125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (113 KB - 2 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3055
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 11koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2021erako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2021erako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten (2021eko abuztuaren 19ko EHAA, 165. zk.).
Agindu horren eranskineko 10. oinarriko 7. apartatuan xedatzen denez, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa helarazteaz gain.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2021erako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.