126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (132 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3089
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita 2023. urtean soldatak eguneratzeko eta atzerapenak ordaintzeko Eusko Jaurlaritzaren zentroetan lan egiten duten langileen eta enpresa emakidadunen akordio partziala erregistratzea, argitaratzea eta gordailatzea (hitzarmenaren kodea: 86100053012013).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2024ko ekainaren 7an, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2023 urtea) akordio partzialari dagokion nahitaezko dokumentazioa. Akordio hori garbiketako enpresa emakidadunen eta Eusko Jaurlaritzako zentroetan lan egiten duten langileen hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordeak hartu du.
Bigarrena.– Akordio hori 2024ko ekainaren 6an sinatu zuten UGT, LAB, LSB-USO eta CCOO sindikatuek eta patronalaren ordezkaritzak.
Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute akordioa erregistratu eta argitaratzeko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen irailaren 6ko 18/2020 Dekretuarekin, zeinaren 6. artikuluan sortzen baita Lan eta Enplegu Saila. Aplikagarriak dira, halaber, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikulua (uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuena) urtarrilaren 25eko 6/2011 Dekretuari dagokionez (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu zuena), eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.
Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
AKORDIOA PARTZIALA, EUSKO JAURLARITZAREN ZENTROETAN (LAKUA, SAMANIEGO, ARKAUTIKO AKADEMIA, BARNEKO BULEGOAK, EUSKO LEGEBILTZARRA, EJIE-EUSKO JAURLARITZAKO DOKUMENTAZIO ZENTROA, EMAKUNDE, ARARTEKOAREN BULEGOA, HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA, GASTEIZKO JUSTIZIA JAUREGIA, LEHENDAKARITZA, EUSKADIKO ZERGA KOORDINAZIORAKO ORGANOA/SOS DEIAK, NEIKER-ARKAUTIKO GRANJA EREDUA, CRL/LHK, ZUZENEAN, ARABAKO ETA BIZKAIKO OSALAN ZENTROAK, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO PROBINTZIA-ARTXIBO HISTORIKOAK, EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETA BATERATUKO GIPUZKOAKO ZENTROAK ETA EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETA BATERATUKO BILBOKO ZENTROAK) LAN EGITEN DUTEN GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2023AN SORTUTAKO ATZERAPENAK ORDAINTZEKO DENA.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 6a.
Gasteizko Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan bildu dira, batetik, ISS Facility Services, SA eta Clece S.A/Zaintzen, SA, patronalaren ordezkari gisa, eta, bestetik, UGT, LAB, USO eta CCOO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 53,33koa da, 2013ko uztailaren 2ko eratze aktan jasota dagoenez.
ADOSTU DUTE
Lehenengoa.– Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:
2023. urtea: % 3,5
Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko (eranskineko soldata-taularen arabera).
Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.