Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2982

IRAGARKIA, 2024ko ekainaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariarena, oker baten ondorioz ordaindu diren Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak itzultzeko prozedura hasi dela jakinarazten duena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariak, 2024ko martxoaren 22an, erabaki zuen oker baten ondorioz ordaindu diren diru-sarrerak bermatzeko errentak itzultzeko prozedura hastea, zenbatekoak itzul daitezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Araudiko 108. artikuluan ezarritakoa betez (2021-02-08ko EHAA).

Ezinezkoa izan da dirulaguntza itzultzeko prozedura hasteko erabakia zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ondorio horietarako, 15 egun balioduneko epea ematean da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskubidea defendatzeko komeni dena aurkezteko edo alegatzeko. Horretarako, jakinarazten da bidegabeko prestazioak itzultzeko prozeduraren hasieraren gaineko testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da eranskinean adierazitako interesduna jakitun geratzeko, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 12a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria,

SARA BUESA RODRÍGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala