Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3044

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Trafiko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko bi gailu instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu.

Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen diren trafiko-istripuak ekiditeko, bide-segurtasuna indartzeko eta zirkulazioaren arintasuna hobetzeko, beharrezkoa da irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailuak instalatzea; trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu.

AP-1eko bide-tartean, 80,050 (Arasur) eta 84,520 (Estavillo) kilometro-puntuen artean, bide-segurtasuna indartu behar dela ikusi da; eta horretarako, zirkulazioaren irudiak grabatzeko bi kamera instalatu behar dira.

Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailu batzuen instalazioa eta erabilera baimentzea, hurrengo bide eta kilometro-puntuetan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Grabazioak suntsituko dira grabatzen direnetik gehienez hilabetera, salbu eta trafikoaren edo bide-segurtasunaren arloko arau-hauste penal edo administratiboekin, abian dagoen ikerketa polizial batekin edo irekita dagoen prozedura judizial edo administratibo batekin lotuta badaude.

Hirugarrena.– Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroko arduradunak zaindu eta gorde behar ditu grabazioak, eta, hala dagokionean, datuen babesaren arloko eskubide hauekin lotutako ebazpenak eman behar ditu: datuak irispidean izateko eskubidea, zuzentzekoa, ezabatzekoa, datuen tratamendua mugatzekoa eta horri aurka egitekoa, datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien jomuga ez izatekoa eta datuen eramangarritasun-eskubidea.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak lurralde bakoitzean zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena daukan organora helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek agintaritza judizial eskudunera bidaliko dira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak bere laugarren ataleko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.

Trafiko zuzendaria,

ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.


Azterketa dokumentala