prozesuetako deialdia egin zen, eta prozesu horietako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere 2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hautaketa-prozesuei aplikatu behar zaien 14. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamazioak ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzeko.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezietan eta salbuespenezko hautaketa-prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea; hautaketa-prozesuetako web-orriko «Eskaerak eta jarraipena» apartatuan eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren gainerako tokietan argitaratu beharko dira zerrenda horiek. Hauek dira ebazpen honen xede diren kidegoak eta eskalak:

– Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

Bigarren artikulua.– 20 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko Funtzio Publikoko Zuzendaritzan. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren web-orriko «Nire deialdiak» atalean dago, «Lanpostuaz jabetzeko urratsak» azpiatalean.

Epe berean, karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute hautatutako pertsona guztiek, Enplegu Publikoaren web-orriko «Nire deialdiak» atalean, «Lanpostuaz jabetzeko urratsak» azpiatalean.

Hirugarren artikulua.– Agiriak aurkezteko epea amaitu ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidegoetako eta eskaletako karrerako funtzionario izendatuko ditu oinarri orokorretan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuak. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Laugarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 24a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala