125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3058
AGINDUA, 2024ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehituko da eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate kenduko dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 10eko Aginduaren testuan (2024ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zk.). Agindu horren bidez, Santurtziko «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate kentzeagatik. Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 4. artikuluak (martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatua) emandako eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 10ekoa Aginduan aldaketa hauek egitea, agindu horren bidez Santurtziko «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate murrizteagatik.
2024/2755 (2/2) orrialdean, lehenengo ebazpen-zatian,
honela dio:
«– Batxilergoa: 2 unitate Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateetarako, 60 ikaspostuko edukierakoa.»
baina hau esan behar du:
«– Batxilergoa: 2 unitate Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateetarako, 70 ikaspostuko edukierarekin.»
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.