126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3078
1087/2024 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alazne Zubiaurre Ulacia andrea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari Erizaintza izendatzen duena.
Aztertu dugu Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari Erizaintza lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen maiatzaren 3ko 936/2024 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, maiatzaren 16ko EHAAn (95. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Alazne Zubiaurre Ulacia andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Aurreko guztia dela bide, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Alazne Zubiaurre Ulacia andrea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari Erizaintza izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko uztailaren 1tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.