125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 6 orri.)
- EPUB (259 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3061
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 18koa, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2024ko deialdia.
Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dira, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioek ukitutako pertsonak babesteko direnak, eta bestetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez (2024ko martxoaren 14ko EHAA, 54. zk.), garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2024ko deialdia egiten da.
Ikusirik deialdi-ebazpenaren 8. artikuluaren bidez hartarako izendatutako balorazio-batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinatzeko Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa eginik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei ematea Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak, eranskinean bertan aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– Ez onartzea II. eranskinean ageri diren entitateen laguntza-eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Laguntza-eskabideetan atzera egin izana onartzea III. ageri dien entitateei.
Laugarrena.– Baztertzea IV. eranskinean ageri diren entitateen laguntza-eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Bosgarrena.– Bat etorriz Ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 4.3 artikuluan xedatutakoarekin, 2024ko aurrekontuko 26.740,39 euro bideratzen dira esleitu gabeko estrategietarako laguntzen modalitatetik aurtengo proiektuetarako laguntzen modalitatera.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpena eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 18a.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.