125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3047
AGINDUA, 2024ko ekainaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Euskal Mendizaletasunaren Museoa/Museo del Montañismo Vasco (Emmoa) izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa (1. artikulua) eta Euskal Mendi Museoa Fundazioa- Fundación Museo Vasco de la Montaña (Emmoa) izateko izen-aldaketa.
2024ko apirilaren 9an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu da eskritura publikoa, zeina 2024ko apirilaren 9an egiletsi baitzen María del Camino López Heredia San Julián notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 431).
Eskritura publiko horretan sartu zen Fundazioaren Patronatuko idazkariak, presidentearen oniritziarekin, 2024ko apirilaren 8an egindako ziurtagiria, patronatuak 2023ko abenduaren 28an egindako bilerarena. Bilera horretan, besteak beste, aho batez erabaki zuen estatutuen 1. artikulua, izenari buruzkoa, aldatzea.
Fundazioen Erregistroak, 2024ko apirilaren 24ko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, hau da, aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
2024ko ekainaren 5ean, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko, espedientean dagoen dokumentazioa sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan.
Fundazioak 2024ko maiatzaren 28an Felix Ignacio Torres Cia notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa aurkeztu da, María del Camino López Heredia San Julián notario andrearen ezusteko ezintasunagatik (protokolo-zenbakia: 587). Eskritura horretan dago aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Euskal Mendizaletasunaren Museoa/Museo del Montañismo Vasco (Emmoa), izeneko fundazioaren estatutuetako 1. artikuluaren aldaketa eta izena aldatzea; betiere, 2024ko apirilaren 9an María del Camino López Heredia San Julián notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 431). Eskritura hori zuzendu egin zen Felix Ignacio Torres Cia notarioaren aurrean, María del Camino López Heredia San Julián notarioaren ezbeharrez ezinezkoa izan zelako, 2024ko maiatzaren 28an emandako beste eskritura osagarri batez (protokolo-zenbakia: 587).
Hemendik aurrera, fundazioak izen hau izango du: Euskal Mendi Museoa Fundazioa- Fundación Museo Vasco de la Montaña (Emmoa).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.