125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3065
IRAGARKIA, 2024ko ekainaren 7koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik (arau-hauste aktan jasotakoengatik) zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Aipatu egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Bihotz Sakratuaren plaza, 5-4. solairua, 48011 Bilbao), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko ekainaren 7a.
Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,
JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.