Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3049

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) laguntzen deialdia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan. Erregelamendu horren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen da, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dira, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua eta horrekin bat datozen xedapenak indargabetzen dira (MAE Erregelamendua).

Arrantza Politika Erkideak (APE) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduan du oinarria. Erregelamendu horrek Kontseiluaren 1954/2003 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen ditu, eta Kontseiluaren 2371/2002 (EE) eta 639/2004 (EE) erregelamenduak eta Kontseiluaren 2004/585/EE Erabakia indargabetzen ditu.

APEk xedatzen du Merkatu Antolakunde Erkide (MAE) bat sortzea arrantzako eta akuikulturako produktuetarako. Hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan zehazten da. Erregelamendu horren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreko Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen da, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dira, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen da. 28. artikuluan araututa daude ekoizleen elkarte orok, gutxienez, merkaturatzen dituen espezie nagusietarako, agintaritza eskudunei aurkeztu behar dizkien ekoizpen- eta merkaturatze-planak, eta 6. apartatuan ezartzen da ekoizleen elkarteek finantza-laguntza jaso ahal izango dutela ekoizpen- eta merkaturatze-planak prestatu eta gauzatzeko, Batasunaren etorkizuneko lege-egintza batekin bat etorriz, zeinak 2014-2020 aldirako arrantza- eta itsas politikarako finantza-laguntzaren baldintzak ezarriko baititu.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduak Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF) ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen du, aurreko Europako Itsas eta Arrantza Funtsa (EIAF) ordeztuz, eta 2021-2027 aldirako Batasunaren lau lehentasunak jasotzen ditu. Lehentasun horiek helburu dute arrantzaren, akuikulturaren eta horrekin lotutako beste jarduera batzuen garapen jasangarrirako helburua betetzea, eta, aldi berean, helburu espezifikoetan banatzen dira. Era berean, 26. artikuluan, ekoizleen erakunde aitortuei eta haien elkarteei laguntzeko aukera xedatzen du, MAEren helburuak lortzen laguntzeko.

APEk eta MAEk funtsezko zeregina ematen diete arrantza- eta akuikultura-sektoreetako erakunde profesionalei Europako Erkidegoko politikak aplikatzeko eta helburuak lortzeko. Erakunde horiek hauek osatzen dituzte: arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeak (AEE), arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeen elkarteak (AEEE) eta arrantzako lanbide arteko erakundeek (ALE).

Espainian, ekainaren 24ko 277/2016 Errege Dekretuan jasotako erregulazioa aipatu behar da. Dekretu horren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreko erakunde profesionalak arautzen dira, eta uztailaren 18ko 664/2023 Errege Dekretuak aldatu du.

Era berean, kontuan hartu behar da urriaren 17ko 786/2023 Errege Dekretua, zeinak aldatzen baititu 956/2017 Errege Dekretua, azaroaren 3koa, Arrantza- eta akuikultura-sektoreko erakunde profesionalentzako laguntzen esparru arautzailea –Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren baterako finantzaketa dute laguntzek– eta estatuko oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta maiatzaren 29ko 418/2015 Errege Dekretua – arrantza-produktuen lehen salmenta arautzen duena– eta ekainaren 24ko 277/2016 Errege Dekretua –arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreko erakunde profesionalak arautzen dituena– aldatzen dituena.

Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako laguntzen deialdia egiten da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan. Erregelamendu horren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen da, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dira, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua eta horrekin bat datozen xedapenak indargabetzen dira (MAE Erregelamendua).

Laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024., 2025. eta 2026. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoan aurreikusita daude. Plan hori 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onartu zen, eta hemen argitaratu: Agindua-2023ko-abenduaren-28koa-Ekonomiaren-Garapen-Jasangarritasun-eta-Ingurumen-Sailburuarena-2024-2026-Dirulaguntzen-Plan-Estrategikoa.pdf. Laguntzen bidez, arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeen egiturak indartu nahi dira, dauden baliabideak modu jasangarrian kudeatu ahal izateko.

Agindu hau honako hauetan xedatutakoaren mende dago: 21/2023 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena; 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa; eta bi arau hauetan bildutako oinarrizko erregulazioa: Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, azken horren erregelamendua onartzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak 26.4 artikuluan arautzen du sailburuen eskumena dela, besteak beste eta Jaurlaritzako kide diren aldetik dituzten eskumenak galarazi gabe, haien sailei dagozkien gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak ematea. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Helburua.

Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan. Erregelamendu horren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen da, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dira, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua eta horrekin bat datozen xedapenak indargabetzen dira (MAE Erregelamendua), agindu honen eranskinetan jasotzen direnak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 28a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA

1. oinarria.– Deialdia.

Hauxe da agindu honen xedea:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako laguntzen deialdia egitea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan. Erregelamendu horren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen da, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dira, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua eta horrekin bat datozen xedapenak indargabetzen dira (MAE Erregelamendua), agindu honen eranskinetan jasotzen direnak.

b) Bestalde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutako laguntzak lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakunde (AEE) guztiek bete beharreko baldintzak eta finantzaketarako gehieneko zenbatekoak ezartzea. Erregelamendu horren bidez, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa ezartzen da, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen da, ekoizpen- eta merkaturatze-planei dagokienez, eta erakunde profesionalak berregituratu ondoren sendotzeari dagokionez.

2. oinarria.– Laguntza motak.

Laguntza mota hauek ezarri dira egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE):

a) Arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) dirulaguntzak, ekoizpen- eta merkaturatze-planak (EMP) prestatu eta gauzatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera.

b) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) dirulaguntzak, berregituraketaren ondoko sendotzera bideratuta daudenak.

3. oinarria.– Finantzaketa.

Deialdi honen zenbatekoa 2.400.000,00 eurokoa izango da 2024an, eta 100.000,00 eurokoa 2025ean. Funts horietatik 1.750.000,00 euro (% 70) Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (EIAAF) dagozkio, eta 750.000,00 euro (% 30) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei.

Deialdi honen barruan emango diren laguntzen guztizko kopuruak ezingo du gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, guztizko zenbateko hori agortutakoan, ezin izango da laguntza gehiagorik eman, eta hortik aurrera baliorik gabe geratuko da agindu hau. Guztizko zenbateko hori agortzen bada, arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

4. oinarria.– Onuradunen betekizun orokorrak eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Dirulaguntzen eskatzaileek, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeek (AEE), honako betekizun orokor hauek izango dituzte, agindu honetako laguntza motetan agertzen diren gainerako betekizun espezifikoak ezertan eragotzi gabe:

a) Deialdiak adierazten duen metodologiara egokitzea, eragiketaren kostuak eta dirulaguntza ordaintzeko baldintzak zehazteko.

b) Eragiketa ezarritako epean egitea.

c) Finantza-informazioa eta informazio gehigarria gordetzea, jakinaraztea eta, hala eskatzen bada, ematea, bai eta dokumentazioa mantentzea eta eskuragarri izatea ere, g) letran ezarritakoa ezertan eragotzi gabe.

d) Laguntza onartzea, eta horrek eragiketen zerrenda publiko batean sartzea dakar.

e) Onuradun izaten jarraitzea, EIAAF Erregelamenduaren 11. artikuluan eta Batzordearen 2014ko abenduaren 17ko 2015/288 (EB) Erregelamendu Eskuordetuan xedatutako onargarritasun-betekizunak betez.

f) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 65. eta 82. artikuluetan xedatutakoa betetzea. Erregelamendu horren bitartez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, bai eta funts horietarako eta honako hauetarako finantza-arauak ere: Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtsa, Barne Segurtasuneko Funtsa eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresna (XKE Erregelamendua).

g) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoa betetzea. Era berean, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikulua betetzeko, egiaztatu beharko da eskatzaileak bete dituela, artikulu horretan xedatutako baldintzetan, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak.

h) Deialdian ezarritako administrazio- eta finantza-gaitasunaren gaineko bermea betetzea, hala badagokio.

i) Organo eskudunen kontrol-jarduketei men egitea.

j) Proiektuari lotutako adierazleak betetzea eta eguneratzea, deialdian adierazitakoaren arabera.

k) Kontabilitate bereizia izatea, edo finantzatu beharreko eragiketekin lotutako transakzioen kontabilitate-kode egokia izatea, EIAAFk eta alderdi autonomikoak batera finantzatutako gastu publikoa bereiztea ahalbidetuko duena.

l) Dagozkion eta deialdian azaltzen diren erantzukizunak bere gain hartzea.

m) Gainfinantzaketarik ezaren konpromisoa hartzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan xedatutakoaren arabera.

n) Enpresa-deslokalizaziorik ezaren konpromisoa adieraztea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

o) Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua betetzea, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, EAEko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan (2023ko otsailaren 17ko EHAA, 34. zk.).

2.– Diruz lagundu ahal izango dira XKE Erregelamenduaren 63. artikuluaren 2. eta 6. apartatuetan aipatutako gastuak.

5. oinarria.– Ekoizpen- eta merkaturatze-planetarako laguntzetarako betekizun espezifikoak eta kalkulua.

1.– EIAAF Erregelamenduaren 26. artikuluan adierazitako laguntzak jasotzeko, hautagarritzat joko dira benetan gauzatutako neurrien zenbatekoak, baldin eta aldez aurretik EMPn onartu badira eta, ondoren, Arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreko erakunde profesionalak arautzen dituen ekainaren 24ko 277/2016 Errege Dekretuaren 15. artikuluan araututako urteko txostenetan onartu badira, eta behar bezala justifikatuta badaude, agindu honen eranskinetan ezarritako irizpideen arabera.

2.– Emandako laguntzak ezin izango du gainditu AEEk merkaturatutako ekoizpenaren urteko batez besteko balioaren % 12, dagokion urteko EMP onartzeko ebazpena eman aurreko hiru ekitaldi fiskaletan zehar.

3.– Aurreko atalean adierazitako ekoizpena kalkulatzeko, kontuan hartuko da AEEko kide bakoitzak merkaturatutako ekoizpenaren balioaren batura.

Emaitza hori OPPES aplikazioarekin edo beste iturri ofizial batzuekin alderatuko da, eta, bat etortzen ez bada, azken horien balioa hartuko da kontuan.

4.– EMPen kasuan, EMPren zenbateko onartuaren % 35eko aurrerakina emango da. Aurrerakina eman ondoren, ez da EMPen aldaketarik onartuko, baldin eta aldaketa horien ondorioz laguntzaren zenbatekoa ekoizpen- eta merkaturatze-plana onartu ondoren aurreikusitako gastuen guztizko zenbatekoaren % 50 baino gutxiago bada, laguntza emateko ebazpena eman ondoren. Aurrerakin hori eskatu ahal izango du eskatzaileak, diruz lagundutako jarduketak egin ahal izateko aurrerakin hori behar duela arrazoituta. Dirulaguntza eskatzen dutenek, oinarrietan aurreikusten den aurretiazko ordainketa eskatzeko asmoa baldin badute eta dirulaguntza hori 180.303,36 eurotik gorakoa bada, eskabidea egitean, dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, abala eratzeko konpromisoa hartuko dute. Gainerako ordainketa gastu guztiak justifikatu ondoren egingo da, organo kudeatzaileak behar diren egiaztapen guztiak egin ondoren.

5.– EMPa eta, hala badagokio, urteko txosten bakoitza prestatuz gero, urtero diruz lagundu daitezkeen gastuak ezingo dira 5.000 eurotik gorakoak izan dokumentu bakoitzeko. Ondorio horietarako, urteko EMPen eta urte anitzeko EMPen lehen urteko kuotaren berrikuspenak ez dira diruz lagundu behar diren dokumentu gehigarritzat hartuko.

6.– EMPak aplikatzeari dagokionez, neurriek izaera ekonomikoa dutenean, diruz lagundu ahal izango dira, bai proiektuaren titularraren jarduerak, bai agindu honen eranskinetan adierazitako proiektua kudeatzeko jarduerak, baldin eta EMPa onartzeko ebazpenean eta urteko txostenean hala jaso bada.

7.– EMPan onartutako eta ondoren urteko txostenean gauzatutako eta justifikatutako neurriek behar den kalitate teknikoa izan beharko dute.

8.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, onuradunei emandako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinek handitu egingo dute emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta diruz lagundutako jarduerari aplikatuko zaizkio.

6. oinarria.– Ekoizpen- eta merkaturatze-planen azpikontratazioari buruzko arauak.

1.– Diruz lagundutako jarduketaren parte diren EMPen jarduerak azpikontratatu ahal izango dira, baldin eta dagokion AEEak zuzenean egin ezin baditu.

2.– Azpikontratatutako jardueraren aurrekontu osoa parte-hartzaile horren aurrekontuaren % 100era iritsi ahal izango da, eta azpikontratazioa egiteko baldintza izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31.3 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.3 artikuluan xedatutako kasuetan, kontratua idatziz egitea eta organo kudeatzaileak aldez aurretik baimena ematea.

Hala badagokio, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

3.– Ezin izango da azpikontratatu erakundeko kide diren edo hari lotuta dauden erakunde onuradun berekin, ez berregituratze-prozesuan parte hartzen duten erakundeak direnean, ez Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31.7 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.7 artikuluan zehaztutako kasuetan.

4.– Onuradun bakoitzaren erantzukizuna da aplikatu behar diren kontratazio publikoko arauak betetzen direla bermatzea. Kasu guztietan, gardentasunaren, diskriminaziorik ezaren eta berdintasunaren oinarrizko printzipioak bete behar dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluaren eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluaren arabera.

Ezin da onuradunen artean kontraturik egin EMPan jasotako neurri bat gauzatzeko, eta proiektuaren onuradun den erakunderen bateko langileak ere ezin dira kontratatu, kanpoko profesionalen zerbitzu-emaile eta aholkulari gisa. Lotutako enpresek esku hartzen badute EMPko neurri bat gauzatzeko, ezingo dute hornitzaile edo zerbitzu-emaile gisa parte hartu, edo haien jarduera ezingo da diruz lagundu.

Zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituen Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, lotutako erakundetzat hartzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:

a) Enpresa batek beste enpresa baten akziodunen edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.

b) Enpresa batek beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo atzera botatzeko eskubidea du.

c) Enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.

d) Enpresa bat bestearen akziodun edo bazkidea da eta, berak bakarrik kontrolatzen du bere akziodunen edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akziodun edo bazkide batzuekin egindako akordio baten bidez.

