126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3105
IRAGARKIA, Aia udalerrian (Gipuzkoa) Giortza errekako ureztaketarako eta abeltzaintzarako ur-aprobetxamendurako emakida eskaeraren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2011-0002.
Eskatzailea: Joseba Imanol Aranguren Egaña.
Jardueraren kokapena: Aia (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):
X = 572.951; Y = 4.788.213
Eskatutako urteko bolumena: 136,12 m
Uraren erabilera: ureztaketarako eta abeltzaintzarako.
Obren deskribapena: urak grabitate bidez bideratzen dira, ibilgu berean kokatutako 30 mm-ko diametroko polipropilenozko hodi baten bidez. Urak Giortza errekaren ezkerraldetik bideratzen dira, eskatzailearen lurretan dauden plastikozko bi deposituraino, ondoren baratze eta oilategi batera banatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa)
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.