Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3092

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 12koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko uztailaren 11ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2018rako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2018rako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten (2018ko uztailaren 23ko EHAA, 141. zk.).

Agindu horren eranskineko 10. oinarriko 7. apartatuan xedatzen denez, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa helarazteaz gain.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko uztailaren 11ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2018rako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 12a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

ERANSKINA
ITSASORATU PROGRAMAREN ONURADUNAK, 2018
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala