125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3062
EDIKTUA, 719/2020 prozedura arruntari buruzkoa.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak MLBNren aurka sustatutako 719/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan honako hau jakinarazten da:
200/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu bat gidari batekin eta esparru nazionaleko baimenarekin (VTC-N) alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzko 2. artikuluaren 2. ataletik 5.era bitartekoak.
2021eko azaroaren 23an epaia eman da, eta irmoa da. Hau dio epaitzak, hitzez hitz:
Zati batean baiesten dugu Rosa Alday Mendizábal prokuradoreak, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren izenean eta haren ordezkari gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan gidaridun ibilgailuen errentamendu-zerbitzua emateko baldintzei buruzko abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren (VTC-N) 2. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartekoen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, ondorioz:
1.– Deuseza deklaratzen dugu abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren 2. artikuluko 2. eta 3. apartatuak («artikulu honen 2. apartatuan adierazitako aurretiazko denboran» tartekiari dagokionez soilik) eta 5. apartatua (Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridun eta eremu nazionaleko baimena duten ibilgailuen errentamendu-zerbitzua emateko baldintzei buruzko abenduaren 17ko 200/2019 Dekretua).
2.– Aitortzen dugu Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridun eta eremu nazionaleko baimena duten ibilgailuen errentamendu-zerbitzua emateko baldintzei buruzko abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren 2. artikuluaren 4. apartatua zuzenbidearekin bat datorrela.
3.– Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Eta guztiek jakin dezaten ematen da horren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2024ko ekainaren 18a.
Justizia Administrazioaren letradua,
DOMINGO ENRIQUE GIBERT TRUEBA.