125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3045
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako 2023ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren babesean dirulaguntza jasoko duten pertsonen eta entitateen zerrenda, zenbatekoa eta finantzatutako jarduketa adierazita.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda: enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko bideratutako laguntzen deialdia (2023ko ekitaldia), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuena, 2023ko maiatzaren 17ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2023ko maiatzaren 24ko EHAA, 97. zenbakia). Zerrenda horretan, entitate onuradunen izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.