Ulertuko da ez dagoela eragin dominatzailerik inbertitzaileek ez dutenean enpresa horren kudeaketan zuzeneko edo zeharkako inplikaziorik, hargatik eragotzi gabe akziodun gisa dagozkien eskubideak.

Era berean, enpresa lotutzat hartuko dira harreman horietako bat pertsona fisiko baten edo ados jarritako pertsona fisikoen talde baten bidez duten enpresak, baldin eta enpresa horiek beren jarduera edo jardueraren zati bat erreferentziazko merkatu berean edo alboko merkatuetan egiten badute. Alboko merkatu deritzo kasuan kasuko merkatuko posizioaren justu aurrekoan edo justu atzekoan dagoen produktu edo zerbitzu baten merkatuari.

5.– Ondasun higiezinak sortzen dituzten edo haiei eragiten dieten obren kasuan, funtzionario batek ez hasteko akta egin beharko du, betiere dagokion AEEak eskatuta, obra hasi aurretik. Akta hori eskatu ezean, neurria ez da diruz lagunduko.

7. oinarria.– Arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeak (AEE) berregituraketaren ondoko sendotzera bideratutako laguntzen betekizun espezifikoak eta gastu hautagarriak.

1.– Definizioak:

a) AEEa berregituratzea: AEE baten bat egitea edo zatitzea, administrazio eskudunaren aldez aurreko baimenarekin.

b) AEEa bat egitea: bi AEE edo gehiago elkartzen diren prozesua, AEE berri bat sortuz.

c) AEEa zatitzea: AEE bat bi AEE edo gehiagotan banatzeko prozesua.

2.– Arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeen (AEE) kudeaketa-gastuen % 75eko laguntza eman ahal izango da aitorpen-dataren ondorengo bost ekitaldi fiskaletan, urriaren 17ko 786/2023 Errege Dekretuaren artikulu bakarraren 8. apartatuan xedatutakoaren arabera; errege-dekretu horrek azaroaren 3ko 956/2017 Errege Dekretua aldatzen du, Arrantza- eta akuikultura-sektoreko erakunde profesionalentzako laguntzen esparru arautzailea –Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren baterako finantzaketa dute laguntzek– ezartzen duena.

3.– Aipatutako kudeaketa-gastuak erakunde profesionalak benetan ordaindutako eraketa- eta funtzionamendu-gastuak izango dira, eta honako errubrika hauei dagozkienak:

a) Erakundea eratzeko prestakuntza-lanek eragindako gastuak eta eraketa-akta eta estatutuak egiteko gastuak, beharrezkoak balira MAEn jasotako arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeak (AEE) arautzen dituen araudira egokitzeko, bai eta estatutuak aldatzetik eta lotutako administrazio-gastuetatik eratorritako gastuak ere. Gastua justifikatzen duten fakturak onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

b) Langile-gastuak (soldatak, prestakuntza-gastuak, gizarte-kotizazioak). EMPen neurriei egozten ez zaizkien langile-gastuak hartuko dira kontuan.

c) AEEaren funtzionamendua hobetzeko kontratatutako zerbitzuengatiko edo aholkularitza teknikoagatiko ordainsariak. Ez dira sartuko EMPa gauzatzearekin eta prestatzearekin lotutako lanak.

d) Zeharkako gastuak. Honako kategoria hauetako egiaztagiriak aurkeztuta egiaztatutako zenbatekoa ordainduko da:

1.– Hornidurak (ura, argia, telefonoa, gasa).

2.– Bulegoko materialaren eta amortizazioaren gastuak, edo bulegoko ekipamendua alokatzearen ondoriozkoak.

3.– Erakundeen langile-garraioko bitartekoek sortutako gastuak.

4.– Alokairu-gastuak edo, erosiz gero, benetan ordaindutako interesengatiko gastuak, eta arrantzako edo akuikulturako ekoizleen erakundearen (AEE) administrazio-funtzionamendura bideratutako eraikinak okupatzearen ondoriozko beste gastu batzuk.

5.– Langileen garraioari, administrazio-lokalei eta horien ekipamenduari lotutako aseguru-gastuak.

e) Ekoizpen- eta merkaturatze-planak egiteko kanpo-finantzaketarako behar diren abalak lortzearekin lotutako gastuak.

4.– Froga-balioa duten merkataritza- eta kontabilitate-agiriak erabili beharko dira artikulu honetako 3. apartatuaren arabera definitutako kudeaketa-gastuen zenbatekoa zehazteko.

5.– Erakunde profesional eta urte bakoitzeko laguntzak ezingo du gainditu erakunde profesionalak laguntza eskatu aurreko hiru ekitaldi fiskaletan merkaturatutako ekoizpenaren batez besteko balioaren % 1, 100.000 euro gehienez. Urte batean emandako laguntza ez bada iritsi urtean gehienez jaso beharreko kopurura, hurrengo deialdian gehieneko muga handitu ahal izango da, jaso beharreko urteko gehieneko laguntzaren eta emandako laguntzaren arteko aldearen arabera, betiere gehitu beharreko zenbateko horrek ez badu gainditzen ezarritako urteko mugaren % 30. Handitze hori aurreko urtearekiko bakarrik aplikatu ahal izango da, eta ezin izango da hurrengo urteetan metatu.

6.– AEE berriaren ekoizpena kalkulatzeko, kontuan hartuko da AEE berriko kide bakoitzak merkaturatutako ekoizpenaren balioaren batura.

7.– Bat egiteko edo zatitzeko prozesuetatik eratorritako AEEak berregituratzen diren kasuetan, kasu bakoitzean eskumena duen administrazioaren aitorpen-ebazpen berriek eragindako erakundeen kudeaketa-gastuak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

8.– Arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakunde (AEE) gisa aitortzeko eskabideak arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen zuzendaritzari bidaliko zaizkio, eta, gutxienez, agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

a) Eratze-eskritura edo, hala badagokio, dagokion elkarteen erregistroan sartu izanaren ziurtagiria edo nortasun juridikoa eskuratu izana egiaztatzen duen beste edozein agiri, AEEaren izenean eta hura ordezkatuz jardungo duten pertsonen izenak adierazita.

b) Kide ekoizle bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, idatziz. Bertan adierazi beharko da kide horiek bat egin nahi dutela eta erakundearen estatutuak ezagutzen dituztela. Bestela, NANaren kopia aurkeztu beharko da, edo, atzerritarren kasuan, nortasun-agiri baliokidea.

c) Ekoizpen-unitateen zerrenda.

d) Kide bakoitzaren azken hiru ekitaldi fiskaletako espezieko ekoizpena, tonatan eta eurotan adierazita.

e) MAEren Erregelamendura egokitutako estatutuak, bereziki haren 14. eta 17. artikuluetara.

f) Gauzatu nahi diren jardueren justifikazio-memoria, MAEren Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluetako helburu eta neurrietara egokitua, bai eta jarduera horiek gauzatzeko egitura eta langileak ere.

9.– Berregituraketak antolaketa berri bat emango die AEEei, jarduera eraginkorragoa eta errentagarriagoa izan dadin, ekoizpena merkatuaren eskakizunetara egokituz eta arrantza-politika erkidearen helburuak betetzen lagunduz.

Berrantolaketa- eta berregokitze-neurriak ekarri behar ditu, AEEak merkatuaren baldintza aldakorretara moldatzeko eta egokitzeko aukera izan dezan. Ez dute ekintza puntualak izan behar, baizik eta jarduera iraunkorrak, arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeen (AEE) barne-egiturari eragiten diotenak.

10.– Berregituraketa berregituraketa-planari jarraikiz egin behar da. Plan hori aurretiaz onartu beharko du arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen zuzendaritzak.

Plan horrek hasierako abiapuntuko egoera azaldu beharko du, bazkideen, ekoizpen-bitartekoen eta berregituraketarekin lortu nahi diren helburuen deskribapen xehatua eginez. Helburu horiek MAEn xedatutakoarekin bat etorri beharko dute.

Berregituraketa-plana arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen zuzendaritzari aurkeztu beharko zaio, eta zuzendaritza horrek proposamenaren bideragarritasuna aztertuko du.

11.– Administrazio eskudunak berregituraketa-ebazpena ematen duen urteko abenduaren 31n amaituko dira berregituraketa-prozesuen mende dauden AEEen EMPak, urtekoak zein urte anitzekoak.

Berregituratutako AEEek EMP berri bat aurkeztu beharko diote arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen zuzendaritzari. Berregituraketa eraginkorra burutu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean plan berria.

12.– AEE berregituratuek berregituratu aurretik onartu ziren EMPen urteko txostenak aurkeztu beharko dituzte arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren aurrean (txosten horien indarraldia berregituraketa gauzatzen den urtean amaitzen da), baita berregituraketa-prozesuaren ondorioz desagertutako AEEen izenean ere, eta berriak berregituraketa horren jatorrizko AEEen betebeharretan subrogatuko dira.

13.– Ezin izango da sendotze-laguntzarik jaso sorkuntzarako laguntzak jaso diren urteetan.

8. oinarria.– Laguntza zenbatekoa den eta baterako finantzaketa.

1.– Oro har, laguntza publikoaren zenbatekoa % 75ekoa izango da ekoizpen- eta merkaturatze-planetarako laguntzetarako eta sendotze-laguntzetarako, besteak beste, honako neurri hauek barne hartuta:

– Prestakuntza-neurriak.

– Dibulgazio-mintegiak eta -jardunaldiak.

– Higiezinei eragiten dieten obrak.

– Osagai berritzailerik ez duten inbertsioak instalatzea.

– Sustatzeko eta gizarteari jakinarazteko ekintzak.

– Arrantza kudeatzeko planak.

– AEEko kideei lege-laguntza ematea.

– Behatzaile elektronikoak eskuratzea eta instalatzea.

– Behatzaileak ontziratzea.

2.– Hala ere, EMPtarako laguntzen kasuan, neurri bakoitzaren eremuan % 75etik gorako zenbatekoa jaso dezaketen gastuak daude, honako arau hauen arabera:

a) Laguntzaren % 100erainoko zenbatekoa jasoko dute 1. apartatuan ezarritakoez bestelako neurriek, baldin eta, onuradun kolektiboaren baldintzak betetzeaz eta interes kolektibokoak izateaz gain, honako irizpide hauetako bat betetzen badute:

– Ezaugarri berritzaileak: produktu, zerbitzu edo prozesu berri bat edo nabarmen hobetutako bat sartzea dakarten neurriak, barnean hartzen dituztenak, horietara mugatu ez arren, ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuak eta enpresa-praktikak antolatzeko metodo berriak, besteak beste, arrantza- eta akuikultura-sektoreek MAEren eta APEren helburuak lortzeko dituzten erronkak konpontzen laguntzeko.

– Neurri hauen emaitzak publikoki eskuratzeko bermea (sarbide mugagabea duten web-orrien edo hainbat argitalpenen bidez): arrantza-jarduera eta akuikultura jasangarria sustatzea; nahi ez diren harrapaketak murriztea; legez kanpoko, deklaratu eta arautu gabeko arrantzaren aurka borrokatzea; trazabilitatea hobetzea edo ingurumen-inpaktua murriztea.

b) Era berean, laguntzaren % 100 jaso ahal izango dute arrantza-aparailuen neurri edo espezieen araberako hautakortasuna hobetzera bideratutako neurriek.

% 100eko laguntza hori lortzeko, azterlan bat egin beharko da, lortutako emaitzak aztertzeko eta neurri horrek hautakortasuna hobetzen lagundu duela frogatzeko. Azterketaren emaitzak onak ez badira, hau da, ez bada frogatu hautakortasuna hobetzen lagundu duela, neurri horren zenbatekoaren % 75eko laguntza aplikatuko da. Azterketa honako kategoria hauetako batean sartzen den erakunde batek egin beharko du:

1.– Ikerketako erakunde publikoak.

2.– Unibertsitate publikoak.

3.– I+G+B jarduerak egiten dituzten sektore publiko autonomikoko erakunde publiko instrumentalak.

4.– Erkidego-mailako teknologia-zentroak eta berrikuntza teknologikorako laguntza-zentroak.

c) Laguntzaren % 100 jaso ahal izango dute itsasbazterreko artisau-arrantzarekin zerikusia duten neurriek (arrantza- eta prestakuntza-planak barne), baldin eta AEEko ontzien % 100ek 12 metro baino gutxiagoko luzera badute eta arraste-arrantza egiten ez badute, eta neurri horiek ez badira honako hauei buruzkoak: dibulgazio-mintegiak eta -jardunaldiak, higiezinei eragiten dieten obrak, osagai berritzailerik ez duten inbertsioak instalatzea, sustatzeko eta gizarteari jakinarazteko ekintzak, behatzaileak ontziratzea edo behatzaile elektronikoak eskuratzea eta instalatzea, eta AEEko kideei lege-laguntza ematea.

d) 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen den lehorreratzeko betebeharra betetzen dela kontrolatzeko erabiltzen diren urrutiko jarraipen elektronikoko nahitaezko sistemetarako beharrezkoak diren osagaiak eskuratu, instalatu eta ontzi barruan kudeatzeko jarduerek % 85era arteko laguntza jaso ahal izango dute, indarrean dagoen arrantza-kontroleko araubidearen garapena eta aplikazioa hobetzera bideratuta badaude.

3.– Emandako laguntza publiko osotik, EIAAFk guztizko zenbatekoaren % 70 finantzatuko du, eta gainerako % 30a ekarpen autonomikoari dagokio.

9. oinarria.– Eskabidea.

Agindu hau indarrean jartzen den egunean hasiko da agindu honetan araututako laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea, eta 2024ko irailaren 30era arte luzatuko da.

Eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira, eta bertan egongo da eskuragarri eskabide-inprimakia, bai eta eskabideak telematikoki aurkezteko eta justifikatzeko informazioa ere: https://www.euskadi.eus/servicios/1230252 (Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Katalogoko prozeduraren kodea).

Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Eskabidearen ondorengo izapideak helbide elektroniko honetan egin eta jakinaraziko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

10. oinarria.– Laguntzen organo kudeatzailea eta laguntzak emateko prozedura.

1.– Arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen saileko zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan xedatutako dirulaguntzak.

2.– Deialdi honetan xedatutako laguntzak ordenan adjudikatuko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik beteta dagoen egunaren arabera, lehiaketa-teknikara jo gabe, adierazitako ehunekoak aplikatuz, laguntza motaren arabera, eta laguntza horiei lotutako kredituaren saldo erabilgarririk badago.

3.– Eskabideen balorazioan edo prozeduraren ebazpenean parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko, ez dute prozeduran parte hartuko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan adierazitako egoeraren batean daudenek, eta horren berri emango diote beren nagusi hurrenari.

11. oinarria.– Behin-behineko ebazpen-proposamena.

1.– Zuzendaritza kudeatzailearen titularrak, espedientea ikusita, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta interesdunei jakinaraziko zaie soilik prozeduran agertzen direnean edo interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak ez diren beste batzuk kontuan hartzen direnean. Jakinarazpenean, hala badagokio, hamar eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko.

2.– Aurreko aparatutan aurreikusitako kasutik kanpo, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoari jarraikiz.

12. oinarria.– Behin betiko ebazpen-proposamena.

1.– Behin alegazioak aztertuta, halakorik balego, eta hurrengo apartatuetan xedatutakoa egiaztatuta, zuzendaritza kudeatzailearen titularrak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du. Bertan adieraziko dira eskatzaileen zerrenda, xedea, eman beharreko zenbatekoa eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan adierazitako gainerako elementuak.

2.– Eskatzaileek, behin betiko ebazpen-proposamena eman aurretik, dirulaguntzak itzultzeko betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da. Agindu hori, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da (2023ko otsailaren 17ko EHAA, 34. zk.). Era berean, zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta haren NAN/IFK ere. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztatze horri; kasu horretan, adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.

3.– Espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela.

4.– Onuradun gisa proposatutako pertsonek erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiazkoak direla egiaztatu beharko dute, ordezko dokumentazioa aurkeztuz.

5.– Behin betiko ebazpenaren proposamena eskumena duen organoari helaraziko zaio, ebazpena eman dezan.

6.– Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenek ez diete administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatuta daudenei.

13. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrari helaraziko zaio, eta hark emango du prozeduraren ebazpena. Ebazpen horren bidez, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) kontura emango da laguntza.

2.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:

a) Erakunde onuradunaren identitatea, diruz lagundutako proiektua adierazita.

b) Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa, urteka banatuta.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) kontura diruz lagundutako zenbatekoa.

d) Aurreikusitako jarduketak gauzatzeko epea; jarduketak 2024an hasi beharko dira, eta, bi urteko planen kasuan, 2025eko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

e) Dagokionean, eskabidea ukatzeko arrazoia.

3.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluari jarraikiz. Dena den, interesdun guztiei banaka jakinaraziko zaie ebazpena osorik; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Nolanahi ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

4.– Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen saileko titularrari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin bat etorriz.

5.– Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena, eta epea igarota berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko dute interesdunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

6.– Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko gehieneko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da, bi urteko planen kasuan izan ezik, plan horietan 2025eko abenduaren 31n amaituko baita.

14. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Ildo horretatik, onuradunen betebeharra da Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dien informazio guztia ematea, betiere erakunde horiek laguntzen zertarakoaren fiskalizazio-eginkizunen jardunean ari badira.

2.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera, onuradunek behar den bezala jakinarazi beharko dute publikoak direla edozein motatako programa, jarduera, inbertsio edo jarduketa finantzatzeko jaso dituzten dirulaguntzak, gardentasunari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.

15. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, laguntza eman zuen organo eskudunak, ebazpen bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio (partez edo erabat) onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat) eta berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluarekin bat. Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

2.– Arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordea izango da itzulketa-espedientea hasteko eta izapidetzeko organo eskuduna, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40.1 artikuluan adierazitako deskontzentrazioaren arabera.

3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

16. oinarria.– Bateragarritasuna.

Agindu honek ezartzen dituen laguntzak beste administrazio publiko batzuek edo erakunde pribatuek ematen dituztenekin bateragarriak dira, baldin eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen baturak ez baditu gainditzen agindu honetan ezarritako mugak; kasu horretan, txikitu egingo da arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordetzaren titularraren ebazpen bidez emandako laguntza.

II. ERANSKINA

Diruz lagundu daitezkeen gastuak zehaztea.

Diruz lagundu daitezkeen gastu hauek ezartzen dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Diruz lagundutako jarduerak justifikazioko kontu baten bidez justifikatuko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera.

A) Ekoizpen- eta merkaturatze-planetarako laguntzak.

Baldintza orokorrak.

EMPetan adierazitako neurriak zuzenean gauzatu ahal izango dira titularraren bidez, hirugarrenen bidez edo bien arteko konbinazio baten bidez.

– Titularraren gastutzat hartzen dira egiturazko langileei edo iraupen jakin baterako kontratatutako langileei dagozkien gastuak, EMPak gainbegiratzeko, prestatzeko eta egiteko gastuak, edo planetan jasotako neurriak gauzatzekoak, bai eta EMPan onartutako neurri baten osotasunari edo zati bati dagozkion bidaia-gastuak ere.

– Kudeaketa-gastutzat hartzen dira kanpoko zerbitzuetatik, horniduretatik, obretatik, hitzarmenetatik edo aurreko atalean jaso gabeko beste bidaia-gastu batzuetatik eratorritako hirugarrenei egindako gastuak, EMPen neurriak prestatzeko edo gauzatzeko.

Gastu horiek justifikatzeko fakturak aurkeztu beharko dira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:

a) Langile propioen gastuak, egiturazkoak zein EMParen neurri zehatz baterako kontratatutakoak, bidezkoak diren zeharkako kostuak barne, berregituraketaren ondoko sendotzera bideratutako laguntza eskatu denean izan ezik.

Nolanahi ere, egiturazko langiletzat hartuko dira kudeatzaile-karguarekin edo beste zuzendaritza-kargu batzuekin erakundearen IFZn alta emanda dauden kide guztiak, bai eta beste langile batzuk ere, eranskin honetan ezarritakoaren arabera. Kontratatutako langiletzat hartuko dira eranskin honetan ezarritako ezaugarriak dituzten langileak.

b) Kanpoko enpresak edo profesional independenteak azpikontratatzea EMPan jasotako neurriren bat edo batzuk prestatzeko edo gauzatzeko, EMPan aurrez onartutako neurriei dagozkien obrak barne, bai eta justifikazioko konturako auditoretza-txostena egitea ere.

c) Ondasunak eta hornidurak eskuratzea.

d) Lankidetza-hitzarmenak erakunde zientifikoekin eta beste erakunde batzuekin. Hitzarmen horiek idatziz formalizatu beharko dira, eta honako hauek jasoko dituzte: hitzarmenaren xedea, egin behar diren lanak, gauzatze-denbora eta aurrekontua, kapituluka behar bezala xehatuta.

e) Azoka, kongresu, ikastaro, jardunaldi edo antzeko ekitaldietarako bidaia-, ostatu- eta mantenu-gastuak, EMPan onartutako neurrietan, eranskin honen arabera berariaz kontratatutako langileen soldatak barne.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak titularraren gastuen eta kudeaketa-gastuen kategorietan sailkatuko dira. Honela banatuko dira:

1.– Titularraren gastuak.

Titularraren gastuen barruan, kontuan hartu ahal izango dira langile propioen gastuak (egiturazkoak edo kontratatuak), zeharkako kostuak eta bidaia-gastuak.

1.1.– Langile propioen gastuak.

1.1.1.– Egiturazko langileen gastuak.

Definizioa: erakundeko langileek egindako gainbegiratze- eta kontrol-jarduerak, EMPak behar bezala programatu, garatu eta, hala badagokio, egiteko edo planetako neurriak gauzatzeko. Egiturazko langileek justifikatu egin beharko dute EMPekin lotutako jardueretan parte hartu dutela, bai eta eskainitako ordu kopurua ere.

Justifikazioko kontuaren sisteman egindako kalkulua: egiturazko langile propioen gastuak kalkulatzeko, orduko kostu unitarioa aplikatuko da, talde profesional baliokideari dagokiona baino handiagoa izango ez dena, kontratuan edo maila hori egiaztatzen duen dokumentazioan agertzen den ikasketa-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko enplegatu publikoen nominekin lotutako jarraibideei buruzko Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordearen indarreko Ebazpenaren ordainsarien arabera, osagarriak eta gizarte-kotizazioak barne, ordainsarien zenbatekoei dagokienez.

Urteko gehieneko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanaldi eta ordutegiei buruz indarrean dagoen Lan Harremanen zuzendariaren Zirkularraren arabera.

Justifikazioa:

– AEEren lan-kontratua.

– Nominak.

– Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak onartutako justifikazio-memoria, egin behar diren lanen xedea eta gauzatze-denbora zehazten dituena, neurri bakoitzerako langileen orduak adierazita.

– Nomina eta gizarte-kotizazioak ordaindu izanaren egiaztagiria (banku-transferentzia).

1.1.2.– EMPetako neurriak prestatzeko eta/edo gauzatzeko berariaz kontratatutako langileen gastuak.

Definizioa: erakundean EMPa prestatzeko eta/edo EMPetan jasotako neurriak garatzeko sartzen diren langileak kontratatzea. Horiek dedikazio osoa izango dute EMPen inguruan egingo diren jarduerei dagokienez.

Justifikazioko kontuaren sisteman egindako kalkulua: nominetatik eta gizarte-kotizazioetatik eratorritako gastuak hautatu ahal izango dira, orduko kostu unitarioa aplikatuko da, talde profesional baliokideari dagokiona baino handiagoa izango ez dena, kontratuan edo maila hori egiaztatzen duen dokumentazioan agertzen den ikasketa-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko enplegatu publikoen nominekin lotutako jarraibideei buruzko Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordearen indarreko Ebazpenaren ordainsarien arabera, osagarriak eta gizarte-kotizazioak barne, ordainsarien zenbatekoei dagokienez.

Justifikazioa:

– AEEren edo AEEEren lan-kontratua.

– Nominak.

– Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak onartutako justifikazio-memoria, egin behar diren lanen xedea eta gauzatze-denbora zehazten dituena, neurri bakoitzerako langileen orduak adierazita.

– Nomina eta gizarte-kotizazioak ordaindu izanaren egiaztagiria (banku-transferentzia).

1.2.– Zeharkako kostuak.

Definizioa: diruz lagundutako jarduera bati zuzenean lotuta ez dauden edo lotu ezin zaizkion kostuak, egiturazkoak direlako, baina jarduera egiteko behar direnak, hala nola bulegoko gastuak, administrazio-gastuak, oinarrizko zerbitzuak, hornidurak (ura, argia, telefonoa, gasa), mantentze-lanak, etab.

Kalkulua: zeharkako kostuak kalkulatzeko, XKE Erregelamenduaren 54.1.b) artikuluan ezarritakoa aplikatu ahal izango da, tasa finkoko finantzaketa-metodoa kontuan hartuta, eta % 15eko ehuneko finkoa aplikatuta erakundeko langileen zuzeneko kostuen gainean (kostu sinplifikatuak).

Langileen zuzeneko kostutzat hartuko dira EMPari dagozkion jarduketetara bideratutako kostuak, nominetan eta gizarte-kotizazioetan sartzen direnak.

Murrizketak: ez zaie zeharkako kosturik aplikatuko kudeaketa-gastuei edo hirugarrenen gastuei. Era berean, ez da zeharkako kosturik aplikatuko erakunde profesionalek aurkeztutako EMPen neurrietan, berregituraketaren ondoko sendotzera bideratutako laguntzen onuradun diren bitartean.

Justifikazioa:

– Diruz lagundu daitezkeen zeharkako kostuen kategoriak tasa finkoko ehunekoarekin kalkulatuko dira, eta ez dute justifikaziorik behar.

– Organo kudeatzaileak egiaztatuko du zeharkako kostuak kalkulatzeko ehunekoa aplikatzeko oinarritzat hartzen den «langileen zuzeneko kostuen» kategoria zuzena dela.

1.3.– Azokak, kongresuak, ikastaroak edo jardunaldiak prestatzeko edo haietara joateko bidaia-gastuak, fakturarik behar ez dutenak.

Definizioa: EMPan onartutako neurri espezifiko batera bertaratzea edo bertan parte hartzea, fakturarik behar ez den kasuan. Faktura behar duten bidaia- edo ostatu-gastuen kasuan, 2.4 apartatuan adierazitakoa beteko da.

Berariaz aipatzen dira honako kontzeptu hauek:

a) Mantenu-gastuak.

b) Fakturarik behar ez duten bidaia-gastuak (hiri-garraioa, itsas garraioa, autobusa, taxia, norberaren ibilgailua, bidesariak, aparkalekua, garajea, etab.).

Kalkulua: mantenu- eta bidaia-gastuak zehazteko, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan indarrean dagoen testu finkatuan xedatutako lanbide-talde baliokideari dagozkion gastuen arabera finantzatuko dira.

Murrizketak: gehienez ere hiru pertsonaren (AEEan alta emandako langileak eta AEEko bazkideak) bidaia- eta mantenu-gastuak lagundu ahal izango dira diruz, EMPan onartutako neurri bakoitzeko.

Justifikazioa: Zuzendaritza Batzordeak onartutako justifikazio-memoria, mantenu- eta bidaia-gastuen banakako likidazioa barne hartzen dituena:

– Mantenu- eta kilometro-gastuei dagokienez, ez da egiaztagiririk aurkeztu beharko, eta memorian zehaztuko dira zenbatekoak.

– Joan-etorrien gastuen frogagiriak (taxia, autobusa, bidesaria, aparkatzea, etab.), ordainagiria edo tiketa aurkeztuta, hala badagokio.

– Beste egiaztagiri batzuk, hala nola bilerarako deialdia, gai-zerrenda, bertaratutakoen zerrenda edo bertaratze-ziurtagiria, hala badagokio.

– Atzerrira egindako joan-etorrien ondorioz sortutako gastuak dibisatan adierazten badira, truke ofizialaren araberako euro-baliokidetasuna aurkeztu beharko dute, gastua egiten den egunari dagokiona.

2.– Kudeaketa-gastuak.

Zerbitzuak kontratatzea edo ekipoak, ondasunak edo hornidurak eskuratzea proiektua kudeatzeko gastu gisa baino ezin izango da esleitu.

2.1.– Azpikontratazioa.

Definizioa:

– Kanpoko enpresak azpikontratatzearen ondoriozko gastuak, EMPak prestatu eta gauzatzeko edo planetan onartutako neurriak zerbitzu edo obren bidez gauzatzeko.

– EMPan eta urteko txostenean onartutakoa alde batera utzi gabe, diruz lagundu ahal izango dira auditorearen txostenak justifikazioko kontua aurkezteko sortutako gastuak ere.

Laguntzaren kalkulua: justifikazioko fakturetan egiaztatutako gastuen zenbatekoaren arabera.

Justifikazioa:

– Kanpo-hornitzaileen faktura xehatuak, dagokion kontratua edo akordioa sinatu ondoren emanak, hala badagokio.

– Banku-transferentzia bidezko ordainagiria.

– Idatzizko kontratua edo akordioa, non adieraziko baita zer zerbitzu emango diren, hala dagokionean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31.3 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.3 artikuluan ezarritako zenbatekoen arabera.

– Justifikazio-memoria. Kontratazioarekin zerikusia izan dezaketen gorabeheren justifikazioa jasoko da.

– Kontratuaren zenbatekoaren arabera, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

• 15.000 eta 60.000 euro arteko kontratuetarako, hiru eskaintza ekonomiko aurkeztu beharko dira, edo azalpen-memoria, baldin eta, beren ezaugarri bereziengatik, merkatuan ez badago zerbitzua ematen duen nahikoa erakunde.

• 60.000 eurotik gorako kontratuetarako, hiru eskaintza ekonomiko aurkeztu beharko dira, edo azalpen-memoria, baldin eta, beren ezaugarri bereziengatik, merkatuan ez badago zerbitzua ematen duen nahikoa erakunde, bai eta idatzizko kontratua edo akordioa ere. Era berean, organo kudeatzaileak onarpen-ziurtagiri bat egin beharko du akordioa edo kontratua sinatu aurretik.

• Aldez aurreko onarpena behar duten kontratuetarako, irailaren 30a izango da aurretiko baimenaren izapidea eskatzeko azken eguna, kontratatutako ekintzak gauzatuko direla bermatzeko. Salbu eta EMParen berrikuspen baten ondorioz kontratazio berriak egin behar badira eta hurrengo urtean gauzatuko diren urte anitzeko EMPen neurrietarako kontratuak behar badira. Bi kasuetan, ezarritako epetik kanpo eskatu ahal izango da baimena, arrazoituta.

• Ekonomikoki onuragarriena den aukera hautatzen ez bada, hautaketaren arrazoiak azaltzen dituen memoria bat aurkeztu beharko da.

• Ondasun higiezinei eragiten dieten obren kasuan, ez hasteko akta aurkeztu beharko da, kudeatzaileak egina.

2.2.– Ondasunak eta hornidurak eskuratzea.

Definizioa: neurria gauzatzeko beharrezkoak direla zalantzarik gabe egiaztatzen den ondasun eta hornidurak eskuratzetik eratorritako gastuak.

Laguntzaren kalkulua: justifikazioko fakturetan egiaztatutako gastuen zenbatekoaren arabera.

Justifikazioa:

– Kanpo-hornitzaileen faktura xehatuak, dagokion kontratua edo akordioa sinatu ondoren emanak, hala badagokio.

– Banku-transferentzia bidezko ordainagiria.

– Idatzizko kontratua edo akordioa, eragiketak 15.000 euro gainditzen baditu. Kontratu edo akordio horretan, eskuratutako ondasunen edo horniduren deskribapena agertu behar da, bai eta adostutako guztizko prezioa eta prezio unitarioa ere.

– Justifikazio-memoria. Kontratazioarekin zerikusia izan dezaketen gorabeheren justifikazioa jasoko da.

– Kontratuaren zenbatekoaren arabera, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

• 15.000 eta 60.000 euro arteko kontratu edo akordioetarako, hiru eskaintza ekonomiko aurkeztu beharko dira, edo azalpen-memoria, baldin eta, beren ezaugarri bereziengatik, merkatuan ez badago zerbitzua ematen duen nahikoa erakunde.

• 60.000 eurotik gorako kontratu edo akordioetarako, hiru eskaintza ekonomiko aurkeztu beharko dira, edo azalpen-memoria, baldin eta, beren ezaugarri bereziengatik, merkatuan ez badago zerbitzua ematen duen nahikoa erakunde, bai eta idatzizko kontratua edo akordioa ere. Era berean, organo kudeatzaileak onarpen-ziurtagiri bat egin beharko du akordioa edo kontratua sinatu aurretik.

• Ekonomikoki onuragarriena den aukera hautatzen ez bada, hautaketaren arrazoiak azaltzen dituen memoria bat aurkeztu beharko da.

2.3.– Hitzarmenak.

Definizioa: hitzarmenak idatziz formalizatu beharko dira, eta honako hauek jaso beharko dituzte: hitzarmenaren xedea, egin behar diren lanak, gauzatze-denbora eta aurrekontua, kapituluka behar bezala banakatuta, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

– Sinatzen duten alderdi guztiek baterako proiektu bat gauzatzeko interesa dute. Ezin da interes komun hori dagoela ulertu alderdietako baten interesa lana egitean datzanean eta lana osorik edo zati batean ordaintzen zaionean, hori erakundearen beraren jardueraren barruan sartzen delako.

– Hitzarmenaren xedea ez da alderdiek prestazioak eta kontraprestazioak ematea, eta ez da proiektu bat finantzatzea, baizik eta hura gauzatzea. Horrela, alderdi guztiek proiektua garatzen laguntzen dute, dauzkaten datu, ezagutza eta elementu pertsonal eta materialak partekatuz.

– Alderdi laguntzaile guztiek atera behar diote etekina proiektuaren emaitzari, eta guztiek erabili behar dute.

– Hitzarmenetik eratorritako gastuak justifikatzeko, justifikazioko kontu bat aurkeztu beharko da. Kontu horretan, egindako jarduera bakoitzaren aitorpena eta kostua jaso beharko dira.

Laguntzaren kalkulua: justifikazioko fakturetan egiaztatutako gastuen zenbatekoaren arabera.

Justifikazioa:

– Idatzizko lankidetza-hitzarmena.

– Justifikazio-memoria.

– Kanpo-hornitzaileen faktura xehatuak.

– Banku-transferentzia bidezko ordainagiria.

2.4.– Azoka, kongresu, ikastaro edo jardunaldietarako bidaia- edo ostatu-gastuak, faktura behar dutenak.

Definizioa: bidaia-gastuak (hegazkina, trena eta alokairuko ibilgailua, eta langileen ostatu-gastuak).

Bidaia-gastu horiek ez dira titularraren gastutzat hartuko; kudeaketa-gastutzat hartuko dira, eta dagozkien fakturen bidez egiaztatu beharko dira.

Kalkulua: mantenu- eta bidaia-gastuak zehazteko, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aurreikusitako lanbide-talde baliokideari dagozkion gastuen arabera finantzatuko dira.

Alokairuko ibilgailuaren kasuan, ibilgailuaren alokairuaren kostu osoa ordaindu ahal izango da, eguneko 150,00 euroko gehieneko mugarekin.

Murrizketak: gehienez ere hiru pertsonaren (AEEan alta emandako langileak eta AEEko bazkideak) bidaia-gastuak eta lau izar arteko ostatu-gastuak lagundu ahal izango dira diruz, EMPan onartutako neurri bakoitzeko.

