126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3098
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.
Ikusirik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Agindua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko 2024ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda Agindu horren 15. artikuluaren arabera Balorazio Batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez EHAAn argitara emango dela,
Honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:
Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Itxaso Mendiluze González.
– Jone Alaitz Uriarte Iriarte.
– Garikoitz Fraga Angoitia.
Idazkaria: Arrate Gonzalez Saez, Kultura Sustatzeko teknikaria.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.