Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3075

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako obra-espediente hau: Txalon erreka ekialdea 10. sektoreko 10.1 San Martin egikaritze-unitatea urbanizatzeko proiektuko obren eraginpean dagoen Azkoitia-Azpeitia izeneko goi-presioko gasbidearen zati bat aldatzeko obrak, Txalon errekaren bi ertzetako zaintza eremuan eta horren gaineko bidegurutzean Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa).

Espedientearen kodea: AO-G-2024-0264.

Eskatzailea: Nortegas Energia Distribucion SA.

Ibilgua/k: Txalon erreka.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 556.105; Y = 4.780.266.

Obren deskribapena: Txalon Erreka Ekialdea 10. sektoreko 10.1 San Martin egikaritze-unitatea urbanizatzeko proiektuko obren eraginpean dagoen Azkoitia-Azpeitia (MOP 16 bar) izeneko goi-presioko gasbidearen trazadura aldatzeko obrak egingo dira 145 metroko tartean, V-92.8 eta V-96 erpinen artean, Txalon errekaren bi ertzetako zaintza eremuan eta errekastoaren azpiko gurutzagunean, Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1.a; 20015 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Donostia / San Sebastián, 2024ko ekainaren 10a.

Zuzendari nagusia.
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Lan baimenen Arloko arduraduna,

IÑIGO AUZA ALDASORO.


Azterketa dokumentala