126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3100
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Bermeoko portuan San Pedro Arrantzaleen Kofradiari emandako emakidaren xedea nabarmen aldatu delako.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluak xedatutakoa betez, jakinarazten da ezen Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez funtsezko aldaketa eman dela, honako baldintza nagusi hauekin:
Titularra: San Pedro Arrantzaleen Kofradia.
Xedea: jendeari zuzenean txikizka saltzeko arrandegi bat martxan jartzea.
Eremua: 40,15 m
Epea: 2028ko uztailaren 24ra arte.
Tasa: 1.074,01 euro urtean (BEZik gabe) gehikuntzari dagokiona.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.