Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2977

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko ekainaren 5ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2024-2026 aldirako dirulaguntzetarako deialdia arautzen eta egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta testuingurutik argi ondorioztatzen badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak hala eskatuta.

Horrelako hutsak atzeman direnez 2024ko ekainaren 5eko Aginduan (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2024-2026 aldirako dirulaguntzetarako deialdia arautzen eta egiten duena, 2024ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua –112. zenbakia–), dagokion zuzenketa egin zaio.

1.2. artikuluan, 2024/2803 (20/2) orrialdean,

honela dio:

«2.– 2023 urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean burutu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak.»

Baina hau esan behar du:

«2.– 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean burutu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak.»


Azterketa dokumentala