126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3094
AGINDUA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako «Mary Ward» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, unitate gehiago jarri behar direlako.
Donostiako (Gipuzkoa) «Mary Ward» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Fundación Educativa Mary Ward» erakundeak eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, unitateak gehitzea eskatzen da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua ikusi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Donostiako (Gipuzkoa) «Mary Ward» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2024-2025 ikasturterako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Zentroaren kodeak: 012504 (EAE) eta 20004113 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Mary Ward».
Titularra: «Fundación Educativa Mary Ward».
Helbidea: Larrañategi, 27.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 9 unitate, honelako edukierakoak:
● Hiru unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
● Hiru unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
● Hiru unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate 150 ikaspostuko edukierarekin.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate 300 ikaspostuko edukierarekin.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate 300 ikaspostuko edukierarekin.
– Hezkuntza berezia: 2 gela ireki.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.