Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2988

IRAGARKIA, 2024ko ekainaren 11koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, ondare-erantzukizuneko prozedura ofizioz hasteko ebazpena jakinarazteko dena.

2024ko otsailaren 22an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen zuzendariak ebazpena eman zuen, iragarki honen eranskinean aipatzen den ondare-erantzukizuneko prozedurari ofizioz ekiteko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 65.2 artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako ebazpena bidali zitzaion, ofizioz, lehen aipatutako eranskinean datuak dituen pertsonari. Etxean bi aldiz entregatzen saiatu ondoren, Posta Zerbitzuak itzuli egin du bidalketa, bulegoan jaso ez dutelako.

Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio eskuragai duela aipatutako ebazpenaren testu osoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (Lakua I eraikina, 1. solairua).

Eranskinean adierazitako interesdunak horren berri izan dezan ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du berarentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN KARMELE ARIAS MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala