Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3053

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 854 eta 855 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak emateko eta baliozkotzeko.

GERTAERAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 854 zenbakiko ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 855 zenbakiko ikastaroa: titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste autonomia-erkidegoetan egindako ikastaroak, pilotu aplikatzailearen mailakoak.

Bi ikastaroak egin dira irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailarako, B zatian maila kualifikaturako eta D zatian pilotu aplikatzailearen mailarako jasotako edukiaren eta irakastorduen arabera (1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena; B eta C motako txartelak eta pilotu aplikatzailearen txartelak lortzeko eskubidea ematen dute, hurrenez hurren).

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak emateko aldeko proposamena egin du.

Zuzenbideko oinarri hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan erabiltzeko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– 854 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– 855 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala