Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3067

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidea ematen duena sozietate kooperatiboak deskalifikatzeko prozedura batean.

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 161.3.b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta deskalifikatzeko prozedurarekin aurrera egiteko asmoz, entzunaldi-izapidea ematen zaie eranskinean zehazten diren sozietate kooperatiboei.

Izapide horretaz baliatzeko, sozietate interesdunei jakinarazten zaie administrazio-espedienteak eskuragarri daudela Euskadiko Kooperatiben Erregistroan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Lakua I, solairuartea), eta 10 egun balioduneko epea ezarri dela (iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita) haien edukia ikusteko eta egokitzat jotzen diren alegazioak edo dokumentuak aurkezteko, horrela baitago xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala