Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2024ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2971

AGINDUA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzan «Zuzendariorde» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzan, «zuzendariorde» lanpostua (210001 lanpostua, 1 dotazioa) hutsik dago. Hori dela eta, Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Arautegia onartu zuen 1451/2005 Errege Dekretuaren 57. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdia egiten da. Lanpostu horren izena, kokapena eta ordainsaria ebazpen honen eranskinean zehazten dira. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

Auzitegiko Medikuen Kidegoko karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute deialdi honetako lanpostua, baldin eta zerbitzu aktiboan edo lanpostua gordetzea dakarren beste edozein egoeratan badaude eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean.

Bigarrena.– Eskabideak.

Eskabideak hamar egun balioduneko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta egungo lanpostua adieraziko dira. BOEn eta EHAAn aldi berean argitaratzerik ez badago, BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Eskabideak Justizia Administrazioko Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio, eta honako toki hauetan aurkeztuko: erregistro elektroniko orokorrean, Vitoria-Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetako sarrera-erregistroetan, edo Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo administrazio-prozeduraren indarreko araudian aurreikusitako moduan.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, bai eta curriculum vitae bat ere, honako hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan zein enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, lan zientifikoak argitaratzea, txostenak aurkeztea, hizkuntzak jakitea eta izangaiak alegatu nahi dituen merezimendu guztiak.

Gainera, memoria bat aurkeztu beharko da eduki honekin: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzan egin beharreko jarduerei eta bete beharreko helburuei buruzko prognosia, Azpizuzendaritza horren funtzionamendua hobetzeko aplikatu beharreko lan-metodologia barne.

Memoria horrek hamar orrialde izango ditu gehienez, din-A4 neurrikoak, tarte bikoitzera, Arial 11 letraz.

Hirugarrena.– Ebazpena eta destinoaren esleipena.

1.– Justizia Administrazioaren Zerbitzupeko Funtzionarioak Lanera Sartzeko, Lanpostuak Hornitzeko eta Lanpostuz Igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 59. artikuluaren arabera, izendapena egiteko lanpostu-zerrendetan lanpostua duen arduradunaren txostena beharko da aldez aurretik.

2.– Deialdi hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, gehienez ere bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea, salbuespenez, beste hilabete batez luzatu ahal izango da. BOEn eta EHAAn aldi berean argitaratzerik ez badago, BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

3.– Izendatutako funtzionarioa destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Lanpostuaz jabetu aurretik, interesdunak modu frogagarrian adierazi behar du ez dagoela araudian aurreikusitako bateraezintasun-arrazoirik.

4.– Izendatu zituen agintariak berak kendu ahal izango ditu kargutik izendatutako langileak, diskrezionalki. Lanpostu horri uko egin ahal izango dio, halaber, eskaera arrazoitu baten bidez. Eskaera horretan, uko egiteko arrazoi profesionalak edo pertsonalak adieraziko dira, betiere lanpostua gutxienez urtebetez bete badu. Lanpostutik kendu den edo lanpostuari uko egin dion langilea, behin betiko beste lanpostu bat lortu arte, behin-behinean atxikiko zaio bere kidegoko beste lanpostu bati, udalerri berean, kargu-uztea ebatzi edo uko egitea onartu eta hurrengo egunetik aurrera. Lanpostutik kendutako edo lanpostuari uko egin dioten funtzionarioek lehentasunezko eskubidea izango dute, lehiaketara iragarritako lehenengo aldian, lanpostutik kentzean lanean ari ziren herri bereko lanpostu generikoak betetzeko, eta herri horretan deitzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badute, edo eskatutako lanpostuetako bat ere lortzen ez badute, behin betiko esleituko zaie esleitu gabeko lanpostuetako edozein.

Laugarrena.– Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 10a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

ERANSKINA
LANPOSTUEN ZERRENDA

Saila: Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak.

Zentro kudeatzailea: Justizia Administrazioko Zuzendaritza.

Destino-zentroa: Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetza.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala