Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2983

IRAGARKIA, 2024ko ekainaren 4koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «1 MWn/1,26 MWp-ko "Gorbeialdeko Ekiola" instalazio fotovoltaikoa, 30 kV-ko sarera konektatuta», instalatzea Zigoitiko udal-mugartean (Araba).

Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak IX. tituluan, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak; 2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da proiektu hori, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.

– Eskatzailea: Gorbeialdeko Ekiola koop. s., IFK: F-16697666.

– Eskaera: ebakuazioaren trazadura aldatzeko aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena, eta instalazioaren onura publikoko deklarazioa.

– Xedea: energia elektrikoa teknologia fotovoltaikoaren bidez ekoiztea.

– Erreferentzia: 01 GEY 202400044: 1 MWn/1,26 MWp-ko «Gorbeialdeko Ekiola» instalazio fotovoltaikoa, 30 kV-ko sarera konektatuta, instalatzeko proiektua.

– Instalazioaren ezaugarriak:

a) Zoruko planta fotovoltaikoa, 545 Wp-ko potentziadun 2.304 panel fotovoltaikok eta 250 kW-ko 4 inbertitzailek osatua.

b) 1.250 kVAko transformazio-zentro 1, transformadorea eta ETko gelaxkak dituena, azalera-eraikin aurrefabrikatu trinkoan.

c) ETko gelaxken bidezko transformazio-zentro 1, azalera-eraikin aurrefabrikatuan.

d) Lehendik dagoen transformazio-zentrorainoko (30 KV) ebakuazio-linea. Zentroa iDE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.ren jabetzakoa da eta Gorbeia merkataritza-gunean dago.

e) Instalazioaren potentzia: 1 MWn.

– Tartean dagoen udal-mugartea: Zigoitia.

– Aurrekontua: 1.011.281,95 euro.

Hasierako proiektuak baditu aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariaren 2023ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez emanda. Jendaurrean jartzen den proiektuak barne hartzen du ebakuazio-linearen trazadura hasierako proiektuarekiko aldatzea.

Horren berri ematen da, guztiek jakin dezaten. Proiektua aztertu ahal izango da Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta nahi duenak egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 4a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala