125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (110 KB - 2 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3054
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 11koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2019rako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2019rako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten (2019ko irailaren 10eko EHAA, 171. zk.).
Agindu horren eranskineko 10. oinarriko 7. apartatuan xedatzen denez, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa helarazteaz gain.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis araubidean jasotako 2019rako laguntzen deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.