126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3079
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Monika Salgueiro Macho andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak» jakintza arloan Irakasle Agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Monika Salgueiro Macho andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***1541**. Kodea: AGC8L1 – D00302-21. Jakintza arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak. Saila: Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Psikopatologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko ekainaren 12a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.