Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3091

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 11koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2023-2024 ikasturtean Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren eta horien deialdia egin zen.

Aipatutako 2023ko irailaren 5eko Aginduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta agindu horren 13. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak, eta horretarako eratutako balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ebazpen honen I. eranskinean adierazten diren dirulaguntzak ematea.

2.– Dirulaguntzak 2023ko irailaren 5eko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.– Ebazpen honen II. eranskinean jasotako dirulaguntza eskaerak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

4.– Emandako dirulaguntzen berri jakinaraztea ebazpen honetan zerrendatutako ikastetxeei, dirulaguntzen deialdia egiten duen aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz.

5.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen aurrean, ebazpena jakinarazten den egunetik hilabete igaro baino lehen, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala