125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3059
AGINDUA, 2024ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Errenteriako (Gipuzkoa) «Orereta Ttiki» haur-eskola pribatuaren baimena iraungitzat emateko dena, jarduerak uzteagatik.
Errenteriako (Gipuzkoa) «Orereta Ttiki» haur-eskola pribatuaren erakunde titularra den «Comunidad de Bienes Orereta Ttiki Haur Eskola» erakundeak eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, haur-eskolak duen baimena iraungitzea eskatzen da, jarduerak uzteagatik.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea ondoren zehazten den haur-eskola pribatuaren baimena iraungitzeko, jarduerak uzteagatik:
Kode-zenbakiak: 013200 (EAE) eta 20012641 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Orereta Ttiki».
Titularra: «Comunidad de Bienes Orereta Ttiki Haur Eskola».
Helbidea: Pablo Iglesias, 11.
Udalerria: Errenteria.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:
• Bi unitate 0 - 1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
• Bi unitate 1 - 2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
Bigarrena.– Ikastetxe horren jarduerak uzteagatiko baimena iraungitzeak, 2024-2025 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan duen inskripzioari.
Hirugarrena.– Berriz irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzeko arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak bete beharko dira.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.