Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2981

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 3koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2024rako «Erronka 2030» laguntza-programen oinarri arautzaileak eta deialdiak onesten dituena.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mende dago. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan hainbat jarduera sustatzeko jarduketak adjudikatu zaizkio, hala nola industria- eta enpresa-jarduera, inbertsioa, garapena, industria-dibertsifikazioa eta -lehiakortasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, informazioaren eta jakintzaren gizartearen garapena eta enpresa-ekintzailetzaren sustapena.

Ildo horretatik SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak hainbat jarduketa egin ditu Euskadiko industria-sarea sustatzeko. Jarduketa horien artean, azpimarratzekoak dira ekintzailetza eta ekintzailetzaren kultura sustatzea xede duten laguntza-programak.

Ondorioz, laguntza-programa hau ekintzailetzaren euskal ekosistema hobetzeko eta sustatzeko diseinatu da nagusiki.

SPRIko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, programari zegokion gastua baimendu zen.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024rako «Erronka 2030» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onestea. Horren edukia eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.

Bigarrena.– «2024rako Erronka 2030» programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bilbao, 2024ko ekainaren 3a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA
2024RAKO «ERRONKA 2030» LAGUNTZA-PROGRAMA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan industria- eta enpresa-arloko jarduera bultzatzera bideratutako jardunbideak bideratzeko eta lehiakortasuneko bektore gisa hauen arteko trantsizioak Euskadiko enpresetan txertatzen laguntzeko ardura du: teknologia-digitala, energia-ingurumena eta demografia-gizartea. Horretarako, enpresen jarduera ekintzailean inbertsioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera sustatzea bultzatzen ditu.

«Erronka 2030» programa egun indarrean dagoen Ekintzailetzaren Erakundearteko Planarekin lerrokatutako tresna da. 2030eko erronkak identifikatzean, euskal ekosisteman hobetu beharreko 35 arloren eta erronkaren zerrenda egin zen 2021-2024 aldirako, ekosistemaren erresilientzia areagotzeko, babesa emateko prozesuak eta dinamikak modu eraginkorragoan artikulatzeko, eta ekintzailetzaren ahalmena ahalik eta gehien aprobetxatzeko, hurrengo urteetan berreskuratzeko palanka da eta.

Zerrenda hori Plana sortzeko prozesuan sortu da eragile publiko eta pribatuek egindako ekarpenei esker, baita ekintzailetzaren euskal ekosistemari buruz aldez aurretik egindako txostenetan adierazitako hobetzeko arloen bilketari esker, hala nola euskal ekintzailetzaren etorkizunari buruzko 2030 txostena, aurreko 2020 EEP Erakundearteko Plana eta horren balantzea egiteko urteko txostenak (2017., 2018. eta 2019. urtekoak).

Hori dela eta, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak («DAEL») 7.2.a) artikuluan ezartzen duenez, lege horretan aipatzen diren dirulaguntzen kudeaketa eta ematea publizitatearen printzipioaren arabera egin behar dira, besteak beste. Era berean, DAELren 8.3 artikuluan ezartzen du dirulaguntza mota bakoitzaren edo dirulaguntza programa bakoitzaren oinarri arautzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla.

Era berean, adierazi behar da programa hau erakundearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dagoela, 2024ko ekitaldirako Administrazio Kontseiluaren 2023ko abenduaren 20ko Erabakiaren bidez onetsia, eta helburu hauek lortzen laguntzen du: "proposamenak eta proiektu pilotuak babestea, ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektu pilotuak diseinatzeko, planifikatzeko eta abian jartzeko gastuak ordainduz, arlo hauetan: kultura eta balio ekintzaileak, giza kapitala, ekintzailetzako iturriak eta ideiak, merkaturako sarbidea, azpiegitura adimendunak, ekosistema, etab.

1. artikulua.– Xedea.

Programa honen xedea da ekintzailetzaren euskal sistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak babestea, ekimenak dinamizatzeko eta bateratzeko. Horrela, ekosistema horren eragileak elkartu eta inplikatuko dira, haien artean hobe sinkronizatu eta koordinatzeko.

2. artikulua.– Laguntzen izaera.

1.– Laguntza horiek behar bezala jasotako eskaerak ondoz ondo emateko prozeduraren arabera emango dira. Banaka eta ordenatuta ebatziko dira, oinarri hauetan eskatutako dokumentazio guztiarekin eskaera osatu den unearen arabera.

2.– Programa honen esparruan emandako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.

3.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak garrantzi gutxikoak edo minimis laguntzak dira, eta beraz, Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2831/2023 (EB) Erregelamenduak («2831/2023 Erregelamendua») ezarritakoaren mende daude.

4.– Programa honen esparruan emandako dirulaguntzak ez daude zuzen lotuta esportatutako kopuruei, banaketa-sare bat ezarri eta ustiatzeari edo jarduera esportatzailearekin zerikusia duten bestelako gastu arruntei.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 150.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Aurrekontu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.

2.– Funts hauek mugatuak direnez, laguntzak eskatu eta ematea ahalik eta lasterren egitea nahi du programak; beraz, laguntzak adjudikatzeko, espedientea osorik dagoen unearen arabera egingo da, modu ordenatuan, eta ebazpen bidez ukatuko dira laguntzak, Programarako gehieneko zuzkidura gainditzen badute.

3.– Programara bideratutako funtsak agortuz gero, Programa amaitu egingo da, eta horren berri emango da SPRIren zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez eta webgunean (www.spri.eus), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

4.– Aurrekontu-kreditua agortutakoan, ezingo da laguntza berririk eman, eta berariaz atzera botako dira aurkeztu bai baina ebazteko dauden eskariak.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak eta laguntzen onuradun izateko eskakizunak.

1.– Programa honen dirulaguntzen onuradunak izango dira 5. artikuluan adierazi diren eta diruz lagun daitezkeen jarduerak egiteko proiektuak aurkeztu dituzten hauek: Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten pertsona fisikoak, egoitza soziala duten pertsona juridikoak eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat gutxienez dutenak.

2.– Hauek ezin izango dira deialdiaren laguntzen onuradun izan:

a) DAELren 13. artikuluko 1., 2., 3., 4. eta 5. apartatuetan aurreikusitako egoeraren batean edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren («DLO») 13.2 artikuluan aurreikusitako kasuetako batean daudenak, aplikagarria den guztian.

Zehazki, eskatzaileek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzekoak egunean dituztela ulertuko da, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitako kasuetan. Hala, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela ulertuko da zorrak zatikatuta edo geroratuta eta bermatuta daudenean edo itzulketa-ebazpena aurkaratzeagatik etetea erabaki denean.

b) Laguntza bat legez kontrakotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat adierazi duen Europako Batzordearen aurretiko adierazpen baten ondoren laguntza hori berreskuratzeko agindu baten zain egotea.

c) Krisian dagoen enpresatzat hartzea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01 EBAO).

d) Sektore publikoren bateko kide izatea, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.

e) Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun eta oso astunak egiteagatik zehapena jaso dutenak, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez; betiere, neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.

f) LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzea, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

g) 2023ko deialdian Erronka 2030 programaren onuradunak izan direnak eta laguntzaren xede diren jarduketak likidatu ez dituztenak.

3.– Eskabidea aurkezten denetik emandako laguntza likidatu arte bete beharko dira laguntza ekonomikoen onuradun izateko aurreko apartatuetan adierazitako eskakizunak.

4.– Honela egiaztatuko dira aurreko paragrafoetan ezarritakoak:

a) SPRIk ofizioz egiaztatuko du eskakizun hauek betetzen direla:

– Pertsona juridikoek jarduera-zentro bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.

– Egunean dituztela beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena, eta ofizioz egiaztatzearen aurka egin ahal izango du; kasu horretan, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu.

b) Eskatutako gainerako eskakizunak 10. artikuluan adierazitako dokumentuen bidez egiaztatuko da, edo, bestela, oinarri hauei I. eranskin gisa erantsitako eredu normalizatuaren bidez; bigarren kasu horretan, eskatzaileak, SPRIk eskatzen dionean, erantzukizunpeko adierazpen horretan adierazitakoa egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan eta DAELren 13.9 artikuluan ezarritako betekizunei jarraikiz. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatutako eskakizunak egiazkoak direla egiaztatu ahal izango da, hala badagokio, ikuskapen-bisitan edo dokumentu-eskaeran.

5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira ekintzailetzaren euskal ekosistema orokorrean sustatzeko eta hobetzeko diren proiektuak, eskaera aurkezteko ekitaldi berean tartean zeuden eragile publikoak eta pribatuak biltzen dituztenak, arlo hauetan:

A) Kultura eta balio ekintzaileak.

a) Inkonformismo, proaktibitate eta sormen-balioak sustatzea, ehun ekonomiko eta soziala berreskuratzeko eta jasangarri bihurtzeko mekanismoak baitira.

b) Jarrera eta balio desiragarrien adierazle diren ekintzailetza-ereduei ikusgarritasuna ematea, eta adibide positiboak hedatu, porrotak normalizatu eta desinformazioaren aurkako borroka hedatzen laguntzea.

B) Giza kapitala.

a) Enpresek, startupek, ZTB- Teknologia eta Berrikuntza Zentroak, eragileek eta eragile publikoek ekosisteman eskatutako profil profesional berrien eskari eta eskaintzaren arteko lotura egitea eta profesionalak erakartzea, batez ere RIS3-Regional Innovation Strategy for Smart Specialization arloetan.

b) Belaunaldi-txandarekin lotutako ekimen ekintzaileak sustatzea, ekintzailetza bultzatzeko eta ehun ekonomikoa gazteagotzeko palanka diren heinean.

C) Ekintzailetza-iturriak eta -ideiak.

a) NEIBT-Enpresa berritzaile berriak eta oinarri teknologikokoak laguntzearen aldeko apustuari jarraipena ematea, batez ere RIS3-Regional Innovation Strategy for Smart Specialization sektoreetan, eta EAEn egin beharreko trantsizio hirukoitza sustatzea: teknologiko-digitala, energetikoa-ingurumenekoa, eta demografiko-soziala; izan ere, enpresa, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko iturriak dira.

b) Ekintzailetza berdinzale eta homogeneoaren aldeko apustua egitea, eta batez ere, emakumeen ekintzailetzaren aldekoa.

D) Merkatura sartzea.

a) Lankidetza-ekintzailetza sustatzea (ekintzaileen, enpresa berrien eta enpresa egonkortuen artean), merkatura errazago sartzeko eta horien jasangarritasuna hobetzeko.

b) Proiektu ekintzaileak merkatuan sartzeko ekintzaileek eta erretiratutako edo aurretik erretiratutako enpresari/zuzendariek batera parte hartzea.

E) Azpiegitura adimendunak.

a) Gutxi erabiltzen diren azpiegiturak aprobetxatzea, eta horien (eta haien proiektuen) arteko lotura sustatzea.

F) Ekosistema.

a) Lurraldeak ekiteko toki erakargarri gisa duen posizionamendua indartzea, «ekiteko ekosistema industrial-teknologiko erakargarri» gisa.

b) Euskal ekosistema nazioartekotzea eta atzerrian ikusgarritasuna ematea (eragileei, jarduerari).

2.– Nolanahi ere, ez da diruz laguntzeko moduko ekintza izango Europar Batasuneko beste Estatu kide batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea, eta ondorioz, programa honen esparruan emandako dirulaguntzek ezingo dute lotura zuzenik izan esportatutako kopuruekin, banaketa-sare bat sortu eta ustiatzearekin edota esportazio-jarduerarekin lotutako bestelako gastu arruntekin.

3.– Programa honen esparruan emandako dirulaguntzek ezin dute baldintza gisa jarri bertako produktuak erabiltzea inportatutakoak erabili beharrean.

6. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak eta eskakizun aplikagarriak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak aurreko artikuluan adierazitako gaiei lotutako edozein izango dira, betiere hirugarrenek proiektua gauzatzeko egindako lanekin bat badatoz (izaera mugatzailerik gabe, proiektua diseinatzeko eta planifikatzeko gastuak, espazioen alokairua, aholkularitza, tresna eta/edo plataforma digitalak diseinatzea eta sortzea).

Ez dira diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko onuradunaren bitarteko propioei dagozkienak (izaera mugatzailerik gabekoak, onuradunaren berezko langileei lotutako gastuak, hala nola soldaten ordainketa), taldeko enpresenak barne.

2.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

– Proiektua egiteko beharrezkoak izan beharko dute.

– Laguntza-eskaera SPRIn aurkeztu ondoren eta proiektua gauzatzeko epean zehar (gehienez ere 12 hilabete) sortuak edo fakturatuak izan behar dute.

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira, baldin eta eskaera horiek oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkezten badira.

– Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.

– Gastu hautagarriaren balorazioa kutxa-irizpidearen araberakoa izango da.

– Onuraduna enpresa bat denean, ez dira kontuan hartuko merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten gastuak.

3.– Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin azpikontratatzea edo kontratatzea.

a) Hirugarrenak azpikontratatu edo kontratatu ahalko dira jardueraren % 100 arte egiteko, edozein kasutan, DAELren 31.3 artikuluan, DLOren 29. artikuluan eta DLOren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren («DEO») 68. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Ulertuko da onuradunak azpikontratatu edo kontratatu duela baldin eta hirugarrenekin adosten badu dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egikaritzea. Azpikontratazioaren kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioa. Hirugarrenekin adostutako jarduera horrek dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 euro baino gehiago bada, kontratazioak DAELren 31.3 artikuluko eskakizunak bete beharko ditu.

b) DAELren 30.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa handiagoa bada sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritakoa baino eta hirugarrenekin kontratatzea dakarren guztietan, gutxienez hiru hornitzaileri eskatu beharko dizkie eskaintzak onuradunak. Zerbitzu bat egiteko edo ondasun bat emateko konpromisoa hartu aurretik eskatu beharko dira eskaintzok, salbu eta merkatuan ez badago zerbitzu-ondasunok emateko edo hornitzeko behar beste erakunde (ezaugarri bereziak dituztelako), edo dirulaguntza jaso aurretik egin bada gastua. Aurkeztutako eskaintzak hautatzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean, beren-beregi justifikatu beharko da inguruabar hori memoria batean.

