126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3082
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Gregorio Catalán Uribarrena jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kirurgia» jakintza arloan Irakasle Agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Gregorio Catalán Uribarrena jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***1714**. Kodea: AGVC6L1–D00144-7. Jakintza arloa: Kirurgia. Saila: Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kirurgia I» «Gidaritzapeko Praktika Txandakatuak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko ekainaren 14a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.