Justifikazioa:

– Zuzendaritza Batzordeak onartutako justifikazio-memoria. Bertan, bidaia- eta ostatu-gastuen banakako likidazioa jasoko da, eta bidaia bakoitza egiten du(t)en pertsona(k) eta EMPko neurriren batekin edo batzuekin du(t)en harremana jasoko dira.

a) Kanpo-hornitzaileen faktura xehatuak.

b) Hala badagokio, beste egiaztagiri batzuk, hala nola ontziratze-txartelak, etab.

– Hala badagokio, bilerarako deialdia, gai-zerrenda, bertaratutakoen zerrenda eta bertaratze-ziurtagiria.

Nabarmendu behar da, gastu mota bakoitzerako justifikazio-memoria bat aurkezteaz gain, AEE edo AEEE bakoitzak, hala badagokio, laburpen-memoria bat aurkeztu beharko duela, honako hauek jasoko dituena: EMPko neurri bakoitzerako onartutako zenbatekoa, urteko txostenetarako onartutako zenbatekoa, eta azkenean gauzatu eta justifikatutako gastuak.

Diruz lagundu ezin diren gastuak.

a) Oro har, aurrekoen birjarpena baizik ez diren gastuak, erosketa berriak gastua justifikatzen duten ezaugarri bereizgarri handiak baditu salbu, dela erabilitako teknologiagatik, dela errendimenduagatik. Era berean, ez dira diruz lagunduko hondatutako elementuak ordezkatzeko lanak eta mantentze- eta konponketa-lanak egiteko gastuak.

b) Erakundeko langileen (egiturazkoak zein kontratatuak) edo bazkideen ordainsariak, soldatak, dietak eta joan-etorrien gastuak, erakundearen funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin lotutako lanak egiten dituztenean.

c) Egiturazko langileen ordainsariak edo soldatak, eranskin honetan berariaz onartutakoak ez badira.

d) Azpiegiturak eta ekipamenduak, bulegoko materiala eta telefono-, posta- eta telegrafia-zerbitzuak (bai eta beste edozein komunikazio mota ere) alokatzea, konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea, eta, oro har, administrazio-funtzionamendura bideratutako gastuak, erakunde profesionalaren instalazioen funtzionamendu normalerako funtsezkoak diren hornidurak barne (ura, gasa, elektrizitatea, erregaiak, etab.), hargatik eragotzi gabe ildo bakoitzeko zeharkako kostu gisa hautatzeko aukera.

e) Ibilgailuak erostea, oro har, eta erakundearen ohiko funtzionamendurako behar diren ibilgailuak alokatzea.

f) BEZa, salbu eta berreskuratu ezin daitekeen BEZa benetan edo behin betiko ordaindu badute balio erantsiaren gaineko zergaren sistema erkideari buruzko Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 13.1 artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboak ez diren beste onuradunek. Hala ere, diruz lagundu ahal izango dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 64.1.c) artikuluan xedatutako salbuespenak.

g) Gainerako zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, eta zerga pertsonalak edo errentaren gaineko zergak.

h) Kudeaketa-gastuen zeharkako kostuak.

i) Zorren interesak, interes-hobari gisa edo berme-komisioetako dirulaguntza gisa emandako dirulaguntzak izan ezik.

j) Lurzoru eraikiak eta eraiki gabeak eskuratzea, dagokion eragiketan diruz lagundu daitekeen gastu osoaren % 10 baino gehiago ordaindu behar bada.

k) Erabilitako material eta ekipamenduen erosketa.

l) Eragiketarekin zuzenean lotuta ez dauden garraio-elementuen kostuaren zatia.

m) Ekoizpen-jarduerarako behar diren kontsumigarriak erostea, hala nola erregaia, motor-olioa, beitak eta abar.

n) Erakundeetako kide izateagatiko kuotak.

ñ) Ziurtagiriak mantentzeko gastuak.

o) Produktua eraldatzea dakarten jarduketen ondoriozko kostuak. Produktua eraldaketa-prozesu batetik igaro dela ulertuko da elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren 2.1.m) artikuluan xedatutako jardueraren bat burutzen denean.

p) Ontziko inbertsioekin lotutako kostuak, honako irizpide hauek betetzen badira:

I) Ez dute balio MAEren helbururen bat betetzeko.

II) Europar Batasuneko araudia betetzeko behar diren inbertsioak dira, hautakortasuna hobetzeko inbertsioak edo harrapaketen kontrola hobetzeko gailuak izan ezik.

III) Arrantza-ahalmena handitzen dute.

IV) Ez dira modu kolektiboan edo diskriminatzailean planteatzen, hau da, posible den AEEko ontzi guztietan instalatzea aurreikusten da.

q) Oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala eta garapen esperimentala kontzeptuen definizioekin lotutako lanak azpikontratatzearekin lotutako gastuak, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Erregelamendu hori Batzordearen 2023ko ekainaren 23ko 2023/1315 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen. Hautagarritzat joko dira garapen esperimentaleko lanekin lotutako gastuak, kasu hauetan: frogantzak, proiektu pilotuak, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen saiakuntzak eta baliozkotzeak, funtzionamendu-baldintza errealeko inguruneetan, baldin eta helburu nagusia bada hobekuntza tekniko berriak ekartzea nahikoa finkatuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuei.

r) Komunikazio digitaleko eta sare sozialen bidezko ekintzak, web-orrien garapena eta beste komunikazio-ekintza batzuk barne hartzen dituzten neurriak. MAEn deskribatutako helburuak lortzera bideratutakoak alde batera utzi gabe.

s) Lonjetako inbertsioei eta hobekuntzei lotutako gastuak.

t) EMPko neurrien gauzatzea kudeatzeko, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko lanetarako hirugarrenen azpikontratazio-gastuak.

u) Espainiako, Europar Batasuneko edo hirugarren herrialdeetako araudia betetzen dela egiaztatzeko behar diren gastuak, ziurtagiri edo txosten horiek laguntza ematen duen agintaritzak eskatzen dituenean izan ezik.

B) Arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeak (AEE) berregituraketaren ondoko sendotzera bideratutako laguntzak.

Ildo horretan diruz lagundu daitezkeen gastuak I. eranskineko 7. oinarrian adierazitakoak dira.

Langile-gastuak kalkulatzeko eta justifikatzeko, eranskin honetako 1.1 A. atalean (Bertako langileen gastuak. Ekoizpen- eta merkaturatze-planetarako laguntzak) xedatutakoaren arabera jokatuko da.

III. ERANSKINA
Pertsona/Erakunde Eskatzailearen Erantzukizunpeko Adierazpenak

Adierazten dut pertsona/erakunde eskatzailea(k):

– Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik, eta ez duela horretarako legezko inolako debekurik, sexu-diskriminazioagatik eta ingurumen-araudia ez betetzeagatik gertatutakoak berariaz aipatuta.

– Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela, eta legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta dagoela.

– Ez dagoela dirulaguntza publikoak jasotzeko bateraezintasun-araubidearen eraginpean.

– Betetzen dituela laguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak, baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa eta Administrazioaren esku jarriko duela eskatzen zaionean.

– Ez duela dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrik.

– Eskabidean eta horri gehitutako dokumentuetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

– Dagokion abala eratuko duela, behar izanez gero.

Administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko ahalmenak ditu, eta, behar izanez gero, egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu.


Azterketa dokumentala