125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3057
AGINDUA, 2024ko ekainaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Cebanc» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Cebanc» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Aintzat hartu dira Araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE); 279/2021 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Adimen Artifizialeko eta Big Datako espezializazio-ikastaroa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena (maiatzaren 10eko BOE); eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, eta, horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2024-2025eko ikasturterako emandako baimena aldatzen da.
Kode-zenbakia: 20006158 eta 012497.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Cebanc».
Titularra: Cebanc, SA.
Helbidea: Berio pasealekua 50.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Adimen artifiziala eta Big Data» goi-mailako espezializazio-kurtso bat ematea, arratsaldeko txandan, 20 ikaspostutarako.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazio-zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Zuzendaritzari laguntzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
○ Merkataritza-jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.
○ Informatika eta komunikazioak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1
○ Adimen artifiziala eta Big Data, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
● Lanbide-arloa: osasungintza.
○ Dietetika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: gizarte eta kultur zerbitzuak.
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxea beharturik dago indarrean dauden legeak betetzera agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasuneko baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta etetea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.