7. artikulua.– Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak.

Dirulaguntza honen xede diren laguntzak dirulaguntza modura emango dira, diruz lagun daitezkeen gastuen ehuneko hauen arabera, onuradun-tipologiaren arabera. Onuradun bakoitzeko 10.000 euro emango dira gehienez:

– Pertsona fisikoa, erakundea, fundazioa eta unibertsitatea: % 90.

– ETE: % 70.

– Enpresa handia: % 50.

8. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.

1.– Programa honetan jasotako laguntzekin batera beste laguntza bateragarri batzuk eskuratu ahal izango dira edo Europako beste finantzabide batzuk, betiere diruz lagun daitezkeen gastu berberetarako gehieneko laguntzaren muga errespetatzen bada.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa, bakarrik zein administrazioak edo sektore publikoak emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin bat eginda, inolaz ere ezin da izan onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa. Beste laguntza publiko batzuen eta programa honen bidez emandakoaren batura kostu hori baino handiagoa bada, programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko beharrezkoa den neurrian.

3.– Programa hau aplikatuz emandako laguntzak garrantzi txikiagoko edo minimis laguntzatzat hartzen dira.

4.– Erakunde onuradun batek jaso dezakeen minimis laguntza, guztira, ezingo da 300.000 eurotik gorakoa izan, hiru urteko edozein alditan kontabilizatuta.

5.– Minimis laguntzak ez zaizkio metatuko Estatuko inongo dirulaguntzari, diruz lagun daitezkeen gastu horiei dagokienez, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion gehieneko laguntzaren kopurua. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Batzordeak harturiko erabaki baten bitartez.

6.– Muga horietako bat edo Programak ezarritakoren bat gaindituz gero, ematen den laguntzari soberako diru-kopurua kenduko zaio.

9. artikulua.– Laguntza eskatzea.

1.– Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta oinarri hauetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, SPRIren webgunearen bidez.

2.– Aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek laguntza-eskaera egiteko inprimakiak bete beharko dute SPRIren webgunean; horren bidez, eskatzaileek, pantaila jarraituen bidez, oinarri hauekin bat eskatzen zaien informazioa ikusi ahalko dute.

3.– Eskaera hori erakundea ordezkatzeko ahalordea duen pertsonak sinatu beharko du, sinadura elektroniko aurreratu bidez (aitortutako ziurtagiri elektroniko bidez). Aurkezpen-datatzat hartuko da SPRIren sistemetan eskarian duen sinadura elektronikoarena.

4.– Laguntzaren eskaera eta eskatutako dokumentazioa aukeratzen den hizkuntzan aurkez daitezke. Gainera, laguntzen eskaeraren ondoriozko jardueretan eta prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak aurkezten duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen arabera.

5.– Laguntzaren eskaerak eskatzailearen eta haren legezko ordezkariaren edo bere izenean jarduten duen pertsona fisikoaren identifikazio-datuak eduki beharko ditu.

10. artikulua.– Laguntzaren eskaera egiteko dokumentazioa.

Aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

1.– Administrazio-informazioa eta dokumentazioa:

– Onuraduna pertsona fisikoa bada:

a) Nortasun-agiri nazionala.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko errolda-ziurtagiria.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaile hauei eranskin gisa erantsi zaien eredu normalizatuaren edukiaren arabera.

d) Gai hauei buruzko informazioa:

– Aurreko hiru ekitaldi fiskaletan emandako minimis laguntzen zerrenda, emakida-data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.

– Proiektu berdinerako eskatu diren edo erakunde publiko edo pribatuek eman dituzten laguntzen zerrenda, eskaeraren eta hala badagokio emakidaren data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.

e) Ordainketak egin ahal izateko emandako kontu korrontearen banku-titulartasunaren ziurtagiria.

– Onuraduna pertsona juridikoa bada:

a) Erakundearen ordezkari legalaren izen-abizenak eta nortasun-agiri nazionala (NAN) edo atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ).

b) Eratze-eskritura.

c) Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.

d) Erakunde onuradunaren IFZ.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaile hauei eranskin gisa erantsi zaien eredu normalizatuaren edukiaren arabera.

f) Gai hauei buruzko informazioa:

– Aurreko hiru ekitaldi fiskaletan emandako minimis laguntzen zerrenda, emakida-data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.

– Proiektu berdinerako eskatu diren edo erakunde publiko edo pribatuek eman dituzten laguntzen zerrenda, eskaeraren eta hala badagokio emakidaren data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.

