125. zk., 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
3041
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 26koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Gurenet atarian 2023ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran behin betiko atxikipenak erabakitzen dituen ebazpena.
Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako Betearazpen Eskalako komisariondokoen kategoriako lanpostuak, behin betiko betetzeko prozeduraren deialdia egin zen, merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez (C280) (urriaren 2ko EHAA, 188. zk.). Ebazpen horren hirugarren ebazpen-zatiko 2. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Jakinaraztea 2024ko martxoaren 26an argitaratu dela Gurenet atarian Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko martxoaren 26ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, behin betiko esleitzen dira Ertzaintzako Betearazpen Eskalako komisariondoko kategoriako lanpostuak, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharrekoak, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 26a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.