Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3073

Espedientearen kodea: A-G-2024-0002.

Eskatzailea: Unanuekoa SL.

Jardueraren kokapena: Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

X = 580.631; Y = 4.793.071.

Eskatutako urteko bolumena: 8.080 m3/urtean.

Uraren erabilera: ureztatzeko.

Obren deskribapena: presa txiki baten bidez errekatik hartutako urak 1 m3-ko edukierako hiru andeletara bideratzen dira grabitatez, eta handik 800 m3 inguruko biltegiratze-andel batera ponpatzen dira, ondoren banatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 5a.

Zuzendari nagusia.
E: (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala