Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3063

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2024ko apirilaren 22ko idazkia, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradunarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioaren espedientea hasi dela eta eskaera zuzentzeko eskatzen baita.

Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

10 egun balioduneko epea dago, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, eskabidea zuzentzeko behar den dokumentazioa aurkezteko.

Hasieraren eta zuzentzeko errekerimenduaren komunikazio-idazkiaren testu osoa eskura dago Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala