126. zk., 2024ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3077
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 18koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko Zuzendariaren lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.
Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolamendu, funtzionamendu eta autonomiari buruzko ekainaren 19ko 93/2018 Dekretuak gobernu- eta partaidetza-organoei buruzko 12. artikuluan eta pertsona bakarreko gobernu-organoak izendatzeari eta kargugabetzeari buruzko 14. artikuluan ezartzen duena kontuan hartuta, eta UHEIn hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Hezkuntzako sailburuordearen 2021eko ekainaren 25eko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoari jarraituz, honako hau
XEDATZEN DUT
Lehenengoa.– Mikel Montilla Egizabal, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2024ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke Hezkuntzako sailburuaren aurrean. Epea hilabetekoa izango da aditzera eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 18a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.