– Enpresaren tamaina zehazteko datuak, hau da, enpleguaren urteko datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra, eta, hala badagokio, harekin elkartutako edo lotutako gainerako enpresena, bai eta taldearen datu orokorrak ere, talde osoaren antolamendu-eskema bat jasoko duena partaidetzekin eta enplegu-datuekin, ustiapen-zifrarekin eta balantzearekin, hori guztia laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldiei dagokienez.

g) Ordainketak egin ahal izateko emandako kontu korrontearen banku-titulartasunaren ziurtagiria.

2.– Eskatzailea pertsona fisikoa edo juridikoa bada, dokumentazio tekniko hau:

a) Proiektuaren memoria, hauek adierazita: proiektuaren jatorria, xedeak, eragile sustatzaileak eta parte-hartzaileak, egin beharreko jarduera eta faseak, egiteko epeak, xede-publikoa eta espero den inpaktua. Horrez gain, alderdi sozioekonomikotik ekosisteman neurtu daitekeen inpaktuak ere adieraziko dira.

b) Proiektuaren aurrekontua, horren dokumentu deskribatzaileak eta egiaztagiriak erantsita. Diruz lagunduko diren partiden banakapena eta justifikazioa.

11. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2024ko irailaren 30ean amaituko da. Dena dela, eskatzaileentzako arreta teknikoa 2024ko irailaren 30eko 15:00etan amaituko da (Espainiako ordu penintsularra).

Laguntza-eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa, diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira. Halaber, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazitako proiektuak laguntza-eskaeran izapidetzea onartuko da.

12. artikulua.– Ebaluazio- eta ebazpen-prozedura.

1.– Laguntza-eskaeren kudeaketa organo kudeatzaileak egingo du, espedientea osorik dagoen unearen arabera.

2.– Proiektuak eskakizun hauek betetzen direla egiaztatuz aztertuko dira:

a) Proiektuaren argitasuna, sormena eta programaren helburu eta gaietara nola egokitzen den.

b) Parte-hartzaileak, eragile sustatzaileen aniztasuna eta ekintzailetzaren euskal ekosisteman parte hartzen ez duten eragileen presentzia lehenetsiz.

c) Proiektuaren eta garatu beharreko jardueren egingarritasun tekniko, ekonomiko eta legala.

d) Esperotako inpaktua, xede-publikoa kontuan hartuta, ekonomiari, enpleguari eta gizarteari dagokionez ekosisteman neur daitezkeen inpaktuak nabarmenduz.

e) Bazterketa-arriskuan dauden kolektiboetan eragina izateko eta emakumeen eta gazteen enplegua hobetzeko gaitasuna.

Aurreko eskakizun guztiak betetzen ez dituzten jarduketei ezezkoa emango zaie.

3.– Prozeduraren ebazpena SPRIren Zuzendaritza Nagusiak emango du, eta eskaerak aurkezpen-ordenaren arabera ebatziko dira, beharrezko aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahalko zaio Zuzendaritza Nagusiari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako epean eta moduan.

4.– Ebazpen-epea. Eskaeren berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, egindako eskaera formulatu, eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta jakinarazpenik jaso ez bada, eskaera ezetsi dela ulertuko da.

5.– Emakida-ebazpenean onuradunari jakinaraziko zaio minimis laguntza bat dela.

6.– Ebazpen hori bitarteko elektronikoen bitartez eman eta jakinaraziko zaio erakunde eskatzaileari, ematen denetik 10 egun balioduneko epean gehienez.

7.– Denek jakiteko zer laguntza esleitu den, SPRIren webgunean eta EHAAn argitaratuko dira.

13. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak amaitu ondoren, onuradunek proiektua gauzatu dela justifikatu beharko dute, SPRIren webgunean gaitutako likidazio-eskabidearen inprimakiak erabiliz.

2.– Likidazio-eskabideak erakundea ordezkatzeko nahikoa ahalorde duen pertsonak sinatu beharko ditu, sinadura elektroniko bidez, edo norbere izenean jarduten duen pertsona fisikoak. SPRIren sistemetan emandako sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.

3.– Likidazio-eskaerak eskatzailearen identifikazio-datuak eduki beharko ditu, bai eta haren legezko ordezkariarenak edo norbere izenean jarduten duen pertsona fisikoarenak ere.

4.– Likidazio-eskaera proiektua amaitzen denetik bi hilabeteko epean aurkeztu beharko da gehienez, eta, nolanahi ere, 2025eko abuztuaren 29a baino lehen. Horrekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, zehazki:

a) Gauzatutako gastuak justifikatzeko memoria eta diruz lagundu daitezkeen gastuen fakturak, kostuak xehatuta.

b) Proiektuaren diruz lagundu daitezkeen gastuen finantza-erakundearen bankuko ordainagiriak.

c) Jarduera horien finantzaketa, dirulaguntzarekin batera, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabideekin egin bada, diruz lagundutako jardueretarako funts horien zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa egiaztatu beharko da.

d) Finantza-erakundearen egiaztagiria, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN), lehen aipatutakoari dagokionez aldatzen bada.

e) Proiektuaren testuinguruan egindako lanen memoria teknikoa. Txostenak informazio hau jasoko du:

– Proiektuaren abiapuntuaren diagnostikoa.

– Proiektua gauzatzean egindako ekintzak.

– Proiektuaren amaierako balantzea, ekintzailetzaren euskal ekosistemari dagokionez proiektuarekin lortutako hobekuntzak nabarmenduz.

Likidazioaren eskaerak berekin dakar SPRI baimentzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea eskatzeko, bai eta enpresa EJZn (ekonomia-jardueren gaineko zerga) altan emanda dagoen epigrafea kontsultatzeko ere.

f) Hornitzaileen eskaintzak, DAELen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.– Eskaeraren ebazpen hori SPRIko zuzendari nagusiak emango du, eta eskatzaileari jakinaraziko zaio. Ebazpenaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRIko zuzendari nagusiaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan.

14. artikulua.– Laguntza- edota likidazio-eskabideak zuzentzea.

1.– Laguntza- edota likidazio-eskabideak ez badaude behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa aurkezten, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango dio eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko.

2.– Epe hori igaro eta erakunde onuradunak ez badu zuzenketarik egin, SPRIk bertan behera utzi ahal izango du espedientea, horretarako ebazpena eman ondoren.

15. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

1.– Dirulaguntzak SPRIk ordainduko ditu, laguntzaren erakunde onuradunari ordainketa bakarra eginez, betiere onuradunak likidazio-eskaera eta 13. artikuluan adierazi diren egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Ez da ordainketarik egingo, baldin eta onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu edo itzulketa-ebazpen ondorioz zorduna bada.

2.– Baldin eta diruz lagundu daitekeen gastua dirulaguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari, eta, nolanahi ere, 7. artikuluan ezarritako mugak aplikatuko dira.

16. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Oinarri hauen babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunek bete beharreko obligazioak dira DAELren 14. eta 42. artikuluetan eta, aplikatu beharrekoa denean, DLOren 14. eta 46. artikuluetan xedatutako betebeharrak, eta, bereziki:

a) Dirulaguntza ematea bidezko egiten duen jarduera gauzatzea.

b) SPRIri justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten eskakizunak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela.

c) Emandako laguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntzaren emakidaren jakinarazpena jaso eta hamar egun balioduneko epean erakunde onuradunak ez badio espresuki uko egiten hari SPRIren aurrean, hura onartu dela ulertuko da.

d) Emandako laguntza laguntzaren xede den jarduketa-plana garatzeko baliatzea eta laguntzaren xede diren gastuak finantzatzeko erabiltzea.

e) Onartzea SPRIk beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio gehigarri guztia eskatu ahal duela, eta SPRIk izendatutako langileek beharrezko eta komenigarritzat jotzen dituzten egiaztapenak egin ditzaketela euren instalazioetan, esleitutako laguntzaren xede den proiektua egikaritu dela eta eskatutako eskakizunak bete direla egiaztatzeko.

f) Faktura guztiak gordetzea eta SPRIren, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea lau urteko epean, gastu hautagarriak egiten direnetik aurrera.

g) SPRIk egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren, eta beste kontrol-organo eskudunen (nazio- zein komunitate-mailakoak) egiaztatze- eta kontrol-jarduketak ere, jasotako dirulaguntzei buruzkoak, aurreko jarduketak egitean eskatutako informazio guztia aurkeztuz.

h) SPRIri dirulaguntza edo laguntzak jaso izana jakinaraztea, baita diru-sarrera edo baliabideak ere, hemen araututako laguntzen antzeko xedea badute, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen eskutik jasotakoak.

Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

i) SPRIri dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo edo subjektibo aldatu dela jakinaraztea.

Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

j) Dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, ogasun-gaietan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailburuaren aginduz erregelamendu bidez zehazten den moduan.

k) Izaera juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza- eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla bermatzeko.

l) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- edo kontrol-jardueren xede diren izan daitezkeelako.

m) Konfidentzialtasun-mugak, datu pertsonalen babesa eta enpresa-sekretuak errespetatuz, SPRIrekin lankidetzan aritzea proiektuaren emaitzak eta dirulaguntzaren xedea hedatzen, SPRIk dituen komunikazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-mekanismoen bitartez.

n) Hedapen-neurri hauek hartzea, dirulaguntzaren xede den programa, jarduera, inbertsio edo ekimenaren finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko, DLOren 18.4 artikuluan xedatutakoarekin bat:

– Publikoki hedatzeko dokumentu, kartel, propaganda edo argitalpenetan SPRIren logotipoa eta «SPRIk diruz lagunduta» esaldia agertu beharko da, esteka honetan eskura dagoen formatuari jarraikiz: https://www.spri.eus/es/logo/

– Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.

ñ) DAELren 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea, edo diruz lagundutako jardueraren edo jarduketaren kostutik gora jasotakoa.

o) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.

p) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

q) DAELren 30.2 artikuluari jarraikiz, dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, merkataritza-eragiketek eragin dituzten eta diruz lagundu daitezkeen gastuek enpresari aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dute, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

r) Onuraduna DAELren 48.1 artikuluan aurreikusitako egoeran dagoenean, deslokalizaziorik ez egitea.

17. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

1.– Aurreikusita dago emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki dezakeela dirulaguntzaren organo emaileak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, eskakizun hauek betetzen direnean:

a) Dirulaguntza aldatzea interesdunak eskatuz gero, DAELren 14.e artikuluan adierazitako betebeharra betez jakinaraztea onuradunak, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.

b) Zenbatekoa gehitu behar ez izatea.

c) Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea.

d) Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

e) Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

f) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.

2.– Dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat jaso badu onuradunak eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu behar bada, DAELren 40. artikuluan aurreikusitakoari jarraituko zaio.

3.– Halaber, programaren kudeaketaren arduradunak egin beharreko jarduerak gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, baldin eta erakunde eskatzaileek hala eskatzen eta behar bezala justifikatzen badute; betiere proiektuak egiteko ezarritako gehieneko 12 hilabeteko epea 12 hilabetetan gainditzen ez bada.

18. artikulua.– Ez-betetzeak eta diru-itzultzeak.

1.– Erakunde onuradunek oinarri hauetan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak edo laguntzen emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzak urratzen badituzte, emandako laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta SPRIri ordura arte jaso dituzten laguntzen zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango dute; horrekin batera, dagozkien berandutze-interesak ere ordaindu beharko dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, itzulketa hori lortzeko ekintza legalak abiaraziko dira. Halaber, enpresa aholkulariari debekatu ahalko zaio programa honekin lotutako proiektu berriak egitea, egiaztatzen bada ez dagoela halakorik.

2.– Edonola ere, hauek ez-betetzetzat joko dira, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera:

a) SPRIren baimenik gabe laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian aurreikusitako jarduketak aldatzea. Egikaritzearen edozein aldaketa ez bazaio SPRIri jakinarazten eta aldaketa horrek laguntzaren emakidaren azterketa-baldintzak aldatzen baditu, ez-betetzetzat joko da ondore horietarako. Aldaketak baimendu ahalko dira, betiere SPRIri eskatzen bazaizkio eta erakunde onuradunak justifikatzen baditu, ahal den neurrian, proiektuan aplikatu aurretik, betiere ez bada hutsaltzen programa honek hasiera batean jarraitutako jarduketa eta helburuen izaera.

b) Gastu hautagarriak epean ez justifikatzea edo ez betetzea programa honetan edo laguntza emateko ebazpenean eskatutako baldintzak.

c) Diruz lagundutako proiektua egikaritzeko ezarritako epeak gainditzea, betiere ez badago aldaketa- edo luzapen-baimenik.

d) Laguntza lortu izana programa honetan jasotako eskakizunak bete gabe edo laguntzaren emakidari begira ezarritakoak urratuz.

e) Programan edo laguntzaren emakidan aurreikusitako kontrol-neurriei uko egitea edo oztopatzea.

f) Proiektua beste edozein modutan desbideratzea edo ez betetzea laguntzaren emakidaren ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar.

g) DLOren 37. artikuluan, DEOren 91., 92. eta 93. artikuluetan eta DAELren 35.4 eta 36. artikuluetan aurreikusitako arrazoiak.

3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.

4.– Deialdi honetan, gainerako arau aplikagarrietan eta, hala badagokio, emakidaren ebazpenean ezarritako eskakizunak betetzen ez badira, DAELren 51. artikulua aplikatuz enpresen deslokalizazioari buruzko adierazpena barne, hura indargabetuko da, ez-betetzearen aurretiazko espedienteari jarraikiz, eta SPRIri laguntzak itzuli beharko zaizkio, berandutze-interesekin batera, zeinek Eskubide Publikoko sarrerako izaera izango duten, horri buruz DAELn 40. artikuluan eta 698/1991 Dekretuaren II. tituluan xedatutakoari jarraikiz, dagozkien ekintza legal eta zehapenei kalterik egin gabe. Indargabetze- eta itzulketa-espedienteak (partziala edo totala) abiarazi eta ebaztea SPRIren Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

5.– Ezarritako baldintzak zati batean betetzen direnean, baldin eta egiaztatzen badu bere jarduna konpromisoak betetzera bideratuta dagoela zalantzarik gabe, dirulaguntza zati batean ordainduko da, edo, hala badagokio, zati batean itzuliko da, kalkulatzeko egin behar zen jarduera guztitik benetan egindakoaren proportzioa erabiliz. Edozein kasutan, onuradunak kobratzeko eskubide duen zenbateko partzial horrek bat egingo du emandako dirulaguntzatik benetan egindako eta behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikatze hori egiaztatu ondoren eta erakunde emaileak onartu duenean.

6.– Programaren xede den jardueraren kostua gainditzen duen laguntza-zatia ere itzuli beharko da gehiegizko finantzaketa gertatzen bada beste laguntza batzuen pilaketaren ondorioz hura kobratu ondoren (9. artikuluan arautzen da). Kasu horretan itzuli beharreko zenbatekoa gertakaria adierazten duen eta itzulketa agintzen duen ebazpenean zehaztuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Programa honi araudi hau aplikatu ahal zaio:

1.– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

2.– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta, aplikatzekoa den kasuetan, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

3.– 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko eskakizunak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

4.– Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, artikuluak aplikatzeari buruzkoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Erakunde onuradunek jakinarazi beharko dute publikoa dela diruz lagundutako jarduketaren finantzaketa. Horretarako, jasotako laguntza aipatu beharko dute, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren logotipoa jarri beharko dute, ikusteko moduan, diruz lagundutako jarduketak jendaurrean hedatzeko material, argitalpen edo ekitaldi guztietan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (aurrerantzean, «DPBEDBLO»), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, «DBEO») eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.

Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskabidean oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.

Informazio hori gai honetan eskumena duen Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei laga ahal izango zaie.

Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.

Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus. Era berean, interesdunak Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus

Era berean, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan, eta SPRIren kasuan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa izango da: www.apvd.eskadi.eus.

SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://www.spri.eus/lege-oharra/ webgunera.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauekiko hartzen dituen erabakiek administrazio-izaera dute, eta, beraz, eskumeneko jurisdikzioa administrazioarekiko auziena izango da.

Bilbao, 2024ko ekainaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

II. ERANSKINA
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPEN EREDU NORMALIZATUAREN EDUKIA

[izen-abizenak] jaunak/andreak, indarrean dagoen [...] zenbakidun NANarekin, [...] IFK eta egoitza soziala [helbidea; erakunde eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ekonomia-jardueraren zentro bat adierazi behar da gutxienez] helbidean duen [erakunde eskatzailearen izena](r)(e)n izenean,

BERE ERANTZUKIZUNPEAN ADIERAZTEN DU:

I.– Betetzen dituela programa honen xede den laguntza lortzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak, eta, zehazki:

– Aurreko hiru urteetan ez duela jaso 300.000 eurotik gorako minimis laguntzarik.

– Hauei buruzko informazioa aurkezten dela eskari honetako dagokion apartatuan:

a) Aurreko hiru urteetan emandako minimis laguntzen zerrenda, emakida-data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.

b) Proiektu bererako eskatu diren edo erakunde publikoek edo pribatuek eman dituzten laguntzen zerrenda, eskaeraren eta, hala badagokio, emakidaren data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.

– Ez dagoela oinarri hauetako 5.2 artikuluan aurreikusitako egoeretako batean, hau da:

a) Sektore publikoren bateko kide izatea, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.

b) DAELren 13. artikuluan aurreikusitako kasuetako batean edo, aplikatzekoa den kasuetan, DLOren 13.2 artikuluan aurreikusitakoetako batean egotea.

c) Laguntza bat legez kontrakotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat adierazi duen Europako Batzordearen aurretiko adierazpen baten ondoren laguntza hori berreskuratzeko agindu baten zain egotea.

d) LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzea, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

e) Adierazpen honek eskatzailearen konpromisoak jasotzen ditu, hau da, DAELren 49. artikuluaren arabera enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa eta DAELren 9.4.h) artikuluaren arabera gainfinantzaketarik ez egitekoa.

II.– Aurreko I. apartatuan egindako adierazpena betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa baduela, Administrazioaren esku jarriko duela hark eskatzen dionean, eta konpromisoa hartzen duela aurreko betebehar horiek betetzeko aitorpen edo baliatze horri dagokion denbora guztian.

III.– Badakiela erantzukizunpeko adierazpen honetan jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez badela, edo administrazio eskudunari ez bazaiola aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango dela dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluko 4. apartatuari jarraikiz.

[...] Ados nago goian adierazitako adierazpenen edukiarekin.


Azterketa dokumentala