Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2979

ERABAKIA, 2024ko ekainaren 11ko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena: TEKAZEL funtzionario eta lan kontratudunen Plangintza Batzorde Bateratuak 2024ko maiatzaren 17an hartutako erabakia onartzeko dena, zeinaren bidez zehazten baita nola eskainiko diren UPV/EHUko lan poltsetan kontratu programak, iraupen luzeko aldi baterako gauzatze programak eta 14/2021 Legearen 23 bis artikuluan jasota dauden lan kontratu mugagabeak (24/2021 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa).

2017ko uztailaren 18ko Erabakiak, lan poltsak eratzeari eta kudeatzeari eta lan poltsetako kideak ordenatzeari buruzkoak (errektorearen 2018ko maiatzaren 2ko erabakiaren bidez argitaratua –2018ko maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.–), ez ditu 12. artikuluko ezohiko deien artean biltzen kontratu-programen eta aldi baterako gauzatze programen izendapenak eta, hortaz, 11. artikuluko dei arrunt gisa izapidetu dira orain arte.

Aipatu beharrizanak epe luzekoak izaten dira maiz (legez ezarritako iraupen mugatukoak) eta, hala ere, horiek betetzeko ez dira lanpostuen zerrendan aldaketak automatikoki egiten eta, batzuetan, egiturazko plaza edo lanpostu bilakatzen dira.

Bestalde, apirilaren 5eko 8/2022 Errege Lege Dekretuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemako lan kontratuen arloan premiazko neurriak ezartzen dituenak, aldatu egin zuen ekainaren 1eko 14/2011 Legea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa, eta aukera ematen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sisteman lan kontratu mugagabeak egiteko jarduera zientifiko eta teknikoetarako, betiere, I+G+B proiektu gisa garatzen badira jarraibide metodologiko egokiei jarraituz.

Hori horrela, zalantzan jarri da nola kudeatu eta eskaini beharko liratekeen lan poltsetan kontratu-programak eta aldi baterako gauzatze programak.

Horregatik guztiagatik, TEKAZELen Plangintza Batzorde Bateratuak 2024ko maiatzaren 17ko bileran akordioa lortuta, gerenteak proposatuta, Gobernu Kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– TEKAZELen Plangintza Batzorde Bateratuak 2024ko maiatzaren 17an hartutako erabakia berrestea, zeinaren bidez zehazten baita nola eskainiko diren UPV/EHUko lan poltsetan kontratu programak, iraupen luzeko aldi baterako gauzatze programak eta 14/2021 Legearen 23 bis artikuluan jasota dauden lan kontratu mugagabeak (14/2021 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa) (1. eranskina).

Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango diote Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute zuzenean EAEko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Kasu bietan, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasiko dira epeak.

Leioa, 2024ko ekainaren 11a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERABAKIA, 2024KO MAIATZAREN 17KOA, TEKAZEL FUNTZIONARIO ETA LAN KONTRATUDUNEN PLANGINTZA BATZORDE BATERATUARENA, UPV/EHUKO LAN POLTSETAN KONTRATU PROGRAMAK, IRAUPEN LUZEKO ALDI BATERAKO GAUZATZE PROGRAMAK ETA 14/2021 LEGEAREN 23 BIS ARTIKULUAN JASOTA DAUDEN LAN KONTRATU MUGAGABEAK NOLA ESKAINI ZEHAZTEKOA (14/2021 LEGEA, EKAINAREN 1EKOA, ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKOA)

2017ko uztailaren 18ko Erabakiak, lan poltsak eratzeari eta kudeatzeari eta lan poltsetako kideak ordenatzeari buruzkoak (errektorearen 2018ko maiatzaren 2ko erabakiaren bidez argitaratua –2018ko maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.–), ez ditu 12. artikuluko ezohiko deien artean biltzen kontratu-programen eta aldi baterako gauzatze programen izendapenak eta, hortaz, 11. artikuluko dei arrunt gisa izapidetu dira orain arte.

Aipatu beharrizanak epe luzekoak izaten dira maiz (legez ezarritako iraupen mugatukoak) eta, hala ere, horiek betetzeko ez dira lanpostuen zerrendan aldaketak automatikoki egiten eta, batzuetan, egiturazko plaza edo lanpostu bilakatzen dira.

Bestalde, apirilaren 5eko 8/2022 Errege Lege Dekretuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemako lan kontratuen arloan premiazko neurriak ezartzen dituenak, aldatu egin zuen ekainaren 1eko 14/2011 Legea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa, eta aukera ematen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sisteman lan kontratu mugagabeak egiteko jarduera zientifiko eta teknikoetarako, betiere, I+G+B proiektu gisa garatzen badira jarraibide metodologiko egokiei jarraituz.

Hori horrela, zalantzan jarri da nola kudeatu eta eskaini beharko liratekeen lan poltsetan kontratu-programak eta aldi baterako gauzatze programak.

Hortaz, adierazitako premiei erantzun behar zaienez, azaldutakoak aintzat izanik, eta eraginkortasun eta efizientzia administratiboaren izenean, sindikatuen ordezkariek eta UPV/EHUk honako hau erabaki dute:

ERABAKIA

12. artikuluan barne hartzea 2023-2026 aldirako Unibertsitate Programan aurreikusitako kontratu-programek eragiten dituzten langile beharrak, baita iraupen luzeko aldi baterako gauzatze programek eragiten dituztenak ere, halakotzat joko direlarik urtebetetik gorako kontratuak eta ekainaren 1eko 14/2021 Legearen 23. bis artikuluan jasotako iraupen luzeko kontratuak.

Leioa, 2024ko maiatzaren 17a.


Azterketa dokumentala