126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (171 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3088
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Lanbideko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektuak. Lehentasunezko arretako kolektiboak» finantzatzeko laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Araubide Arautzaileak abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan xedatzen du, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren erakunde onuradunen laguntzen zerrenda, jasoko dituzten zenbatekoak eta finantzatutako jarduera adierazita.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektuak. Lehentasunezko arretako kolektiboak» finantzatzeko laguntzen 2023 ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, erakunde autonomo honen administrazio kontseiluak 2023ko irailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartua (2023ko irailaren 14ko EHAA, 176. zk.), erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bigarrena.– Berariaz jasotzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.