126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3099
IRAGARKIA, 2024ko ekainaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, berraztertzeko errekurtsoak jakinarazteari buruzkoa (COVIDaren ondoriozko autonomoentzako deialdia 2020).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak eman dituen ebazpenen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebatzi dira; ebazpenak honako deialdi honen babesean eman ziren: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduerak etenda geratu zaizkien norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako ez-ohiko laguntzen deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen deialdia, 2020ko apirilaren 7ko bilkuran (2020-04-15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpenak jakinarazten zaizkie interesdunei, eta jakinarazten zaie haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasiko den 2 hilabeteko epean.
Horretarako, jakinarazten da ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.