Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3056

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura eta adierazpen geografiko babestuetako zuzenbide publikoko korporazioak ekoizleen elkarte gisa aitortzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren babesean (2024ko apirilaren 11koa, ardoen, edari hordigarrien eta nekazaritza-produktuen adierazpen geografikoei eta espezialitate tradizional bermatuei zein nekazaritza-produktuetarako aukerako kalitate-terminoei buruzkoa), zeinak 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak aldatu, eta 1151/2012 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituen.

2024ko apirilaren 23an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialak argitara eman zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 11ko 2024/1143 (EB) Erregelamendua, ardoen, edari hordigarrien eta nekazaritza-produktuen adierazpen geografikoei eta espezialitate tradizional bermatuei buruzkoa eta nekazaritza produktuen kalitatezko aukerako aipamenei buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak eta indarrik gabe uzten baita 1151/2012 (EB) Erregelamendua.

Aipatutako erregelamenduaren 33.1 artikuluak ezartzen du estatu kideek sistema bat aplikatu ahal izango dutela elkarteak onartzeko, baldin eta betetzen badira manu bereko 2. apartatuko irizpideak, zeinak hauek baitira:

a) Forma juridiko zehatz bat izatea.

b) Baldintza hauetakoren bat betetzea:

i) Beren kideen artean, gutxienez, produktoreen % 50 izatea.

ii) Beren kideen artean, produktuaren produktoreen gutxieneko portzentaje bat izatea, gutxienez merkatura daitekeen produkzioaren bolumenaren edo balioaren % 50 duena.

Erregelamenduaren 33.3 artikuluarekin bat etorriz, produktore-elkarte onartuak baino ez ditu izango artikulu horretan aurreikusten diren eskubide gehigarri espezifikoak.

Era berean, Erregelamenduaren 33.7 artikuluak ezartzen du: «Estatu kideek erabaki ahal izango dute ezen zuzenbide nazionalaren arabera 2024ko maiatzaren 13a baino lehenago onartutako produktore-elkarteak onartu ahal izango direla 1. apartatuaren arabera».

Euskal Autonomia Erkidegoan, kontseilu arautzaile hauek daude, zuzenbide publikoko korporazio modura, zeinak arduratzen baitira hainbat jatorri-deitura babestu (JDB) kudeatzeaz:

–«Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia» Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arau-emailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– «Getariako Txakolina/ Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.

Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.27 artikuluaren arabera. autonomia-erkidego honek du, Estatuarekiko lankidetzan, jatorri-deituren eta publizitatearen gaineko eskumen esklusiboa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, betiere lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 8. artikulua garatze aldera (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena): «o) Nekazaritzako elikagaien politika: nekazaritza-elikagaiak sustatzea, tipifikatzea eta haiei jatorri-izendapena ematea eta kalitatea zaintzea».

Azkenik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak, 19.1.t) artikuluan, eskumen hau esleitzen dio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, «t) Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak, kalitate- eta berme-bereizgarriak ezartzea eta kontrolatzea, ekoizpen integratua barne, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz, dagozkion kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako organismoak sortuz eta kontrolatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartuz».

Lehen aipatutako kontseilu arautzaile bakoitzak nahitaezko eskaera egin du Ekoizleen Elkarte Aitortu izendatzeko, eta Europako Parlamentuaren zein Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren (2024ko apirilaren 11koa) 33.2 artikuluan ezarritako betekizun guztiak betetzen ditu.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Produktore-elkarte onartu izendatzea ebazpen honen eranskinean azaltzen diren entitate guztiak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren 33.7 artikuluaren arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA

– «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia» Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arau-emailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.


Azterketa dokumentala