Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2976

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak, ondorengo laguntza deialdian: Agindua, 2023ko azaroaren 7koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzetarako deia egiten duena 2023ko ekitaldirako.

2023ko azaroaren 7ko Aginduko (Agindua, 2023ko azaroaren 7koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzetarako deia egiten duena 2023ko ekitaldirako) 12. artikuluak ezarritakoa ikusita:

«1.– Eskabideak aztertzeko, ebaluatzeko zein hautatzeko eta dirulaguntza kuantifikatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da; batzorde hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko hiru teknikari profesionalek –teknikari bat zuzendaritza bakoitzeko– osatuko dute, bai eta Zerbitzu-zuzendariak izendatutako beste teknikari batek ere, eta horien guztien zereginak hauek izango dira: batetik, aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea, agindu honen 6. artikuluan ezarritako kuantifikazio-irizpideak aintzat hartuta; eta, bestetik, dagokion zuzendariari aurkeztu beharreko ebazpen-proposamen bat egitea.

2.– Balorazio-batzordearen barruan gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia orekatua bermatuko da, eta bete egingo da, beraz, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak arautzen duena, zeinaren bidez onartzen baita emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina.

3.– Balorazio Batzordea izendatzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aurkeztutako eskabideak baloratzen hasi aurretik.».

Bere eginkizunak betetzeko, batzordeak arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Behean zehazten diren pertsonak izendatzea 2023ko azaroaren 7ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen eta ebazpen-proposamena emango duen Balorazio Batzordeko kide (Agindua, 2023ko azaroaren 7koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzetarako deia egiten duena 2023ko ekitaldirako). Aurrekoa kontuan hartuta, honako hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

Batzordeburua:

M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako arduraduna, titular gisa.

Kideak:

Resu Abasolo Garcia andrea, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzako teknikaria, titular eta idazkari gisa.

Leire Lauzirika Cuadrado andrea, Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria, titular gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 10a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala