125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3052
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baita zer pertsonak osatuko duten Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko balorazio-batzordea (Erein Programa 2024).
Ikusirik 2024ko martxoaren 5eko Agindua (EHAA, 64. zk. 2024ko apirilaren 2koa), zeinaren bidez 2024ko ekitaldiko laguntza-deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko (Erein programa) 2023-2027 aldiko NPEPEren «Inbertsioak landa-eremuko oinarrizko zerbitzuetan» esku-hartzearen barnean.
Kontuan hartu behar da haren I. eranskineko 10. oinarriak aurreikusten duela balorazio-batzorde bat eratu behar dela aztertzeko eta ebaluatzeko zer eskabide aurkezten diren; batzorde hori osatu behar dutela Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako talde teknikoko hiru kidek, eta kide horiek Zuzendaritza horretako zuzendariak izendatu behar dituela ebazpen bidez, zehaztuta nork beteko dituen idazkari- eta lehendakari-funtzioak.
Hori dela bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Izendatzea nork osatuko duten balorazio-batzordea, eta argitara ematea haren osaera. Hona hemen osaera:
Presidentea:
– Ibon Arbaiza Ugarte (titularra).
Jone Loiola Barrainkua (ordezkoa).
Kideak:
– Angeles Diez Diez, idazkari-lanetan jardungo du (titularra).
Iker Ortega Ruiz (ordezkoa).
– David Gozalo García (titularra).
Ion Pagaldai Barruetabeña (ordezkoa).
Bigarrena.– Agintzea agindu hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako eta jende guztia jakitun egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 10a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.